Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abiadura (ETCn 32.060 agerraldi) 1 iz ibiltzen den distantziaren eta horretan ematen den denboraren arteko zatidura.

Abiadura horretan ehun metro korritzen dira segundoko.  Berria - Kirola   2004-09-12

Gutxien espero nuenean, ordea, pixka bat apartatu abiadura hartzeko, eta sekulako kolpea eman zidan buruaz bekainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 21. orr.

Pilotari abiadura emanez, aurkariari tantoa bukatzen utzi gabe, eta kantxan deseroso mugitzera behartuz.  Berria - Kirola   2004-07-07

Urrutira Foruzaingoaren auto nabarmen bat ikusi du eta balaztak zapalduz jaitsi du abiadura, kamioiz betetako ostatuaren parean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Bitartean, Belaskok eta besteek, Fionnen istorioaren xehetasun guztien berri jakin ondoren, abiadura bizkortu zuten hura topatzeko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 145. orr.

Badirudi gizakiek alferrik gastatzen dutela energia gorputzaren abiadura lastertzen eta moteltzen, pauso bat ematen hastean eta bukatzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

McLarenek abiadura galdu zuen bat-batean, eta inork ez zekien zergatia.  Berria - Kirola   2004-02-25

Abiadura moteltzen bazuten, nolako irainak, nolako hitz garratzak! kopurua amaigabea eta espazioaren sakonera infinitua dela eta Azaldua dut gorputzak zenbateko abiaduran hegatzen ziren eta nolako distantzia pentsagaitzak amen batean kurritzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Errepidea, putzu handi bat bailitzan, egokiagoa zegoen nabigaziorako Mobylettean orduko berrogei kilometroko abiaduran joateko baino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.

Bigarren Mundu Gerran, hegazkinaren kabina-gaina galdu zuen gerra-pilotu batek bi orduz jarraitu zuen hegazkina pilotatzen 400 k/h-ko abiaduran -34 ºC-ko tenperaturan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Uhinak bakarrik lerratzen dira han behean ziri-zara, ez dakit zenbat korapiloko abiaduran.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Abiadurako lasterketa hasi zen orduan, berlinako zaldiak zirikatu egin baitzituzten aurrea hartu zieten beste zaldien presentziak eta ibilerak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Ur lasterraren abiadurarengatik inondik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

Jardun eta jardun, bota eta bota, dakarren abiaduran antzematen zaio, urtsuegi, bustiegi datorrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Begiak itxita dagoen bidaiariak ezin du esan hegazkina abiadura konstantean doan ala lurrean geldi dagoen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Hozteko ura gurpilaren erdialdera sartzen denean, palek, hura hartu, eta abiadura handian jirabiratzen dute, hornikuntza-hodira pasatu eta handik zilindrora joan aurretik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Gazela baten antzekoa da, defentsaren bizkarra hartzeko baloiak behar ditu, bere abiadura biziari etekina ateratzeko.  Berria - Kirola   2004-06-23

Trenak ez zuen oinezko batena baino abiadura bizkorragorik hartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Autoak ezkerreko ildora pasatzen dira edukazioz niri tokia uzteko, bosgarrena sartzen dut, abiadura normalera iristen naiz eta erosi berri dudan konpaktua sartzen dut musika aparatuan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Behin zure neurriko zuhaitza hartuta, arnasa sakon hartu behar duzu, eta orduan abiadura egokian joango zara beherantz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 107. orr.

Paseoko abiadura mantsoan zihoazen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

Abiadura Handiko Trenaren aurkako kamiseta gorria, lepoaldean moztua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Abiadura txikiko atzera-aurrerako motor sail bat eratzen dute muskuluek gorputzaren jarduera fisikoak eragiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Mikel Strogoff eta haren bidelagunak are abiadura biziagoaz oldartu ziren estepan aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Adi orain, simulakroek zer mugida azkarrean diharduten eta nolako abiadura emana zaien, auretan zehar igerian, zer denbora motzean egiten duten bide luzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 243. orr.

45 kilometro ordukoa izan zen batez besteko abiadura.  Berria - Kirola   2006-03-09

Izugarrizko abiadura ematen dio pilotari eta ezkertia da, gainera.  Berria - Kirola   2004-12-15

Mikelen bihotzean gehiegizko abiadura hartu zuten taupadek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.

20: 00: Olinpiar abiadura.  Berria - Kirola   2006-04-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gidariek motoaren esku utzi nahi izan zuten abiadura murrizketa, eta elektronikak egiten du lan hori.  Berria - Kirola   2004-04-17

Abiadura neurgailuak, prest.  Berria - Kirola   2004-06-06

Bolante aurrean eserita, dena berriro probatzearren, abiadura-aldagailuarekin ari naizen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Abiadura kaxa titaniozkoa da guztiz, iazko karbono-titanio nahasketa albo batera utzi ondoren.  Berria - Kirola   2004-02-11

Williams autoak oraindik atzeko pneumatikoak gehiegi xahutzen ditu, eta abiadura kaxarekin arazotxo batzuk ere badituzte.  Berria - Kirola   2004-03-03

Etengabe aldatzen den transmisioari esker, abiadura maila askotan indar guztia emateko gai da makina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Abiadura lege guztiak hautsiak zainetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 88. orr.

16.05: 'Keirin' abiadura proba motoaren atzetik (finala).  Berria - Kirola   2004-01-31

Zuzengune horretan hautsi dira azken urteetan txapelketako abiadura errekor gehienak.  Berria - Kirola   2004-06-06

Sakeetako batean Roddickek bere abiadura marka berdindu zuen pilotari orduko 244 kilometroko abiadura emanez.  Berria - Kirola   2004-09-05

Bihotzak legezko abiadura-koxka guztiak gainditu zituen, baina bere zainetako autobideetan ez zegoen isuna jartzeko ertzainik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

Motoziklismo txapelketa abiadura lasterketa bat da.  Berria - Kirola   2004-06-06

Jarri behar al zaio mugarik abiadura txapelketa bati?  Berria - Kirola   2004-06-06

Munduko Abiadura Irristatze Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-03-30

Ez du aurkaririk izan pista laburreko abiadura patinajean.  Berria - Kirola   2006-02-28

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahikoa da bere keinu metodikoak ikustea, neurtuak, abiadura-kaxa segundo zehatzean erabiltzen dakienaren keinuak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Gaur egungo mutilek barregura ematen dute bizikletan ibiltzen direnean: lokatzetakoak, txirrinak, balaztak, argi elektrikoak, abiadura-aldagailuak, denetik edukitzen dute!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.

Ni oraindik oholezko euskarriaren gainean dagoen autora sartu eta, bolante aurrean eserita, dena berriro probatzearren, abiadura-aldagailuarekin ari naizen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Bihotzak legezko abiadura-koxka guztiak gainditu zituen, baina bere zainetako autobideetan ez zegoen isuna jartzeko ertzainik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

Txandakako abiadura-aldakuntzen kateaketa, ez bi, baizik eta ziur hiru eta agian lau fase hartzen dituena, Mendebalde modernoan ontzigintza eta itsasketaren historian aurkitzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bertatik haize-abiadura puntakoena jaso.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.

Garapen edo errotazio-abiadura bat- berezkoa zaiona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

Horiek gehiegi ugal ez daitezen, erreakzio-abiadura kontrolatzeko alegia, kontrol-barrak ezartzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Euskal Herrian oraindik ez agertu arren, intsektuak duen hedapen-abiadura azkarra kontutan izanik, urte gutxiren buruan gure artean aurki liteke.  Berria - Gaiak   2006-01-28

6 irud/hed

Urkia eta Lujanek ahal zuten guztietan partidaren abiadura aldatzeari ekin zioten.  Berria - Kirola   2004-05-02

Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Barruko jariakina ez da bere egoera normalera bihurtuko abiadura finko bat (edo atseden-egoera) lortu arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Abiadura Handiko bizimodura itzuli beharraren zorigaitzak harrapatuko zintuela pentsatze hutsak nekea eragiten zizun.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

Eta poztu egin zinen Abiadura Eztiak halako gauzei erreparatzeko ematen zizun aukera apartarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 29. orr.

7 abiadura aldagailu

Gauza batzuetan parekotasunak ditu, motor eta abiadura aldagailua Ferrarirenak direlako.  Berria - Kirola   2004-05-08

Gaur egungo mutilek barregura ematen dute bizikletan ibiltzen direnean: lokatzetakoak, txirrinak, balaztak, argi elektrikoak, abiadura-aldagailuak, denetik edukitzen dute!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.

Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da, ni oraindik oholezko euskarriaren gainean dagoen autora sartu eta, bolante aurrean eserita, dena berriro probatzearren, abiadura-aldagailuarekin ari naizen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

8 abiadura angeluar

Horrek esan nahi du satelite horien abiadura angeluarra puntu finko horrenaren berdina izaten dela.  Berria - Gaiak   2004-08-19

9 abiadura handiko tren

Abiadura handiko trenaren obrak hastear daude!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abiadura handiko trena (AHT) «elkarlanean» egiteko hitzarmena sinatu zuten atzo ofizialki.  Berria - Harian   2006-04-25

Adostasun zabal samarra lortu duen iritzia da abiadura handiko trenean oinarrituriko trenbide eredua ez dela Euskal Herriak behar duena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Abiadura Handiko Trenaren aurkako kamiseta gorria, lepoaldean moztua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Orotara, sei trenbide bilduko dira, abiadura handiko trenaren zabalera dutenak eta zabalera iberikoa dutenak.  Berria - Harian   2006-02-21

Abiadura handiko trenen %60 ekoizten ditu munduan [CAFek].  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Abiadura handiko trenean Sevillarako bidean zihoala, berriarekin hitz egiteko tarte bat hartu zuen.  Berria - Kirola   2004-02-27

Istanbul eta Ankara arteko bidea egiten ari zen abiadura handiko tren bat bidetik atera eta gutxienez 139 pertsona hil ziren atzo arratsaldean.  Berria - Mundua   2004-07-23

Abiadura Handiko Tren bat erreserbatu dute.  Berria - Kirola   2004-02-05

Hegazkinarekin lehiatzeko abiadura handiko trenak erabiliko dira.  Berria - Gaiak   2006-03-22

10 abiadura handiko trenbide

Era berean, Gasteiz eta Lille (Frantzia) lotuko dituen abiadura handiko trenbideak Irungo mugan izaten diren kamioi pilaketen arazoa konpontzeko balioko duela esan zuen  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Renfe Espainiako trenbide konpainia publikoak Madril-Zaragoza-Lleida abiadura handiko trenbidearen azpiegituraren zati bat erabiliko du urtarrilaren 19tik aurrera Iruñea eta Madril arteko bidea egiteko  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

"Berria oso ona da», esan zuen Alvaro Amannek: "Abiadura handiko trenbide sare horrek Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuko du  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Hor erabaki da Tours/Bordele abiadura handiko trenbide berria 2008-an idekiko dutela.  Herria   2004-01-22

Ez du lan eskasik momentuan: Bilboko porturako sarrera hegoaldetik segurtatuko du; eta bereziki, euskal "Y" deitu abiadura handiko trenbidearen zati handi bat bere gain izanen du, hemendik eta 2011 artean.  Herria   2004-12-09

11 abiadura kaxa abiadura aldagailua.

Abiadura kaxa titaniozkoa da guztiz aurten. herria¬

12 abiadura lasterkari (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Abiadura-lasterkarien gorpuzkera du, ezin diozu eskatu Makelelek egiten zuena egitea. ETC-prentsa   Berria, 2005-11-25

Abiadura-lasterkariek dominatu duten proban Arrasatekoa aurrealdean ibili da etapa askotan, eta erregulartasun horri esker lortu du sailkapen orokorrean 18. postua. ETC-prentsa   Goienkaria, 2010-01-29

Abiadura puntu bat falta zitzaion, abiadura-lasterkari onena izateko, eta agoniako azken hasperen bat, iraupen-lasterkari onena izateko. ETC-literatura, saiakera   Izen bereziak, Juan Modesto Arrieta, Erein, 2011

Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den. ETC-entziklopedia   100 metroko lasterketa, Wikipedia

Mari Paz Mosanga Motanga (1982ko urriaren 16a) Ekuatore Gineako abiadura-lasterkaria da. ETC-entziklopedia   Mari Paz Mosana Motanga, Wikipedia

13 abiadura maximo (corpusean ez dago; ETCn 157 agerraldi)

50 cm-ko erradio maximorako, zein da protoiaren abiadura maximoaETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Garraiatzaile bidezko garraioaren eta, askotan, kanalen bidezko garraioaren abiadura maximoak (Vmax) ezin daitezke gainditu substratu-kontzentrazioa edozein dela ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Balio horretatik aurrera, presio-igoera batek hedapen subsoniko bat eragiten du parte konbergentean eta konpresio subsoniko bat dibergentean; erregimena subsonikoa da, eta estugunean lortzen du abiadura maximoaETC-zientzia, zuzenbidea   Turbomakina termikoak, Askoren artean, EHU, 2014

Metabolismo anaerobiko laktikoa denbora tarte txiki (2-3 minutu) batean intentsitate handiko kiroletan erabiltzen da, esate baterako, helburua indar edo abiadura maximoa lortzea denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Izarrarteko kometa honen abiadura hiperbolikoa ere oso altua da, 32 km/s-koa gutxi gorabehera, horregatik, ziurtzat jotzen da haren izarrarteko jatorria, perturbazioen bidez azal daitekeen abiadura maximoa erraz gainditzen duelako. ETC-entziklopedia   2I/Borisov, Wikipedia

Teknologiek har ditzaketen abiadura maximoak hurrengoak dira: datu deskargarako 4 Megabit segundoko Mbps, eta datu igoerarako 22 Mbps. ETC-entziklopedia   3G, Wikipedia

Horren ordainean, baina, har dezaketen abiadura maximoa 250 km/h-koa da. ETC-entziklopedia   Alvia, Wikipedia

Eremuaren ahultasun honen ondorioz kargarik gabeko motorrak abiadura maximo ziurra gaindi dezake. ETC-entziklopedia   Compound motorra, Wikipedia

Pasabidetik iragaten duen uraren abiadura arrainek igeri ahal duten abiadura maximoaren arabera eta gailuaren luzeraren arabera izan behar da. ETC-entziklopedia   Emari ekologiko, Wikipedia

Substratu molekulek entzima molekula guztiak hartu dituztenean erreakzioaren abiadura maximoa lortzen da, eta abiadura hori ez da gaindituko ezta substratu molekula gehiago gehituta ere. ETC-entziklopedia   Entzimen zinetika, Wikipedia

Maglev tren batek lortutako abiadura maximoa 581 km/h izan da, gainontzeko garraio mota asko baino azkarragoa. ETC-entziklopedia   Iman, Wikipedia

G00: Programatutako ibilbidea abiadura maximo posiblean egitea adierazten du, hau da, desplazamendu-abiadura handia erabiliz. ETC-entziklopedia   Zenbakizko kontrol, Wikipedia

Hemen, abiadura maximo bat finkatua dagoenez, lasaiago iragaten da, eta, ibilbidean geldiguneak daudenez, harremanak sustatu eta elkarren artean ezagutzeko parada ematen die parte hartzaileei", azaldu du Uzkudunek. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-30

Rossbyk abiadura maximoa aurkitu zuen 1936an Golkoko itsas korrontean, 1 m/s ingurukoa, eta hark ere susmoa zuen haizeak troposfera goialdean hartzen zuela abiadura maximoa (Jet korrontea). ETC-prentsa   Berria, 2007-08-09

Prestazioei dagokienez, 150 zaldiko indarrarekin 100 km/h bederatzi segundoan hartzen du eta abiadura maximoa 161 km/h da. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-05-06

14 abiadura muga

Hego Euskal Herriko gidarien %36,7k ez dituzte abiadura mugak aintzat hartzen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

"Kamioiaren gidariak ez ditu abiadura mugak errespetatu» adierazi zuen Isna hirialdeko poliziaburu Ahmad Njafik.  Berria - Mundua   2004-06-26

Abiadura muga nomás gainditzen duzunean, ezkutuan dauden poliziak sirena hots betean agertuko zaizkizu, eta hutsagatik jarriko dizuten isunak hilkutxa hotz baten antzera utziko zaitu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.

Bolantearen botoiek boxekin hitz egitekoa, abiadura mugarena... zirkunferentzia arku perfektua marrazten dute bolantea alde batera eta bestera jira egitean, ardatz baten inguruan bueltaka ari baitira.  Berria - Kirola   2004-04-30

15 abiadura murriztaile (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Batetik, har ditzala hartu beharreko neurriak orduko 30 eta 50 kilometroko mugatik behera mugatzeko abiadura: seinaleak, semaforoak, abiadura murriztaileak... ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-10-04

Gidamenari laguntza batzuk (seinaleztapen edo balizamendu gehiegi eta, gehienbat, abiadura-murriztaileak) ez daude justifikatuta biribilgune batean, bide-korapilo mota oso segurua baita. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepideak. II. liburukia: Trazatua, Heriberto Perez Acebo, EHU/UPV, 2017

Jauzi txikia eragin dio, beraz, zeharbide mortuko abiadura-murriztaileakETC-literatura, saiakera   Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017

16 abiadura neurgailu

Abiadura neurgailuak, prest.  Berria - Kirola   2004-06-06

Motoak Mugelloko zirkuituan ariko dira, eta antolatzaileak abiadura neurgailuei azken ukituak eman dizkiete.  Berria - Kirola   2004-06-06

17 abiadura-palanka (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Ibilgailu automotor baten abiadura-palanka abiadura-kaxari dagozkion erlazioak aktibatzeko edo desaktibatzeko erabiltzen den elementu bat da. ETC-entziklopedia   Abiadura-palanka, Wikipedia

Biradera askok abiadura-palanka txiki bat izaten dute kontrolaren fintasuna doitzeko; hau da, zenbat bira behar diren zoomaren ibiltartea osatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Mutilak bizkarra atze-atzean bermatuta gidatzen zuen, esku bakar bat bolantean, ezkerrekoa, fariasa hatz artean eta besoa luze-luze; eskuina abiadura palankanETC-literatura, saiakera   Elur bustia, Pello Lizarralde, Erein, 2016

Nire eskua ez da behin ere abiadura-palankatik aldendu. ETC-literatura, saiakera   Kabitu ezina, Aintzane Usandizaga, Elkar, 2019

18 abiadura supersoniko

Abiadura supersonikoan hitz egiteko ohitura dute tokiotarrek, errietan ari direnean bereziki.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

19 abiaduran abiadan.

Polizia patruila bat pasa zen abiaduran eta argiak keinuka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

20 biraketa abiadura (corpusean ez dago; ETCn 316 agerraldi)

Disko batek karga elektrostatiko handia hartzen zuen eta biraketa-abiadura handian higitzen zen. ETC-literatura, saiakera   Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Arrazoi horrengatik, leku garaienean dagoen orbitak, zeruko izarrenak, biraketa-abiadura azkarrena du, eta mugitzen denean hots handia eta bizia du sortzen. ETC-literatura, saiakera   Errepublika, Marko Tulio Zizeron (Guadalupe Lopetegi, Anttoni Lopetegi), EHU - Limes bilduma, 2005

Eraginkortasunez gidatzeak, gainera, ez du abiadura moteltzearekin zerikusirik, "martxa luzeak biraketa abiadura baxuekin erabiltzea da gakoa". ETC-prentsa   Berria, 2008-02-07

Biraketa abiadura eta aireratze angelu ikaragarria dute hegazkin horiek. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-21

TSI motorrarekin, biraketa-abiadura txikietan konpresore bolumetrikoa pizten da. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-05-30

"Geosinkronikoak" esaten zaie, berriz, biraketa-abiadura orbitala lurraren biraketa-abiadurarekin sinkronizatuta dagoelako, biek bira osoa ematen baitute 24 orduro. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Pikortatuaren kalitatea, oro har, erabilitako tresnaren ezaugarrien araberakoa da: eredua, bahearen sare-begiaren zuloa, eragindako presioa, biraketa-abiadura, joan-etorrien abiadura eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Halako zelulak lotze-puntuaren inguruan biraka hasten dira, aske mugitzen diren zelulen flageloetan hautemandako biraketa-abiadura berberaz, hain zuzen ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Kasu batean zein bestean, 25 eta 150 rpm bitartekoa da biraketa-abiadura, sendagaia nolakoa den. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Labearen biraketa-abiadura geldoa da, eta bere ardatzak % 4 eta 8 bitarteko inklinazioa dauka. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Biraketa-abiadura mekanika kuantikoak onetsitako gutxienekoa balitz,2 orduan Pauli-ren harako "bikoiztasun" hura esplikatua legoke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Hortaz, alternadoreek azeleratzeko edo dezeleratzeko joera dute, eta, biraketa-abiadura aldatzen zaienez, sortutako uhin elektrikoaren maiztasuna ere aldatzen da, zuzenekoa baita bien arteko erlazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Ondoren, biraketa-abiadura astiro handituz joango gara harik eta 45 b/min-ra iritsi arte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

21 erreakzio abiadura

Horiek gehiegi ugal ez daitezen, erreakzio-abiadura kontrolatzeko alegia, kontrol-barrak ezartzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-05

22 gehieneko abiadura

Kataluniako entrenamendu ofizialetan 347,4 kilometro orduko abiadura lortu zuen Loris Capirossik zirkuitu batean lortu den gehieneko abiadura.  Berria - Kirola   2004-04-14

Gehieneko abiadura 200 km/h-tik 220 km/h-ra artekoa izango da, eta batez besteko abiadura 150 km/h-tik 178 km/h-rakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

23 gurutzaldi-abiadura (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Ez da zorabiatzen gurutzaldi-abiadura saboteatzen saiatzen zaizkion oztopoen aurrean. ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

Gurutzaldi-abiadurarako bi turbina eta beste bi abiadura handiagorako (COGOG) zituzten, 29 korapiloko abiadurara heltzeko (54 km/h) eta lau helikoptero garraiatzeko gaitasuna ematen zutenak. ETC-entziklopedia   Destruktore, Wikipedia

Aireontzi baten propultsio sistemak bi gauza lortu behar ditu. Lehenengo gauza, hegazkina gurutzaldi-abiaduran mugitzen denean, propultsio sistemaren bulkadak hegazkinaren erresistentzia (drug-a) orekatu behar du. ETC-entziklopedia   Propultsio, Wikipedia

Aldera itzazu horrelako hegazkin batek, gurutzaldi-abiaduran doanean, erabiltzen duen potentzia eta Ingalaterrako XI. mendeko potentzia osoa (abere-jatorrikoa ez beste guztia). ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Lopezen arabera, "aireratze zail baten ostean", Siemens Gamesak "gurutzaldi abiadura" iritsi du, eta bateratzearekin konpainia indartsu bihurtu da, eskala egokiarekin globalki lehiatu ahal izateko eolikoen merkatuarentzat aurreikusten den hazkunde handian. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-28

24 ihes-abiadura (corpusean ez dago; ETCn 81 agerraldi)

Ihes-abiadura planeta, izar edo bestelako objektu galaktiko baten gainazaletik aldentzeko behar den abiadura da. ETC-entziklopedia   Ihes-abiadura, Wikipedia

Venusen atmosfera ezabatzeko asteroide talkekin ezinezko bihurtzeko bezain handia den ihes-abiadura du. ETC-entziklopedia   Artizarraren terraformazioa, Wikipedia

Eta ideiak errotik astinduko zituen lege hau plazaratu zuen: galaxien distantziak eta ihes-abiadurak proportzionalak direla. ETC-literatura, saiakera   Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007

Horretarako, Lurraren azaleko grabitatea, tenperatura, ihes abiadura, dentsitatea, harri egitura... hartzen dira kontuan, eta exoplanetak horiekin erkatu. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-06

17.25 Atomoek eta molekulek ihes egin diezaiokete Lurraren atmosferaren goreneko geruzari; ihes-abiadura baino ez dute izan behar, hori gertatu ahal izateko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Zenbatets dezagun bi mutur horiei dagokien ihes-abiadura, psistema pingurune dela aintzat hartuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fluidoen fluxua eta bero-trukea ingeniaritzan, Askoren artean, EHU, 2009

25 izotz gaineko abiadurako irristaketa (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Izotz gaineko abiadura-patinajea edo izotz gaineko abiadurako irristaketa neguko kirola da, bertan abiadurako izotz-pista obalean izotz-irristailu gainean hainbat distantziatako lasterketak egitean datzana. ETC-entziklopedia   Izotz gaineko abiadura-patinaje, Wikipedia

26 soinuaren abiadura

Laurden hori berri handiekin hasi zen han-hemenka. 1976an soinuaren abiadura baina lastertasun handiagoa zuen "Concorde" izeneko hegazkinean hasi ziren ibiltzen bidaiariak Europa eta Ameriketaren artean, nahiz mendea bukatzear zela, eta istripu handi baten ondorioz, sistema hori zalantzan jarri eta berriz ere geldiarazia zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abiadura bat (6); abiadura berean (5); abiadura bizian (12); abiadura bizkortu (4); abiadura da (5); abiadura emanez (4); abiadura ematen (4); abiadura ere (6); abiadura eta (39); abiadura ez (6); abiadura gehiago (4); abiadura gutxitu (5); abiadura handi (4); abiadura handia (12); abiadura handian (16); abiadura handiaren (4); abiadura handiko (252); abiadura handiko tren (15); abiadura handiko trena (62); abiadura handiko trenak (16); abiadura handiko trenarekin (4); abiadura handiko trenaren (81); abiadura handiko trenari (8); abiadura handiko trenaz (7); abiadura handiko trenean (4); abiadura handiko trenen (5); abiadura handikoa (4); abiadura handiz (9); abiadura hartu (13); abiadura hartu zuen (5); abiadura hartuko (4); abiadura hartzeko (6); abiadura hartzen (6); abiadura hori (4); abiadura horretan (5); abiadura kaxa (4); abiadura lasterketa (4); abiadura mantsotu (7); abiadura moteldu (5); abiadura motelduz (5); abiadura moteltzea (4); abiadura muga (5); abiadura patinajea (29); abiadura patinajea pista (7); abiadura patinajean (12); abiadura patinajeko (7); abiadura txapelketa (4); aht abiadura (11); aht abiadura handiko (11); argiaren abiadura (7); arteko abiadura (7); arteko abiadura handiko (7); autoaren abiadura (4); autoen abiadura (7); baina abiadura (9); baten abiadura (4); batez besteko abiadura (4); bere abiadura (10); beste abiadura (4); besteko abiadura (4); bi abiadura (6); bilbo abiadura (4); bilbo abiadura handiko (4); da abiadura (15); da abiadura handiko (7); den abiadura (5); ditu abiadura (4); dituen abiadura (4); dituen abiadura handiko (4); donostia abiadura (5); donostia abiadura handiko (5); du abiadura (10); du abiadura handiko (6); duten abiadura (4); duten abiadura handiko (4); ere abiadura (5); eta abiadura (68); eta abiadura handiko (6); eta gipuzkoan abiadura (4); gehiegizko abiadura (6); gehienezko abiadura (6); gipuzkoan abiadura (4); gipuzkoan abiadura handiko (4); haizearen abiadura (7); holako zerbaiten abiadura (5); kilometro orduko abiadura (22); kilometroko abiadura (7); ko abiadura (4); orduko abiadura (23); orduko abiadura hartu (4); pilotari abiadura (4); zen abiadura (8); zerbaiten abiadura (7); zuen abiadura (6)

abiaduran egin (6); abiaduran eta (5); abiaduraren arabera (4); argiaren abiaduran (4); bi abiadurako (8); den abiaduran (5); h ko abiaduran (4); kilometro orduko abiaduran (21); kilometroko abiaduran (10); ko abiaduran (4); orduko abiaduran (23)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus