Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ai, nola alegeratu nintzen, osaba Joanikot ikusi nuenean! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.
Musika honek alegeratu egiten du biztanleria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.
Jin da eta bazterrak alegeratu dira! Milesker beraz, Olentzero, Euskal-Herriko hiri eta baserrietarat berriz ere hola agerturik! Herria 2003-12-25
Alegera gaitzala bazterturik pena. Herria 2003-02-20
Eta nik orain galdeginen diat: nork bete du hobeki Jainkoaren borondatea, behatu dionak edo behatu ez dionak, jakinik ezen Jainkoak edertasuna egin zuela ez hartaz goibel gaitezen baina alegera gaitezen? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 460. orr.
Eta arraitu eta alegeratu nintzen, zeren gauari berriro baitzerraion eguna, gaurik gabeko eguna eta sekula gabekoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 528. orr.
Cartierrek hautatu lekuan baratu zaretelarik, nehor ez da alegeratu, horretarako ere sobera unaturik baitzarete. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 153. orr.
Eta denek behar dugula alegeratu! Kopetaren artetan zimurtzeko arrazoinik batere ez baginu bezala...! Herria 2004-07-05
Bazterrak pixka bat behar dira alegeratu eta harrotu! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 154. orr.
Eguerditan Sorginak Bandako musikariek aperitifa alegeratuko dute. Herria 2005-12-01
Zure haurtzaroko itsasoa miretsi nahiko zenuke, Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia, baina Mediterraneoaren bistak ere handizki alegeratuko zintuzke. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 168. orr.
Bazkaria Noblia eta Pont d'Enfer ostatuetan, Alkhat eta Ezponda bertsulariek alegeraturik. Herria 2003-07-10
Meza ederra, Laurent, Maddi eta Battit-en semeak, bere lagunekin osatu musika taldeak ederki alegeraturik. Herria 2001-11-01
alegeratu nintzen (3); alegeratuko dute (4); alegeratzen dira (3); bazterren alegeratzeko (8); denak alegeratzen (3); eta alegeratu (3)