Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abiadore (Euskaltzaindiaren Hiztegian pilotu eta hegazkinlari agertzen dira) iz hegazkinlaria.
1925ean abiadore izatetik abioneta gaineko ekilibrista izatera pasatu zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 183. orr.
Abiadore haiei egin zaizkien elkarrizketetan bada beti agertzen den oroitzapena, gau osoa mendian barrena oinez, hotzak eta beldurrez eman ondoren muga zeharkatu eta Sarobe baserrian jaten zutena: ardo beltz ona, tortilla zoragarriak eta ardi gazta ketua. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.
Maio, Matheus (1894-1931) abiadore portugesa zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 183. orr.