Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aleazio (ETCn 1.918 agerraldi) 1 iz bi metal edo gehiago urtzetik sortzen den gaia.

Konparatu ohi da urre finarekin, urre garbiarekin, inolako aleaziorik ez duenarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Erraza zen dignostikoa: ferro-zerioa zen, pizgailuen harritxo arruntak eginak diren aleazioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Berrikiago, altzairuzko aleazioz eta zenbait gai plastikoz egin dira bolaren zein ahokaduraren protesiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Karakalaren txanponak [...] erdia baino gehiago zeukan aleazioa; Alexandro Severorenak [...] bi herenak; txanpona ahulagotuz joan zen, eta Galianoren garaian [...] kobre zilarreztatua besterik ez zen ikusten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira (aleazio berriak baliatuz) gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

2 irud/hed

Izan ere, beharrezkoa da aleaziorik sendoenezko nerbioekin munduratua izatea, edo, nerbioak dardartsu eta zapartatsuak baldin badira, neurriz kanpoko pasio batek, aberriaren aldekoak edo antzekoak, inor beretua izatea  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

3 aleazio-altzairu (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Bizikleta-kate gehienak aleazio-altzairuz eginda daude, baina badira nikelatutako modeloak, oxidazioa eragozteko edo arrazoi estetikoengatik egiten direnak. ETC-entziklopedia   Kate (bizikleta) Wikipedia

Soldadurarik gabeko hodiak, aleazio altzairuzkoak eta karbonozkoak egiten dituzte Amurrioko plantan. ETC-prentsa   Berria, 2016-03-30

Hotzean eta beroan xaflatutako aleazio altzairuzko barra ugerrezinak egiteko unitatea, IG ikerketa eta garapen zentroa, eta bulegoak. ETC-prentsa   Berria, 2016-05-21

Hotzean eta beroan xaflatutako aleazio altzairuzko barra ugerrezinak egiteko unitatea, IG ikerketa eta garapen zentroa, eta bulegoak. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-08

Aleazio-altzairu batek duen trakziopeko tentsio-deformazio portaera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus