Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegeratsu izond ipar alaitsua.

Eskuak ortzira zuzenduz, otoizlari eta eske, besoak gibelekoz aitzin kulunkatuz, nahikoa alegeratsu zen ahairea New Yorkeko elizetako beltzek airoski hegaldaraziriko gospel moldean harilkatzen lagunduko bailuan jendeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Aurpegiak alegeratsu ziren joan den egunean, Baionako ospitalean euskararen fagoretan izenpetu den hitzarmenetik landa.  Herria   2004-01-15

Zer mentsak, pentsatu dukete batek baino gehiagok! Bainan bihotzak alegeratsu ginituen.  Herria   2004-01-29

Seaskako ordezkariak prest ziren sartze honetan begitarte alegeratsuaren erakusteko: 93 ikasle gehiago kontatzen dituzte ikastola sare osoan, horien erdiak 47, Ziburu, Kanbo eta Donaixtiko kolegioetan bai eta Baionako Etxepare lizeoan.  Herria   2004-09-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus