Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitarentzat etsipena eta abaildura ziren munduko gaitzik gaitzenak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 146. orr.
Gizona abaildura hartan ikusita, aspaldian inorengandik sentitu ez nuen zerbaitek egin zuen habia nire baitan: errukiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 240. orr.
Noraren abaildura arindu nahirik ari zen, sufrimenduak kontatu behar baitzaizkio sufritzen ari den bati, eta ez pozak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.
Mathildek jotzen zituen hainbat piezatako goibeltasunak abaildura areagotzen zioten Norari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.
Guztiok izaten ditugu aldarte txarrak, eta aitortzen dut aldika bakardadeak eta abaildurak erasaten zidatela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.
Abaildurak jota zegoen, polizien itaunketa bere azalean bizi izan balu bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 94. orr.
Elurteak harrapatutako txolarre batena bezalako abailduraz begiratu zidan Müller jaunak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 330. orr.
Elizabethek bazuen Nathanielen jario literarioaren benetako balioa neurtzerainoko sena, baina zer zekarkion, abailduraz beste, barrena idatziz hustu behar sukartsu hark hainbeste maite zuen nebari? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.
Bihotzeko abaildurak arintzeko ez baitago irudimena bidaiatzen jartzea bezalakorik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 289. orr.
Ezinduak pairatzen duten abaildura kontuan izanda, lorpen horiek duten garrantzia nabarmendu zuten. Berria - Ekonomia 2004-04-28
Bere gastuak murriztearen truke, Dahlmann-ek lortua zuen Florestarrena izana zen Hegoaldeko estantzia bat abaildura segurutik salbatzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.
Neguko dirdai errauts-koloreak eta espaloietako ezki biluziek areagotu egiten zuten inoiz luxu handikoa izandako barridearen, ez dut esango hondamendia, baina bai halako abaildura naroa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.
Mina sentitu zuen, gero haserrea, gero tristura, eta isiltasunezko hilabete luzeak beste urtebetez ere luzatu ahala, tristura hura abaildura sakona eta geroz eta handiagoa bilakatu zen, hari izugarrikeriaren bat gertatu zitzaiolako uste osoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Ez da kapa tinta-kolore soil hau, ama nirea; ez eta hotsandiko jantzi beltz deduzkoak, ez eta arnasestukako hasperen larriak, ez dituzu, ez, horiek, ez eta begitiko ibai naroa, ez eta betartearen abaildura agerikoa ere. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.
Horra Casanova Veneziara itzultzeak irudikatzen duen iraganeko dohainen eta egungo abailduraren arteko lehia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Ez zen delako tristitia post coitum hori, sasijakintsu batzuek, klimaxaren ondorengo lehen momentu horietan eraso egiten zuen abaildura sentsazio bitxi hori esplikatu nahian aritzen zirenean aipatzen zutena. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.
Ai, ai, ai", gehitu nuen, zirikatzaile; Carvalhok abaildura-keinu esajeratu bat marraztu zuen: [...]. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 55. orr.
· Alabaren barkamen-hitz otzanenek ere ez zuten gogo-abaildura hartatik egunetan aterako. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.
Elkarrekin joan ginen sukalderaino, jasan behar izan genituen laidoen abailduraren pean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 45. orr.
eta abaildura (3); gogo abaildura (5)