Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldraka adlag aldran.

Sabai zerura irekitik aldraka ikusi nituen pasatzen zozoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.

Argiaren maitale eta arratseko ilunaren etsai diren larretxoriak, santuaren igarotze orduan, gaua gainean zen arren, aldraka etorri ziren santua zegoen etxeko teilatu gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Putre zikinak aldraka jausi zitzaizkion gainera, odol egarriz, putasemeak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

Gizonak, emakumeak eta gaztetxoak aldraka ailegatzen ari ziren, etengabe, Urbi izeneko tokira, non Nerbioi ibaiak beste korronte batekin bat egiten baitzuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 159. orr.

Hurbilago, parketxoa inguratzen duen zirkulu bat osatuz, aldraka eseritako jendea, tribuan zerbait konpartituz: kostoa, anfetak, gaueko epela, bakardadea, etxerik eza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Ideal baten izenean inor hiltzea kondenagarria da, baina oso ekintza zuzena da aberriaren izenean aldraka hiltzea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

Harrezkero, aldraka makurtzen ziren izurrira eta heriotzara.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Letrak aldraka, udazken partean zozabarrak bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus