Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burugabekeria bat da, aldrebeskeria bat, pentsatzea pertsona batek beteko zaituela bizitza guztian eta behar dituzun gauza guztietan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 149. orr.
Irribarre egin nuen neure baitarako, bezperan Angelak erraniko aldrebeskeriak gogoan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 69. orr.
-Ez didazu erranen aldrebeskeria horiek sinesten dituzula? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.
Zure aldrebeskeria aitortu beharrean, besteei egozten diezu errua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 62. orr.
Gauza ezaguna da esaldiak hizkuntza batetik bestera aldatzen direnean sortzen diren aldrebeskerien kontua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 102. orr.
Eta hala aletzen dugu, pozarren, aldrebeskerien bilduma hori. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 26. orr.
Non ikusi duk horrelako aldrebeskeriarik, egileak editoreari afaria ordaintzea, ez dakik ezer harreman publikoez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.
"Aldrebestasuna" ez, eta "aldrebeskeria" baizik onartzen ez duen gramatika asmatu duen herria nahiko aldrebesa ote den. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 185. orr.
Hain aldrebeskeria handia zen delako salbatzailea ni neroni izaten ahal nintzela pentsatzea? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.
Non ikus daiteke aldrebeskeria handiagorik? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 191. orr.
Aldrebeskeria barkaezina. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.
Erregeren estatu-politikako aginduetakoren batek aldrebeskeria nabarmenen bat eragiten zuenean, serioski aldarrikatzen zen Goi Kontseiluko zenbait kideri lepoa moztu zitzaiela, eta marmarrak isiltzen ziren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.
Erranen dizut zer pentsatzen dudan afera honetaz: Parisko lana aldrebeskeria hutsa izan zela pentsatzen dut. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.
Gaurko jendeok zorionez dakigunaren arabera, izurria Naturaren halabeharrezko agerpen bat besterik ez da, haren aldrebeskeria asmogabearena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 164. orr.
Diskurtso faltsu -eta hau da arriskurik handiena- baina koherente hura, ez zela sekula zuzentzailearen burutik haratago atera, ez zela bere aldrebeskeria fabulatzaile eta irrigarria baizik izan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
Dotorezia narras hori, aldrebeskeria handiusteko hori zen Kaskagorriren bereizgarri nagusia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.
Ez zegoen nondik heldu aldrebeskeria sorta hari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.