Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldrebestu, aldrebesten 1 da/du ad aldrebes ezarri.

Egoitzatik irtetean, langileei azalpenak eman zizkietenean, giroa aldrebestu zen berriro ere.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Egoera aldrebestu egin zaizue, eta zaigu, eta ezegiteko bat baino gehiago egitera behartuta sentitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 325. orr.

Eta bizitza, nolabait esan, aldrebestu egin zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 25. orr.

Pena eman zidan gauzak zaildu eta aldrebestu izana.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.

Erabat aldrebestu da lau t'erdiko txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia.  Berria - Kirola   2004-12-02

Han goitik behera aldrebestu zuten, ingeniari bihurtu arte.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 89. orr.

Nik ez nuen egoera nahasi hura are gehiago aldrebestu nahi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.

Halako batean, ordea, hizpide aldaketa batek, arrunta oso bestalde, gaua aldrebestu behar zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 252. orr.

Izenaren ordez zenbaki bat zeukan batek esan zinan burua nahastuko ziola... ahaztu behar ez zituen gauzak ahaztaraziko zizkiola eta gogoratu behar ez zituen gauzak gogorarazi, eta ez zuela burua aldrebestu nahi. Bitarteko distantzia handiegia bada, ostera, aireak nahitaez hitzak nahastuko eta ahotsa aldrebestuko du, auretan zehar hegan datorrela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 283. orr.

Eguna aldrebestu samarra etorria zen hasieratik eta bigarren ardo botila erdi husturik zegoen ordurako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beste gauza bat da gainerako hizkuntza aldrebestu batzuk (gaztelania barne) dezifratzen hasten denean sistema bera erabiliz.  Berria - Kultura   2004-07-02

%12tik gorako pendizean tropela txikitu zuen lau ile aldrebestu eta betaurreko beltz erraldoiak zeramatzan karreristak.  Berria - Kirola   2004-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldrebestu eta (3); aldrebestu samarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus