Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alditxartze iz alditxarrak joa gertatzea, osasuna-edo bat-batean galtzea.

Karrikako itzulia eginik etxerat zoalarik alditxartze bat izan du eta bidean erori.  Herria   2004-04-15

Urrutitik begiztatu nuen nire lorategiaren masa iluna, eta ez dakit nondik sortuta etorri zitzaidan halako alditxartze bat han sartu behar nuelako pentsatze hutsarekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

-Tira, gogora ezazu, gazte -esango zuen Harryk, esku gainarekin bekokia estutuz diva baten alditxartzearen gezurrezko imintzioa eginez-, nigana lanera etortzen zarenean, ikusiko duzu liburuek ez dutela odol-jariorik izaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Mahaian, hautatzen duzu zeure lekua hain zuzen ere nirearen ondoan: alditxartze arin batek bertzeak baino lehen irtenarazten nau; eta nire bakardadea errespetatu ordez, etorrarazten duzu mundu guztia bakardade hori durduzatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.

Nire kaperan izan da, neure alditxartze oinazetsuaz geroztik lehen aldiz jaitsi bainaiz hara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 389. orr.

Amodioak zure oinetara narama; eta asturu onak zure ondoan jartzen nauelarik, nahiago duzu alditxartze irudi bat egin eta zure adiskideak asaldatu, nire ondoan gelditzera makurtu baino!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alditxartze bat (3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus