Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jerusalemeko eta Babiloniako Talmudetako pasarte alegoriko baten aipamena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.
Poetak, Danteren eta Vicoren antzo, bidaia alegoriko bat marrazten du, non gizadia eta euskaldunak prehistoria denboretatik gaurko egoera urbanoetara garatu diren. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Beste margolan alegoriko batean, elizan jarri du satelite baten diskoa: izarretara -eta Jainkoarengana- doan disko bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.
Hildakoen itzalak zebiltzan jiraka omenezko zeru hits baten argi ahularen pean, eta Plinio Nomelliniren koadro alegoriko bat zirudien. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.
Uste dut ez gaudela oker diogunean ezen, Maimonen arabera, paradisuko kontakizuna, hala bertsio biblikoan nola talmudikoan, oinarrizko giza psikologiaren aurkezpen alegorikoa dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.
Idazteuna interpretatzerakoan testu biblikoen esanahi alegoriko edo espirituala bilatzera animatzen gaitu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.
Ez da ez metaforikoa ez alegorikoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 29. orr.
Aitzitik, errotik moztu nahi du aniztasun hori, zentzu alegorikoan eta irudizkoan, baita egiazko zentzu odoltsuan ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.
Ikusleetatik inortxok ere ez du usteko han irudikaturik dauden pertsonaia sakratuak (eta are gutxiago pertsonaia alegorikoak, kontinenteak irudikatzen dituztenak, adibidez) egiaz ikusten ari denik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.
Ondoren Zelanok Is 6,1-3ko eta Ez 1,5-25eko ikuskarien azalpen alegoriko-morala egiten du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.