Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldizkatu, aldizka(tu), aldizkatzen 1 da ad denboraren ildoan bi gauza edo gehiago txandaka gertatu; bi pertsona edo gehiago, zerbait egiteko txandaka aritu. ik txandakatu.

Legearen ondorioa zeren lau edo gehiago behar direlarik hautatu, proportzionalean egiten da eta, orduan, aldizkatzen dira emazteak eta gizonak.  Herria   2004-09-30

Orotara 80 bat talde aldizkatuko dira 20 gunetan.  Berria - Kultura   2004-06-20

Oraino ere uste du etorkinak bistatik igorri behar direla, ez dutela deus egitekorik Europan eta orain arte aldizkatu diren gobernuek Estatuko ateak sobera zabalik utzi dizkietela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 124. orr.

Noizbait, beste gizonak txanda hartu zuen eta, horrela aldizkatu ziren, gauerdi hirian bentara iritsi ziren arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Aldizkatu ziren gauaz aita, ama, izeba xaharra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 153. orr.

Kapera betea zen astegunetan eta bereziki han iragan dugun igandean kofesatzaileak aldizkatzen ziren komunione anitz, Jainkoaren gana berriz itzultzen zirenak ezin-kondatuzkoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Sukaldean kanilaren tanta-jarioa eta metalezko esnagailuaren tiki-taka lehorra aldizkatzen edo batzen dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

22 kapitulu daude: 11 euskaraz, 11 frantsesez, aldizkatuak.  Herria   2004-12-16

2 du ad bi gauza edo gehiago txandan egin.

Japoniak bi herrialdeen arteko akordioak urratu zituela-eta, Estatu Batuek merkataritza-zigorrak eta yenaren balioa igotzeko presioak aldizkatu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Gramatika Nafarroan ikasi zuen, idazle klasikoak aldizkatuz giristinoen kantika eta otoitzekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Bezperak kantatu ditugu arras gogotik, aire xahar eta berriagoak aldizkatuz.  Herria   2005-07-28

Begien orde bi xilo ttipi dituzte eta ahoaren orde sake baten idurikoa den aho xabal bat, ezpainik gabekoa; bertze batekoak hermafroditak dira, alde batetik badute bular bat eta bertzetik ez, zakila eta alua elkarren ondoan dituzte eta aldizkatuz dituzte erabiltzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Abiatu ziren berriz beheiti gizonak, bi lerrotan, kantikak eta arrosario hamarrekoak aldizkatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Khersongo benetako lurjabe bat bezala irudikaturik bere burua, mota guztietako hobekuntzak aipatzen zituen -soroetako landareak hiru urtetik hiru urtera aldizkatzea, esaterako-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkatuko dira (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus