Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ale1 1 iz (ETCn 20.324 agerraldi) iz gariaren eta kideko edo antzeko landareen hazia; hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa; liburu, aldizkari edo kidekoen kopia bakoitza.

Urteetan Berlinen bizi izan zen filosofoa zen, eta hebrear entziklopedia bat argitaratzen zuen, aurreneko aleak Lehen Mundu gerraren aurretik azaldu zirenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Gogoan zeukan nola baztertu zuen bixarra puntara iristeko, azazkala gutxi-gutxi sartuta, ale bakar bat ere ez harramazkatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 52. orr.

Ez da alerik egoten ia eta egoten diren apurrak ahulak eta txikiak izaten dira, amuan jartzeko gorputzik ere ez daukatenak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

Ale bat erosi nian, sinadura, eskaintza eta guzti.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 57. orr.

Salgai dauzkat, aldean ditut Tableau de l'Inconstance liburu gogoangarriaren bost ale, azkenekoak dira, azkeneko bost aleak...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Tartean tartekoak, aldi hartatik bost edo sei ale baino ez dira heldu liburu honetaraino.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 5. orr.

Egia da denboraren galbaheak ez duela sarritan guk nahi genukeen bezain zehatz irazten: aleak, hondarra, hautsak, oinazeak igaro egiten dira galbahearen saretik behera...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Berriro lokartu eta bigarren amets bat izan zuen: Zazpi galburu sortu omen ziren gerri batetik, mardulak eta alez beteak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

"Arreba nagusi! ", deitzen zidan Uilek, nire bila balebil bezala, eta haren ahotsa airean geratzen zen, hauts pila batetik igotako ale bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Inork ez du inoiz dauzkan aleetatik bakarren bat txarra dela esateko lanik hartzen, daukan guztia txarra delako.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Argitaratzeaz ere berekasa dabil, aldikal ale bakar batzuk baino ez ditu inprimarazten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.

Badirudi, izan ere, denbora "pikortu" ahal izango balitz bezala gertatzen dela narraziozko zineman, denbora gertaeren inguruan aleetan trinkotu ahal izango balitz bezala, eta are errazago, gainera, gertaera hori fikziozkoa bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.

Liburua kaleratzen denean ale bat eskatuko duzula espero dut.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 109. orr.

Egungo autopista-gune garrantzitsu baten inguruan geratu delarik, parke zoologikoak berak iragan denboretako animalia espezie desagertu bateko alea dirudi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.

Pikortak izanak zituen aurpegian, baina ez zuen jadanik alerik, bat izan ezik, kokots azpian, eta huraxe igurzten zuen Jonathanek kezkabideren bat zuenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Hizkuntza, gizataldean, burmuin bakoitzean ezarririko arrasto multzo baten gisa dago ezarria, gutxi gorabehera hiztegi bat bezala, horren ale guztiak, denak berdinak, gizabanakoen artean banatuak bailiran (ik. 40. orr.).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Ez zitzaidan erraza suertatu azken nobela horren alerik topatzea: Madrileko Biblioteka Nazionalera jo behar izan nuen eskuratzeko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 135. orr.

Liburu horren aleak milaka saldu dira, eta arrakasta horri esker orain ni neu oso egoera oparoan bizi naz diru aldetik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 10. orr.

Mila ale, besterik ez, gehienetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 129. orr.

Gela urdinean egoten naiz ikastolako lanak egiten eta zure liburutegiko aleak gainbegiratzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 109. orr.

Autobuseko lazeria ibiltarian beste kartzela batera aldatzen zaituzten bakoitzean presoaren ikasbideari lotzen zatzaizkio ostera, errotarri paratu berria bazina bezala, kendutako denboraren aleak moldekaizki xehatzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

Ale horretan, herri bakoitzean fusilatutakoen datuak agertzen dituk eta nik banekian, gure aitonak hala esaten duelako, Usurbil aldekoak zirela lau fusilatuak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 110. orr.

Atalkako eleberri, izø Literatur lan mota bat, maiz gezurrezko istorioa, egunkari edo aldizkari baten aleetan arrastaka ibili ohi dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 43. orr.

Eskuetan Voici Paris eta Nous Aussi agerkarien ale batzuk zeuzkala azaldu zen, eta Yvanen eta bion argazkiak, lehen planoan eginak guztiak, pantailaratu zituzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

Irudipena zeneukan, eztarritik kendu berri zizuten minbiziaren alea zakarrontzira bota zuela Aldaba doktoreak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.

Gari-zaku baten azpiari zuloa egindakoan alea nola, halaxe etortzen zitzaizkidan horrelako pentsamendu eta galderak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 41. orr.

Aaron Silbermanen semea Berlindik itzuli berria da eta ale bategatik salbatu zela entzun dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 23. orr.

Yonsuk andrearen senarrak entzuna zuen eguzki lorearen aleak onak zirela emaztearen gaitzaren kontra, eta landareak erosi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Berandu; hartu egin zuen sagarra Leirek, dozena bat ale lurrera joan ziren; ingurukoak barrezka, errebueloa izan zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

-Argazkia ikusi nahi baduzu, bilatuko dizut argitaratu genueneko alea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 20. orr.

Ez duzu beste alerik?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 128. orr.

Begira geratu zitzaidan, ea ale bat nahi nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 40. orr.

Eskuartean ibili izan dudan bihitegiko alea, zein bestela?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.

Adi egoteko moduko alea da, Dianne.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 149. orr.

Alabaina, Gabilondo hil zenean, eta Aranzadiren kritikak gorabehera, Euskal--Erria aldizkariak ale monografiko oso bat eskaini zion, laudorio sutsuak eginez, Donostia zaharreko pertsonaia benetakoena izan zelakoan.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Petalo zuriak hil eta menda-koloreko alea agertzen zenerako, urre argizarizkoa zen hostoaren distira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

Londreseko urtxintxak grisak dira, gure basoetakoak gorriak; apenas ikusten den alerik, ordea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 150. orr.

Lehendabiziko hiru aleak, batez ere, presokratikoei eta sofistei buruzkoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Alabaina, Durangoko azokan ale hau saldu zizunean, saltokiko gazte betaurrekodunak gaztigatu zizun bihotzekoak emango zizula liburu hau irakurtzean, oker ez banago.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Norbaitek agindu zuen, Mehaine gaztearen heriotzaren ordain, alerik ere bizirik ez uzteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Harrigarriena, dena dela, arkitektura modernoaren azken aleek baino aho zabalago utzi ninduena, Margarengan deskubritzen hasi nintzena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 106. orr.

Ez dut Inezekin harreman gehiago izan, ezta agindutako hamabost aleak sekula iritsi ez zitzaizkidala esateko ere.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 199. orr.

Orain dagoen postuan astean behin argitara dezake liburu bat, argitaratzen diren liburu guztien ale bana baitago Liburutegi Nazional horretan gordailuan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.

-Hiru aleak izenpeturik ekarri otoi, datorren asteleheneko berantenez, behar diren dokumentuez horniturik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.

luzatu eta norabide guztietatik aleak ekarriz mendatetxo bat egin arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 48. orr.

Ezin zara gogoratu azken alea atera zeneko urteaz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 96. orr.

Marguerite Yourcenarren Opus nigrum utzi zion, baina Ekaitzek ez zuen astirik izan liburua itzultzeko: gurasoen etxean dago oraindik, bere gelako apalategian; García Lorcaren eta Sarrionandiaren aleen artean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 115. orr.

2 (izenondoekin)

Berrogeita hamar emakume zerbitzari zebiltzan, batzuk ale gorria ehotzen, besteak lihoa ehuntzen, liho-olioa tantoka zutela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Arratsean, Abel, Eugène dohakabea eta hirurok, amaren inguruan bilduta, koloretako kutxa baten kikarak xikinduz saiatzen ginen Mila eta bat Gau-ren ale zahar baten grabatuak nork ankerrago margotzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

The Economist astekariak enpresa multinazionalei eskainitako ale berezi batean azpimarratzen zuen bezala [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Han, zeure eztarriko zuloan, aitzurrak eta palak erabiliak zituzten kartzinoma ale zikina kentzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Etxola ere xaharra zuen, baina atarian oso ale ederrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Sutearen ondoan belaunikatu nintzen, Ouest France egunkariaren ale zahar trebeki purtzilikatu batzuk tximinian ezartzeko, haien gainean abartxoak arraposki pausatzen nituela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Hogei minutuan hiru ale eskas pasa dira: zaborraren kamioia eta bofiaren patrol bi ziztu bizian aldapan gora.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 27. orr.

Medikuak hainbatgarrenez pasa du eskua ile ale distiratsuetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

Ikusita nago ni portuan ale itzel askoak, kristoren zuhaitz puskak, zera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Xehetasunik adierazgarriena zen, emakumearen edertasun malenkoniatsuaz aparte, granadari azal zati bat falta zitzaiola, eta, beraz, barruko ale gorrixkak agerian zituenez, errai odoltsu bat zirudiela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

Ilarren itxura daukaten ale biribiltxoak dira, goxoak, irinez eta azukrez eginak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Milia Lasturkoaren kantuaren edertasuna aipatu dut saioaren hasieran, eta badira horrelako beste ale polit batzuk euskalki honetan idatziak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 125. orr.

Bai ale bikaina aker zahar hau, hain adoretsua eta zintzoa, eta lasaia!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 111. orr.

Garrüzeko gazteluzainak sekula ez zuen galdegin bere mahaira ailegatzen ziren ale goxoen etorkiaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Nik dakidala, Harkaitz lehenbizikoa izan zen, Burlatako ale peto-petoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Eseri zen Rut igitarien ondoan, eta Boozek eskutada bat ale xigortu eskaini zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 97. orr.

Disimulu handiz mahai-gainean utzi nituen bi ale madarikatuok, oso-osorik; amonak hartu, mahaiaren kontra jo, txikitu, jan, eta beste atzaparkada bat hartu zuen ontzitik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 17. orr.

Fructuosok berak egingo omen gintuen libertario benetako, inoren aurrean ez lotsatzeko moduko ale bikain.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei, ixil ixila, heriotz itxura guziak gezur direla salatzen, han hemen, zuhaitz adar soilduen tartean harrigarri, beren hostaje horiberdaska eta ale pinporta xuritan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

Corto sconto izeneko liburu baten ale-meta handia dago sarreran, zutabe baten moduan paraturik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antoniok, poltsikotik gerezi ale parea atera zuen, txirikordaz loturiko gerezi bikiak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Charlieren bila egin dut, baina indigaztaina jolasean dabil, gaztaina aleak krask eta krask, lagunekin; Morroskoak denak ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

Ilunabarreko eguzki-printza bat sartu zen leiho irekitik, eta haren distira-ildoan hauts-ale urreztatuak zebiltzan dantzan, urrundutako musikaren zaldi hegaldariek ezerezera eta suntsipenera daraman zerurako bideko hautsa harrotu balute bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Harea alea anpuluan behera bezain azkar galdu zen keinua izan zen arren, ordura arte ikusi ez nion beste su bat igarri nion begietan ene lagunari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 86. orr.

Zerbitzariak edariak ekarri zituen eta platertxo batean arto-ale xigortuak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 80. orr.

Automobilak airean zetozen Dublin aldera, Naas Roadeko gurtarrastoan berun-aleak bezala zuzen-zuzen labaintzen zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Azkenik, euren espezie barruan ere ikusiko duzu edozeintzuk labore-ale ez direla elkarren artean euren eiteetan alderen bat ez edukitzeko bezain berdinak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Bezperan ez bezala, hainbat emakume eta ume ari ziren lanean, eta, behi nagi ale batzuk izan ezik, inor gutxi zebilen kalean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.

Gure artean gerra punikoak hedatzen ziren halako batzuetan, alde batekoak erromatarrak eta besteak Kartago defenditzen, eta klasean maniobra eta harrabots belikoak hasten zirenean paper bolak eta arroz aleak jaurtitzeko tutuluak ziren gure arma nagusiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Zergatik eta granada ale eta piper batzuengatik...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 58. orr.

Hire idunekoaren haria trenkatua dun eta hire lepo inguruan barreiu zautzan urre aleak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Zeren deus gutxi da txingor-ale bat, baina mila txingor-alek ubelunez bete dezakete edonoren burua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

Adin indefinituko dendari txinoa, Wang deituko da edo Li, oso gora altxaturiko eskuaz palatxoari eraginez, balantzaren platerean jadanik osatua duen azukre tontortxoaren gainera azukre jausi fin fina ari da botatzen, bi libra azukre ale baten gorabeherako zehaztasunez neurtzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Jimmyren loa adabegi gogorretatik esekirik zegoen, arrosario-aleak bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Nahiago nuke pikatxoi-burdinari hozka egin, hortzetan kraska egiten duen babarrun ale bat jan baino, eperraren hegatsean topatutako perdigoiak bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Eskuak gorritzen zizkion mingrana aleen zukuak, eta aurpegia ere udazkeneko fruitu haien urarekin zipriztindurik zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Bazkaritarako, bospaseina garbantzu ale eta ogi tiki bat, hau egun guzirako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Luteziak, isilik zegoenean, ahoa neurriz gain txikia zuen, koral-ale obaloa iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

5 ale batzuk

Kanpoan gelditu diren ale batzuk aise kabi litezke antologiarik hertsienean ere, baina bildu direnen merezimendua, behintzat, nekez jar liteke auzitan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Euskaldunak nabarmentzen ziren, ale batzuk baizik ez izanagatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

6 ale larri

Badakit ez dituela bere burua hanpatzeko idatzi, gure egoera latzaren berri emateko baizik, eta ulertzen dut gatz pittin bat erantsi behar izana -ale larrikoak gustu hobea ematen du, badakizu- gure artean bizi izan zituen pasadizoei, albait publiko zabalenera iristeko asmoz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

7 ale tipo (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Materialaren edo multzoaren benetako tamainako ale tipo bat hartu eta denbora/tenperatura kurba estandar baten araberako tenperaturetan ezarrita zehazten da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Baina 2001ean, Bruce Latimer eta James Ohman ikerlariek, Turkana gazteak displasia eskeletikoa eta eskoliosisa zituela ondorioztatu zuten, hori dela eta Homo ergaster-aren ale tipoa ezin zitekeela izan proposatu zuten. ETC-entziklopedia   Homo ergaster, Wikipedia

8 ale xehe

Gaur egungo kalkuluen arabera, akrezioz sortua da, duela lau mila milioi urte, gure Lur hau: hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki, eta, azkenean, horra hautsak Ilargiaren tamaina hartu eta gero Lurrarena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

9 ale-xehekatu

Niri, lehen egunean, zink sulfatoa prestatzea egokitu zitzaidan halabeharrez: ez zuen aparteko zaila izan behar; zera zen kontua, kalkulu estekiometriko elemental bat egin, eta zink ale-xehekatuari aurrez uretan disolbaturiko azido sulfurikoz erasotzea; kontzentratu, kristalizatu, ponpaz xukatu, garbitu eta birkristalizatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

10 astamahats ale-beltz (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Astamahats ale-beltza ("Bryonia alba") Cucurbitaceae familiako mahatsondoa da, Europan eta iparraldeko Iranen jatorria duena. Brionina duenez, toxikoa da. Berrogei fruitu nahikoa da gizako heldu bat hiltzeko. ETC-entziklopedia   Astamahats ale-beltz, Wikipedia

11 astamahats ale-gorri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Astamahats ale-gorria ("Bryonia dioica") Kukurbitazeo Cucurbitaceae familiako mahatsondoa da, erdialdeko eta hegoaldeko Europan jatorria duena. Brionina duenez, toxikoa da eta horrexegatik sendabelar moduan ere erabili dute. ETC-entziklopedia   Astamahats ale-gorri, Wikipedia

12 baratxuri ale

Baratxuri aleak hartu zituen; xehatu; kikara bat perrexil-adarrez bete; perrexila moztu zuen, guraizeen hotsa entzuten zela, eta, azkenik, limoi-azalak birrindu zituen, urratu bat eginik hatz-muturrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

13 beira ale

Janzkera tradizionala eramaten dute: beira alez osatutako diadema, Indiako Ozeanoko maskorrez egindako lepokoa eta kolore biziko soinekoak.  Berria - Kultura   2004-02-10

Lorategiko amañi-lili eta otsagereziondo loretsuak patio osoa inguratzen zuten urki lirainetaraino iristen ziren, lore-uztai edo beira-alezko iduneko baten antzera, eta nonahi aditzen zen haien urrina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

14 gari ale

Txori batek gari alea hartzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Garia, garagarra, ogi-irina, gari-ale xigortuak, babarruna, dilista.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,28

Hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.  Elizen arteko biblia   Has 45,23

15 gatz ale (orobat gatzale g.er.)

Hankamuka egin ditut urrats batzuk gatz ale zaharrak zanpatuz, mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Abandonatua zegoen txirla bat hondarrezko muino baten gainean bezala, bizitzak bazterrean utzia gatzale lehorrez bete zedin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

16 hondar ale

Eguzkiak han urre kolorea hartzen du, eta urak urrea ekartzen, hondar aleen artean nahastuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Une horretan, Tomek bere hondar-alea erantsi zuen azkenean eztabaida hartara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Hondar-ale batzuk irradatu dizkiot garondo aldera, baina berak lo segi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Une horretan, Tomek bere hondar-alea erantsi zuen azkenean eztabaida hartara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

17 kafe ale

Hobe duzu kafe aleak xehe-xehe egitea, morteiruz zanpatzea baino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Titi puntak, kafe aleak bezalakoxe beltzak larruaren zurian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

18 mahats ale (orobat mahatsale g.er.) mahatsaren alea.

Loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

Hostoen eta mahats-aleen gaineko hautsa. Mahats ale bat hartu eta jan du.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.

Mahats-aleak jaten hasi zen, hura bakarrik jaten lotsa ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

Mahats-aleak janez eta etxeko ardo lodia edanez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Michael Levinson kanadarrak ahoan sartu ahal dituen mahatsaleak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Amorrazioaren gaztainak, hiraren mahats-aleak eta pesadunbrearen mahats-mordoak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.

Txupa kenduta bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak, dardara zaluxkoak, eta titiburuko mahats aleak gotor kamisetapean, bizirik baleuden.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

19 marrubi ale

Orain marrubi aleak bereizten ari da. ezpainak busti-bustiak zeuzkan, marrubi-ale freskoak baino goxoagoak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.

20 oliba-ale (corpusean olibale soilik)

Erein, bai, ereingo duzu, baina uztarik bildu ez; olibalea zapaldu, bai, baina zeure burua gantzutu ez; mahatsa zapaldu, bai, baina ardorik edan ez.  Elizen arteko biblia   Mi 6,15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkariaren ale bat (5); aldizkariaren hainbat ale (3); aldizkariko ale (3); ale argitaratu (3); ale asko (3); ale aterako (3); ale baino ez (7); ale baino gehiago (4); ale bakan batzuk (4); ale bakanak (3); ale bakar bat (5); ale bakar bati (3); ale bakarra (9); ale bakarraren (4); ale bakarreko (3); ale bakoitza (6); ale bakoitzeko (3); ale banatu (8); ale banatuko dituzte (3); ale banatzea (3); ale bat eman (3); ale bat ere (5); ale bat hartu (3); ale bat zen (4); ale batean (4); ale batek (3); ale baten (7); ale batzuk (34); ale berezi (5); ale berezia (9); ale berria (5); ale berriak (5); ale besterik ez (3); ale bide bazterrean (3); ale dira (4); ale eder bat (3); ale ederrak (7); ale europako (3); ale gorria (3); ale gorrizko (3); ale guztiak (8); ale haiek (4); ale hau (5); ale hauek (3); ale honek (7); ale honetan (4); ale horrek (4); ale horren (3); ale inguru saldu (3); ale jarri ditu (3); ale mardul (3); ale monografikoa (3); ale pare (3); ale politak (4); ale saldu dira (6); ale saldu ditu (3); ale saltzea (4); ale saltzen (6); ale sasi artean (3); ale xigortuak (3); ale zabaltzen (3); ale zahar (6); ale zaharrak (3); alerik ale (4); alez ale (4); argitaraldiko ale bat (3); babarrun ale bat (8); baino ale gehiago (3); beste ale bat (4); beste zenbait ale (3); bi ale (14); bost ale (4); diren ale (3); ditu ale (3); du ale (3); edizioaren ale (3); egunkari ale (3); egunkariaren ale bat (5); ehun ale (3); en ale (5); fruitu ale (3); gari ale (6); ginger ale (4); giza ale (4); guztien ale bana (4); harea ale (5); hauts ale (4); hiru ale (7); hondar ale bakar (3); ilar ale (3); kafe ale (3); ko ale (3); kopia guztien ale (3); lau ale (3); liburuaren ale bat (8); mahats ale (8); mila ale (15); milaka ale (5); milioi ale (5); milioi bat ale (3); milioika ale saldu (3); oso ale gutxi (3); ren ale bat (5); sagar ale (3); sei ale (3); zen ale (4); zenbait ale bide (3); zenbait ale sasi (3); zenbat ale (5)

aldizkariaren azken alea (3); alea atera (4); alea ere (3); alea hartu (4); alea izango (3); alea jacta est (8); alea plazaratu (3); azken alea da (3); azkeneko alea (3); babarrun alea (3); bateko lehen alea (3); baten azken alea (3); bere alea (6); bere hondar alea (3); bigarren alea (6); egunkariaren lehen alea (3); gari alea (3); hamargarren alea (5); hirugarren alea (4); laugarren alea (3); lehen alea da (3); lehen alea kaleratu (3); lehenengo alea (3); ren alea (3)

aldizkariaren aleak (4); aleak bezala (6); arroz aleak (3); azken aleak (4); bi aleak (3); gari aleak (3); hondar aleak (10); kafe aleak (6); mahats aleak (11)

aldizkariaren azken alean (11); alean argitara (3); alean argitaratu (4); alean eman dute (6); alean erredakzioa (4); alean kaleratu (4); azken alean eman (6); bere azken alean (4); egunkariak atzoko alean (4); lehen alean (3); ren hurrengo alean (3); zuen atzoko alean (3)

alearekin batera (4)

mahats aleen (3)

aleko tirada egin (3); mila aleko tirada (4)

aleren bat (6); aleren baten bila (3)

alerik ale (4); alerik ere ez (12); alerik ez (7); alerik gabe (3); alerik galdu (3); alerik onenak (5); ez da alerik (3); ez zen alerik (3)

aletan atera (3); aletan banatua da (3)

aletik gora saldu (4)

aletxo bat (3)

alez ale (4); alez beterik (4); beira alez (3); gari alez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus