Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aleatorio (ETCn 683 agerraldi) 1 izond zoriaren mende dagoena. ik ausazko.

Aleatorioa izan ohi da, ordea, tradizioak emandako emaitzen iraupena; aldabera eta haizeen abarora biltzen dena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Aukeraketa hori edo kokatze hori aleatorioa da edo badaude irizpide jakin batzuk?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.

Justiziaren jokabidea aleatorioa da kasu honetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Lanaren nazioarteko banaketa -zentroko eta periferiako eremuen artekoa-, ez da mundu osoko baliabide naturalen edo hornigai-baliabideen banaketa aleatorio baten emaitza hutsa; izan ere, hornigaiguneen eta merkaturatzearen kontrolak eta zentroaren periferiako ekoizpenen gainekoak badute eraginik banaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Batzuetan estatistikoek darabiltzaten zenbakien taula aleatorioa zenbaki-sinboloen sail bat da, zeintzuk ez diren lotzen elkarren artean inolako egitura sintaktikoren bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Malkielek aipatu tesia A Random Walk Down Wall Street (Ibilaldi aleatorio bat Wall Street-en barrena) liburu ospetsuan jaso zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

2 aldagai aleatorio (corpusean ez dago; ETCn 187 agerraldi)

Probabilitate teorian eta estatistikan, zorizko aldagaiak (ausazko aldagaia, aldagai aleatorioa edo aldagai estokastikoa) zorizko saiakuntza bateko balizko emaitzetatik eratortzen diren zenbakizko balioak biltzen ditu, hau da, zorizko balioak hartzen dituen aldagai bat da. ETC-entziklopedia   Zorizko aldagai, Wikipedia

Bariantza aldagai aleatorio baten probabilitate-banaketaren bigarren graduko une zentrala da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan, Alaitz Mendizabal, Amaia Urkiola, Juan Felix Jauregi-Arraburu, Imanol Basterretxea, Maider Aldaz, UEU, 2003

Aldagai aleatorio kuantitatiboak diskretuak edo jarraituak izan daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010

Mixed generalized linear models deitutako estatistika-eragiketen bidez, hiztuna bezalako aldagai aleatorioak (random variables) gainerako aldagai finko deiturikoekin (fixed variables) batera azter daitezke, hau da, adin, genero, eta abarrekin batera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014

3 musika aleatorio (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Musika aleatorioa: musika egiterakoan edo jotzerakoan ezusteko edo prestatu gabeko elementuak sartzen dituena, eta zorizko prozeduren bidez (estatistikoak edo konputagailu bidezkoak) ontzen dena. ETC-entziklopedia   Musika, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus