Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erran nahi baitut esferetarik bat ere ez dela aldizka lasterrago, aldizka astiroago ibiltzen, baina bakoitzak, bere abiadura eta higitzeko erari dagokienez, bere lege naturalari men egiten diola. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.
Zer zoragarria haren kontzientziaren ausikien aldizka kausa eta aldizka garaile izatea! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
"Eta zerbitzaritzat suzko garrak dira", eta esaten da bihurkari (-----hamitafeket) berauek aingeruak bihurtu egiten direlako (-----mitafekîm) "aldizka gizon, aldizka emakume, aldizka haize edo izpiritu, aldizka aingeru". Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.
Nahiago nituen amerikar detektibe-istorioak, zeinetan aldizka-aldizka ankerkeria narrasa eta neska ederrak agertzen baitziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.
Afalondoan, aldi batez haur eta aldi batez arrazoitsu, aldi batez jostari eta aldi batez sentikor, batzuetan baita libertin ere, plazer nuen irudikaturik zalduna bere haren-aren erdian dagerien sultan baten gisa, non aldizka aldizka ni bainintzen haren begietako sultanaren emazte bakoitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 65. orr.
Bake hitzarmena leku bakartsuago batean berretsi zuten, eta agertokia, hutsik geratua, aldizka-aldizka bertze jokalariek bete zuten, berdintsu, eta batez ere bukaera berberaz. orobat batzuei ebasten borondatea, bertzeei niri kalte egiteko ahalbidea; baldin jakin izan badut, aldizka-aldizka, eta nire gostu aldakorrei jarraikiz, nire gibelean atxikitzen edo nigandik urrun aurtikitzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.
Sindikatuek aurkezturiko plataformekin aldizkako langileen egoera hobetu nahi dela adierazi zuten sindikatuek, langileak finko eginez. Berria - Ekonomia 2004-07-07
Aldizkako langile finkoen kolektiboa utzi du at dekretuak, ELA sindikatuaren aburuz. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Malariaren aurkako aldizkako tratamenduak haurrengan duen eragina aztertzeko bost proiektu jarri dituzue martxan, Afrikan. Berria - Gaiak 2004-08-17
Bakarrik 16 lantegik enpleatzen dute aprendiz bat, bainan heren batek dio prest laizkela aldizkako lanean gazte bat hartzeko. herria¬
Aldizkako azterketa ginekologikoak egiteko exijitu diote Osakidetzari. Berria - Euskal Herria 2006-03-23
Aldizkako argitalpenen aretoak 2.500 ale inguru bilduko ditu. Berria - Kultura 2004-05-25
Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 65. orr.
Diru premia larriak pasako ditu eta aldizkako lanak eginez biziko da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 7. orr.
Poliziaren aldizkako sarekadak ziren arazo bakarra. Berria - Harian 2005-12-10
Makroeboluzioa eta aldizkako orekak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Hala eta guztiz ere, adigai horietaz, ezagutza oroz bezala, beren ahalgarritasunaren printzipioa ez bada ere, beren sorkuntzaren aldizkako kausa bila daiteke esperientzian. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.
Nik ez dakit aldizkako egoerak izatea irrikatu behar dugun, berez baitira egoerak orain zoriontsuak orain mingarriak, betiereko kondena bat bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.
Jendea isil-isilik zegoen goialdeko leihoetara beha, handik, aldizkako dirdaien artean, itzalak igarotzen baitziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Jevonsek berak onartu zuen, ondorengo urteetan, "(merkataritzaren) aldizkako kolapsoak benetan mentalak direla beren izaeran, atsekabetasun, itxaropen, zirrara, etsipen eta izuikaran gertaturiko aldakuntzen mende daude eta". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.
Rawlsen kontraktualismo berriaren inguruan aldizkako beste proposamen batzuk agertu ziren (esaterako, Habermas eta Appel-en politikaren adostasunezko teoria). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.
Barru iluna neoizko argi aldizkako eta keinukariz piztuko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.
Times Square koloretako argi aldizkakoez beteta zegoen, distirazko uhindura gurutzatuez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.
Hamabosten bat urte baziren han ari nintzela bakterio bikote ongi aukeratu batzuen sexu-batze aldizkakoa sustatzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.
Gaitz kutsagarria da, eta, aldizkakoa bada ere, sendaezina. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.
Bero egiten zuen; lore berrien usain bat, usain herabea oraindik ere, aldizkakoa, arina, zebilen airean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.
Aldizkako sexu harremanak edo sexu harreman esporadikoak denboran zehar iraunkorrak ez diren sexu harremanak dira, gehienetan pertsona desberdinekin noizean behin burutzen direnak. ETC-entziklopedia Aldizkako sexu harreman, Wikipedia
aldian aldizka (5); aldizka aldizka (4); aldizka egiten (6); aldizka eta (6); aldizkako azterketa (3); bat aldizka (3); dira aldizka (3); dute aldizka (3); eta aldizka (22); eta aldizkako (3); haurrentzako aldizkako tratamendu (3); urte aldizka (5)