Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Interesatzen nauena da gauzak aldrebes hartzea, akatsak kalitate bilakatzea. Berria - Kultura 2006-02-18
Garai hartako film komikoetan protagonista baserritar inozo eta trakets bat izaten zen sarri askotan, hirian edo gizartearen goi-mailako giroan dena aldrebes egiten zuena. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
Aldrebes ahoskatzen zituen Tomasek erreak, eta izen handiko kapitaina izandakoa zen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.
Horretan bat netorren berarekin, aitak aita izan behar baitu lehendabizi eta semeak ere behar du hori jakin, gerora okertu eta aldrebes ibiliko ez bada. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 94. orr.
Dena aldrebes bihurdikatu zitzaion ezen, larrua salbaiki jo eta koman zegoela irudiz, motel bateko gela beilegi nazkagarri batean gaindosiaz hil zitzaion Monika. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.
Izan ere, aldrebes ulertu dituzue zuek Jainko bizi, Jaun ahalguztidun eta Israelgo Jainkoaren hitzak. Elizen arteko biblia Jr 23,36
Horixe baita inbertsioa: segida baten osagaiak aldrebes jartzea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 116. orr.
Obsesioz sikatu zuen gorputza, beraz, eta sikatzen ari zen bitartean pentsatu zuen: Anak bera harrapatu bazuen dutxan, aldrebes ere izan zitekeen hurrengo batean, berak harrapatu zezakeen Ana. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 70. orr.
Euskara indartzeko beste tresna indartsu bat, eskola da, eta hor ere aldrebes ari gara guztiz; euskara jakintza gai teorikotzat harturik, ondo bizitzeko, libertitzeko eta arrakasta izateko tresna behar duela ahaztuta. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.
Enrique Berruga enbaxadoren arabera erakundea munduaren egoera geopolitiko berrira moldatu behar da eta ez aldrebes: "Erakundea beste garai batean sortu zen eta ez ditu gaur egungo erronkak aintzat hartzen". Berria - Mundua 2004-09-22
Seguru asko Marcosek baietz eta Mariak ezetz esaten zutelako, edo aldrebes. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 128. orr.
Gurasoen mundu aldrebes hau ez degu onartzen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.
Halatsu daude beste hamaika gauza ere nire bizitza aldrebes honetan: urdina behar zuen lekuan, gorria, eta beste aldera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 49. orr.
Santos, azaldu diozu inoiz Joseluri zergatik daukazun ibilera aldrebes hori, herren moduko pausokera hori? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 169. orr.
Zergatik dago Izarraizko Alabier baserria dagoen toki malkar eta ezleku aldrebes hartan? Alaxe bier. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.
Hiru aldiz errepikatu behar izan zidan amak izen aldrebes hura eta, hiruretan, erantzun gisa "zer? Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 45. orr.
Txantxari baten pare jardun nuen, jira-bueltaka, etxe handiagoaren bila, baita, Zabalgunean aurkitu ondoan, hortik segitu ziren urrats aldrebes guztiak eman ere: bankuekin borrokatu, ahalik eta mailegurik merkeena erdiesteko; saltzaileak lausengatu, erosketa abantailosena egin beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Osasunak nahikoa izan zuen aurkariaren hankasartzeen zain ibiltzea: gutxigatik ez zuen Labakak bere atean gola sartu, Albertorekin izandako gaizki ulertu aldrebes batean. Berria - Kirola 2006-03-23
Ibrahimovitxek arean galduta zebilen baloiaren atzetik jauzi egin, eta orpoz era aldrebes bezain ikusgarrian eman ostean sartu zuen gola. Berria - Kirola 2004-06-19
Ez dakit jokaera aldrebes honen arrazoia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 19. orr.
Normala gehiengoak egiten duena da, eta anormala, berriz, talde guztietan izaten diren lau aldrebes horiek egiten dutena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
aldrebes eta (3); aldrebes hori (3); aldrebesa da (4); aldrebesa izan (4); aldrebesa izango (3); bezain aldrebesa (4); dena aldrebes (4); edo aldrebes (3); eta aldrebes (4); eta aldrebesa (4); eta ez aldrebes (3); ez aldrebes (4); hizkera aldrebesaz (3); izen aldrebesa (3)