Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegeratasun iz batez ere ipar alaitasuna.

Idien joarea entzun nuen, eta zuhaitzen ikara; ikusmira alegeratasun bikainekoa zen; haizeak dena bizitzen zuen, eguzkiak dena urreztatzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Hots, alegeratasun handiena, iparraldeko jendeak ere jastatzea on lukeena!  Herria   2005-05-05

Eguzkia gordetzen delarik, beirak eta kriseiluak pizten direneko, hiria itzarri egiten da, biziaren dardara hautematen da nonahi, alegeratasunaren zipriztina, higitzen hasia den erlauntza duzu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Eguna iragan da alegeratasun handienean, hiru bertsulari gazteren agurratik aratseko musikaren azken doinuraino.  Herria   2004-04-29

Undarrerat, kasik jende guzia heiekin dantzan ari zela, gaitzeko alegeratasunean.  Herria   2002-07-25

Bidarraiko maldan gora, kabalkadaren soka luzea zoan zaldunen urratsetan, dena kolore, dena alegeratasun, jauntzi ederrak dirdiran, haur dantzari guziak lorios, ondotik herriko plazan bildua zen publiko guzia xarmatuz.  Herria   2004-07-15

Atseginez bete dauku ikusgarriak, ikusiz gazte horien airostasuna eta alegeratasuna.  Herria   2002-09-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alegeratasun handienean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus