Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegera (ETCn 1.353 agerraldi; orobat alagera g.er.) 1 izond alaia.

Neska alegera bat duzu begien aurrean, baina, izan, dohakabea naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Jules, mutiko trebea, bihurria eta alegera zurgintzan ari zen, baina aterperik ordain ez zezakeenez Yvesen eta Thierryren saldoaren magalean egoten zen gauez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.

Ibilki eta ibilki, batean bihotza alegera, itxaropenez betea, bestean gogoa ilun, etsipenak hartua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Oi, arrantzaleen herri gozo, alegera eta sotila!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 112. orr.

Olde hau harat-honat dabil ilunpean, eta ez dago zoragarriagorik begitarte polit ikuskatuen eta irri alegera apalduen nahaste diskretu hau baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Hitz hauen goxotasuna baldin badute bazterrek, etapa alegera egitera noa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.

Paisaia hau, eguzkitan hain alegera, hitsa bihurtua zen ilargipean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 171. orr.

Egitura dinamikoa, alegera, besta bai borroka ere bai leloaz hornitua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.

Manuela alaba hagitz polita eta alegera zen, la catalana esaten zioten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Bizi ginen etxea alegera zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Luzaroan entzun zuen Grenelleko akordeoien soinu alegera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Mendiaren hegalera ematen zuen paretaren orpoan zulo karratu bat zegoen, ur xirripaño garden eta freskoa jalgitzen zen handik, eta harkaitzaren gainean erortzen zen, gero amildegian behera galtzeko harrabots alegera eta bizian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

Motxila kendu duelarik bizkarretik, gorputz osoaren dalanda nagiak bular kukutu ahalgeari fiertasun alegera eman dio eta espazioari kontentua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

Giro alegera batean iragan da Senperen euskal Selekzioaren aldeko eguna, zonbait ehun lagunek parte hartzen zutela.  Herria   2003-06-05

Besta bat alegera bezen kartsua.  Herria   2004-01-29

Biziki alegera, dena solas goxo, begiak amodio pindarrez beteak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

12etan zegoela esan ohi zidan, erlojuaren orratzak irudikatuz, zakila tente eta alegera zuela alegia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 254. orr.

Bizi ginen etxea alegera zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Afari denboran izan da zonbait kantu ere gure gazten lagunak ere etorriak baitziren bazter herrietarik denen artean gaitzeko giro alegera ekarri dute.  Herria   2005-11-03

Luzaroan entzun zuen Grenelleko akordeoien soinu alegera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Mendiaren hegalera ematen zuen paretaren orpoan zulo karratu bat zegoen, ur xirripaño garden eta freskoa jalgitzen zen handik, eta harkaitzaren gainean erortzen zen, gero amildegian behera galtzeko harrabots alegera eta bizian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

Taxiak utzi zituen, plaza baroko eder batean: europar estiloko etxeen aitzindegi koloretsuek halako aire alegera emaiten zioten lekuari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 121. orr.

2 (adizlagun gisa)

Erregeak pozarren eta alegera hartu zuen jakintsua. horrela hiriaren animo egoera zein den jakin dezakeela ziurtatzen du, noiz dagoen triste eta noiz alegera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

Ez nuke esango zakurra alegera ez zegoenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Guk hain bizi eta alegera ikusi izan diogun behakoa goibela eta eroria zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

Pedro Huizik, aitzitik, ez zirudien alegera, nengoen tokitik hura ezin seriosago nekusanez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 437. orr.

Ez nuke esango zakurra alegera ez zegoenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Erregeak pozarren eta alegera hartu zuen jakintsua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

Arrai eta alegera banengoen ere alde batetik, kezkaturik nengoen bertzetik... eta kezkaturik ez ezik, izuturik ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 446. orr.

Zeren gogoz eta alegera dabilenari gaitz dena ere erraz egiten baitzaio.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

Banoa ene hitzordura bihotza alegera.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.

Mila liberakoa galtzetako sakelan sartu, Sena bazterrera itzuli eta bere ezbehar-lagunez kontu gutxi eginik lepo-buruak garbitu zituen, kasik alegera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus