Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegiazko 1 izlag egiazkoaren itxura besterik ez duena.

Lehenengo zatian argi ikusten denez, alegiazko mundua da hori, fantasiazkoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.

Alegiazko Euskal Herritik datuen Euskal Herrira pasatu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Alegiazko ixtripu larri baten antzespena Baionan.  Herria   2005-10-13

Grifoa alegiazko animalia bat da, hegoduna, gorputza lehoiarena eta burua hegaztiarena duena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 173. orr.

Zer eta alegiazko etsai baten kontra ari garela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 61. orr.

Alegiazko baldintzaren erabilera ustekabeko eta egoki horrek txundituta, buruari eragin zioten Ruche jaunak eta Léak, biek batera, mirespenez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

Errealitatea hartzen zuen beti hizpide, ezagutu berri zuen alegiazko errealitatea, eta hura berehalaxe jakinarazi nahi izaten zidan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Nik ez dut alegiazko gauzak asmatzen ibiltzeko batere astirik, gertatu zaidan asko baitut kontatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

Herfek diosal egin eta alegiazko kapela bat kendu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

Beste marrazki batean alegiazko eszena bat ageri zen, san Pauloren katedrala suak harturik, Londresko Sute Handian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Atsegin handia sentitu zuen, atsegin handia jadanik lurjabea zelako -ez alegiazko lurjabea, egiazkoa baizik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Txinak, aldiz, uhartearen aurkako alegiazko eraso saio bat egin zuen.  Berria - Harian   2005-03-15

Metapolis izeneko alegiazko espazioa sortu dute, "hiritik haratagoko tokia".  Berria - Kultura   2004-04-29

Bi bizioren arteko alegiazko lerroaren erdian legoke bertutea, orekan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Alegiazko bi arte-mota horiek emozioak nahi dituzte oroitu, baina emozio horiek aldez aurretik daude diseinatuta, prefabrikatuta, oinetakogilearen kasuan gertatzen den moduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Jakinduria etxaldea zure antzera gobernatzeko; etekin seguruak ateratzen asmatzeko, zuk bezala; ez alegiazko, baizik eta egiazko ondasunen jabe izateko, zu bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 447. orr.

Billete-faltsutzaile bat zebilela probintzia horretan, benetako izena alegiazko deitura desberdinen azpian ezkutaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Alegiazko zentzuan, organo probetxuzko hau zirrara eta sentipenen egoitza dela esan ohi da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Une zehaztugabe eta ikaragarri hori, zeinean ezin den pentsatu, halako egun urrun batera atzeratzen zen, alegiazko eta gertagaitz bihurtzen zen, edozein heriotza bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

Ni alegiazko neure ildotik nindoan lerro-lerro.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.

2 izond

bere koldarkeria eta are, koldarkeria sentitzearen lotsa begi alegiazko eta akutsatzaileetatik ezkutatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 355. orr.

Bosch-entzat, horixe zen larrimina sorrarazteko modurik onena: aurrez aurre jartzea mundu alegiazko baten desordena gure eguneroko munduaren ordenarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.

Haietako bat zutitu eta pantailan agertzen ez den soka alegiazko bati eragiten hasi da, saltoka.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 16. orr.

Orain bazuen gogamenaren ibilaldietan paseatzeko edo esploratzeko erabil zezakeen antzoki edo ibiltoki alegiazko bat, alderdi berriak, ikuspegi berriak hartzeko, edonora begiraturik ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Hiru dimentsioko eraikin alegiazko hori, Pontitoren maketa, gogoan edukitzeko eta eraikitzeko gai da, nonbait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.

Magnanik, batzuetan, aireko puntu alegiazko batetik ikusiko balu bezala margotzen baitzuen Pontito.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Egoera edo izaera alegiazkoa, benetakotik bereizten duena bikaintasun deritzan elementu batek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 61. orr.

3 alegiazko errealitate

Eginahal guztian saiatzen zen alegiazko errealitate hura xehetasun osoz azaltzen; gizakiak eta paisaiak ere halaxe deskribatzen zituen: zorrotz eta zehatz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Ikus-entzuleari alegiazko errealitatea eskaintzen dio etengabe; oso autoerreferentziala da, bere baitan kiribildua eta berton nagusi diren balioak look, light, sex eta diruaren ingurukoak dira, batez ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

4 alegiazko helbide (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Prozesuek maneiatzen dituzten helbideei alegiazko helbideak deitzen zaie eta memoria nagusiko helbideei helbide fisikoak. Egikaritzen ari den prozesu batek esteka dezakeen alegiazko helbideen heinari prozesuaren alegiazko helbideen eremua deritzo (normalen V hizkiarekin adierazten delarik) eta ordenagailuan erabilgarri dauden helbide fisikoen heinari ordenagailuaren helbide fisikoen eremua (normalean F hizkiarekin adieraziz). ETC-entziklopedia   Alegiazko memoria, Wikipedia

Programek alegiazko helbideak erabiltzen dituzte, hauek helbide fisiko bihurtzeko memoriaren kudeaketarako unitateak (MMU txip multzoa) itzulpena egiten du. ETC-entziklopedia   Orrikatze, Wikipedia

5 alegiazko irudi (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi)

Bere ustez, komunikabideek euren mundu birtuala sortzen dute, alegiazko irudiei errealitateari baino garrantzi gehiago emanez. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-30

Errealitate areagotuaren teknologiarekin, ordea, erabiltzaileak mundu erreala ikusten duen bitartean, alegiazko irudiak mundu horretan gainjarrita agertzen zaizkio. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-19

Baina soziologikoki alegiazko irudi bat da hori, gurea bezalako gizarte plural batean bizimodu asko eta asko baitaude. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-12

Bezeroak pantailan ikus dezake bere alegiazko irudia, nahi beste jantzi probatu eta, azkenik, egokien jotako era, tailu edo kolorea eskatu. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 128 zbk., 2002 - urtarrila-otsaila

Alegiazko irudiaz jardutean, ordenagailua datorkigu burura. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002

Objektu-puntu bati dagokion irudi-puntutik izpi guztiak igarotzen direnez (edo, alegiazko irudien kasuan, puntu horretatik igaroko balira bezala jokatzen dute), objektuaren edozein puntutatik ateratzen diren izpi banaka batzuen ebakidura-puntua aurkitu besterik ez dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Euskal Aro Foraleko egoerari zilegitasuna emateko, apologistek holako alegiazko irudi bat asmatzen dute. ETC-entziklopedia   Euskal apologistak, Wikipedia

6 alegiazko memoria (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Alegiazko memoria edo memoria birtuala informatika arloan, existitzen ez den memoria nagusia (Random Access Memory RAM nagusiki) simulatzeko software teknika da. ETC-entziklopedia   Alegiazko memoria, Wikipedia

Bai, memoria hitza egonen da hiztegietan kontsultagarri: ordenagailuen hainbat memoria, alegiazko memoria, esaterako, azalduko dira. ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alegiazko bat (3); alegiazko baten (3); alegiazko herri (3); alegiazko mundu (4); alegiazko mundu batean (3); alegiazko zentzuan (3); bizi alegiazkoak (3); den alegiazko (3); eta alegiazko (7); ez alegiazko (6); ez alegiazkoa (3); izeneko alegiazko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus