Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oroitzen zen nolako haserrealdia jasaten zuen Agatak, jadanik hirurogeita hamar urteak alegeraki gaindituak zituen Louise andere xaharra, Luixa bihurtzen zuenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.
Hondarrean, gure mahaira bideratu zen, alegeraki, solasaldi askoren bilduma eginez: [...]. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.
Gazte eta adineko, denak alegeraki jostatu dira. Herria 2004-06-24
Lapurtarren Biltzarrak alegeraki ospatu du bere 25. urtemuga, igandean, Uztaritzen. Herria 2004-10-07
Amodioa omen zen eta amaren irudiz, ondoko udaberrian ezkondu beharrak ziren "alegeraki eta serioski, hiru apez aldare gainean, zinez elizkizun ederrak, otoitz, soinu eta kantuekin" Herria astekarian idazten zen bezala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.
-Berori desterrurat doa... eta ni ere berorrekin joanen naiz, eta alegeraki eta uroski joanen naiz gainerat, zeren berorrentzat desterrua den hori ez baita enetzat desterru izanen, nola izan baita berorrenganik urrun egoitea azken urteotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 442. orr.
Eta zuk guztiak arraiki eta alegeraki errezibi. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.
Handi dadila gure azken etorria osasunean eta alegeraki, eta goresmenak ait'ameri eta bi aitatxi amatxieri! Herria 2005-07-07
-Hiep! Zertan gira, puttil? dio alegeraki Ermitak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.
Horretaz guztiaz ari ninteke ahalegin handirik gabe, baina, aldi berean, bada beste arrazoi bat sobera alegeraki ez aritzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 33. orr.
Hirugarren adinekoen bazkaria Claverie ostatuan alegeraki iragan da, eta holako opariak ez dira galtzerat utzi behar, nahiz guziak ez ziren etortzen ahal. Herria 2003-12-18
Agian denbora onak segituko du, euri on hunen ondotik, iragan ditzagun alegeraki gure 5 egun Besta Herrikoiak 16, 17, 18, 19 eta 24ean! Herria 2005-09-15
alegeraki eta (6); alegeraki iragan (7); alegeraki ospatu (6); biltzarrak alegeraki (3); biltzarrak alegeraki ospatu (3); eta alegeraki (10)