Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alditxo 1 iz denbora bitarte laburra.

Alditxo baten ostean, santuak, gertatzen ari zenaz jabetuta, dei egin zion eta aske gelditu zen; gero, harengana itzuli eta jasan zuena kontatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Alditxo batez negarrez eta erreguka aritu ondoren, bat-batean, loturak kendurik, guztiz sendatuta aurkitu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Alditxo batez lasai egon nintzen, baina berehalaxe ontziaren mugimendu arinek kezkatu ninduten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Eta handik alditxo batera, munduko bizieratik atera nintzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 109. orr.

Hara iritsi eta alditxo batera, osasun-arazoak areagotu egin zitzaizkion: sabela hazi zitzaion, zangoak eta oinak handitu, eta urdailak, gero eta hondatuago, ez zion ia jatekorik onartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Gauza galkor guztiak baino nahiago izan zuen pobretasuna, betiko ondarearen berme dena, eta ezereztzat jotzen zituen aberastasun engainagarriak, alditxo baterako hartutako jabetza baino ez direnak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Bi egunetako alditxoa, ez gehiago, eta berriro Caffarelli kaleko sotoan izango nintzen, erdi bukatuta utzi nuen artikulua osatu eta zuzentzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Mutila alditxo labur bat besterik ez zen han gelditu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.

Hauxe da Vishnuren bizitzako alditxorik goxoena. Elur alditxoak neguan badutela euren joeratxo berezi eta propialik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Areatza inguruan paseo alditxoa egin ostean terrazan jesarri nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alditxo bat (7); alditxo batean (5); alditxo batera (5); alditxo baterako (6); alditxo batez (20); eta alditxo (3); handik alditxo (3); handik alditxo batera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus