Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegia1 (orobat alegi g.er.) iz ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen direna eta ondoriotzat ikasbide edo irakaspen morala ematen duena.

Orroitu naiz bazela alegia bat Aita LEON Uztaritzeko apezak kondatua: [...].  Herria   2003-04-03

La Fontaine-n bi alegi euskaraturik.  Herria   2003-07-03

Samaniegoren Alegiek garai hartan, berritasuna ekarri zuten bertsoz idatzitako kontakizun ziren aldetik, baina atzetik tradizioaren soka luzea zekarten: munduko bazter guztietan ia gizakia gizaki denetik ezagun diren animalien bidezko narrazio didaktikoak, hau da, ikaskizunen bat proposatzen duten kontakizunena.  Berria - Kultura   2004-05-29

Bertzalde, ikastolako haurrak ere hor izanen dira zenbait kantu eta alegi emaiteko.  Herria   2004-05-13

Bigarren zenbaki hortan, gerla solas berriz ere nagusiki, tartean Oxobi-ren alegia batekin.  Herria   2004-11-04

Arrainak mintzo, jendearekin solasean ari, hori ez da nihun aditzen, salbu orobat lehengo alegia xahar batzuetan!  Herria   2001-08-09

Gauza onena edo txarrena izaiten ahal da beraz, Esope Greziar alegi-idazleak, mihiarentzat erran zuen bezala.  Herria   2002-10-24

Berak irakurleari egiten dio ohar bat erranez: "Trajeria zer zen Etxahun Irurikoaren arabera: laurden bat historia, hiru laurden alegia.  Herria   2001-05-24

Jentilen alegiek iraun zirauten, apaingailutara apaldurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 137. orr.

Hala, alegien garaian, uholde eta dilubioen ondoren, gizon armatuak irten ziren lurretik, eta elkar suntsitu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Esoporen alegien itzulpenez gain, ordea, ezer gutxi idatzi zuen, ezagutzen denik bederen.  Berria - Kultura   2004-06-30

Alegien bitartez egileek gizarteari ispilua jarri gura izaten diote aurrean, inoren buruan zentsa dadin.  Berria - Kultura   2004-05-29

Hor aipatzen diren ipuin edo alegien benetako tituluak beste batzuk dira, noski.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.

2 itxura.

Zonbat aldiz aditzen dugu biolentzia eta bakea betikoen ahoetan; pazifistaren alegia egiten dutenengan.  Herria   2004-01-01

3 alegia egin

Bada, zerua prefazioa delako, alegia egina zegoen zerbait, eta betidanik egina dagoen zerbait oro da, bera baitan oro gordetzeko ahalmena duelako, postontziek bezalaxe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 138. orr.

Baina nola hunkiak baitira bai erresuma, bai ene etxekoak, bai eta ene idazkiak, ezin dut, bekaturik egin gabe, edo arazoi larri zerbait gabe, alegia egin, ezen Liburu Sainduak dio [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.

Nik ez dut alegia eginen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alegia bat (10); alegiazko bat (3); alegiazko baten (3); alegiazko herri (3); alegiazko mundu (4); alegiazko mundu batean (3); alegiazko zentzuan (3); bizi alegiazkoak (3); den alegiazko (3); eta alegiazko (7); ez alegiazko (6); ez alegiazkoa (3); izeneko alegiazko (3)

[3] alegia berak (3); alegia bere (8); alegia deus (33); alegia deus ez (29); alegia deusez (8); alegia eta (53); alegia eta deusez (29); alegia ez (21); alegia ez dela (4); alegia ez zuela (3); alegia guztiak (4); alegia hori (3); alegia ik (3); alegia leku (3); alegia nik (3); alegia nire (4); alegia parean (5); alegia zer (5); arte alegia (5); atzean alegia (3); aurka alegia (4); bat alegia (20); batean alegia (3); batera alegia (3); bera alegia (7); bere emazteak alegia (3); beste alegia (3); bezala alegia (5); bidez alegia (4); burua alegia (3); buruz alegia (3); da alegia (4); dagoela alegia (3); dela alegia (13); dena alegia (6); direla alegia (3); du alegia (4); duela alegia (6); duena alegia (3); dut alegia (3); dutenak alegia (5); egitea alegia (6); egiteko alegia (3); emazteak alegia (3); ere alegia (3); eskatu alegia (3); esoporen alegia (3); eta alegia (8); ezean alegia (3); gabe alegia (10); hau alegia (3); hitzak alegia (3); hori alegia (5); horiek alegia (6); hura alegia (4); izan zela alegia (3); izatea alegia (6); lana alegia (6); lehenago alegia (3); mina alegia (3); nagusia alegia (4); nik alegia (4); samaniegoren alegia (3); semea alegia (3); urtean alegia (4); zegoela alegia (3); zela alegia (14); zen alegia (4); zera alegia (7); zerbait alegia (3); zirela alegia (5); zuela alegia (4); zuena alegia (3); zutela alegia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus