Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegoria (ETCn 383 agerraldi) 1 iz adigai edo ideia baten irudi bidezko adierazpena; adierazpen era horren bidez eraturiko artelana edo literatura lana.

Aurtengoan Marc Antoine Charpentierren Les Arts Florissants alegoria eta beronen Acteón opera eskainiko dituzte Christophe Rousset orkestra zuzendariaren gidaritzapean.  Berria - Kultura   2004-10-06

Baina askozaz gehiago ere bada: alegoria bat da, mendebaldeko beste edozein testuk baino zorrotzago laburbiltzen duena fedearen, abertzaletasunaren eta askatasunaren paradoxazko leize gaindiezina.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Lehenengo zatian, Botticellik eta Lippik egin zituzten irudi sakratu eta profanoak ikus daitezke, hala nola Botticelliren Minerva eta zentauroa eta Lippiren Maitasunaren alegoria.  Berria - Kultura   2004-03-15

Hala, asaba zaharren baratze hori ez da, muinean, ez baratze eta ez lorategi, baizik eta Euskal Herriaren alegoria bat, edo euskaltasunarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

"Perla beltza", maitasun fou edo zoroaren inguruko alegoria bat izateaz gainera, ariketa linguistiko bat izan zen: neure buruari -eta besteei- erakutsi nahi nien, nonbait, zenbaterainoko esaldi luze eta korapilatsuak egin nitzakeen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.

Nire asmoa ez zen gai horri heltzea, baizik eta eranskin honen mezu nagusia azpimarratzea: alegoria guztiek ematen dutela irrealak harik eta konkretatzen eta itzultzen diren arte; ipuina gaurkotu egin behar dela aldiro, zirkunstantzien eta premien arabera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 58. orr.

Alegoria dute hondakinek beren tropo egokia, ez sinbolismoaren betetasuna; eraikuntza sendoa eta hondakinen zatiak elkarren artean antitetiko dira, mitoa eta alegoria diren bezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Halakoxea da bera, alegoria horren guztiaren edukiari darion doktrina nagusia, hots, gizonak ez diela soilki bere animali izaeraren bulkadei jarraiki behar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Azalpen honen ondoan eta alegoria horren misterioa argitu eta gero, ez duzu usteko galde diezadakezula Esker oneko oparia egin beharrean nengoen, eta gaur neure botoak bete ditut hitz hauen azpian zer datzan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak, egia maite zutenak, era horretako zerbait irakatsi nahi zutenean, betiere alegoria eta igarkizunen bidez mintzo ziren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Azpimarragarria da ekonomilariek metaforak, irudiak, analogiak, alegoriak eta antzeko literatura baliabideak erabiltzeko duten joera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.

Azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren, alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Alegoriarik eta igarkizunik gabe irakatsi nahi izateak iluntasuna eta hitz murriztapena dakar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Obra honetan testu biblikoen hitzez hitzeko komentarioa egin nahi digu, ez alegoriazkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Perpaus horiek, lehen begiratu batera hanka-bururik gabeak, aise justifika litezke kriptografiaz nahiz alegoriaz baliaturik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

Alegoriazko sinbolismoa kontzeptu batetik abiatzen da, gehiago oraindik, irudi egiten den edo irudi egin nahi duen kontzeptu bat da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.

Margolan horren enkargua (1691-94) egin zuten jesuitek misioetan egindako lana irudikatzen du alegoria moduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Gorroto dut arte sinbolikoa, irudikapenak bere kabuzko mugida oro galdu eta makina, alegoria bilakatzen dena; alfer ahalegina, gaizki ulertua.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.

2 (izenondoekin)

Alegoria morala sortu nahi du egileak.  Berria - Harian   2005-10-12

Obra honek badu, halaber, bigarren xedea ere: profeten liburuek gordetzen dituzten alegoria ilunak azaltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Alegoriarik bihurrienak eta sotilenak esaten zizkioten, eta Txitxikovek bekokitik izerdia parrastaka isurtzeraino hausnartu behar izaten zuen haien esanahi ezkutukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Gogoan har alegoria profetikoak bitarikoak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Andre Pobretasunaren eta Frantzisko eta beronen jarraitzaileen arteko elkarrizketa luze eta gozoan zehar, alegoria teologiko honek -hori baita idazkia- Pobretasunaren bikaintasuna azpimarratzen du  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Irudikapen bati alegoria zentzua emateak berak erakusten du argi eta garbi irudikapen hori alegiatzat hartzen dela, inolako egiazkotasun ez fantasiazkorik ez errealik gabeko alegiatzat, eta nolabaiteko egia moralen baten frogantza izateko dela egina.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alegoria bat (7); alegoria bera (3); alegoria dela (4); alegoria eta (4); alegoria hori (4); alegoria horren (4); da alegoria (3); eta alegoria (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus