Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, bat-batean, poz ahaltsu batek gora egin zuen nire barrenean, alditxartu nintzen ia: orduan, gizon haiek anaiak bezala maite nituela sentitu nuen, guztiei musu eman nahiko nien. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.
Eta supituki, hori erraitearekin alditxartzen da eta erortzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.
Aldi berean Jainko eta Zakur, pozik eta xomorro, begi-zulotik Lutezia ikusten nuen zurbil eta alditxartzeko zorian. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.
Lehenik egokitu zitzaion gutuna irakurtzen hasia zela ikusi nuelarik, doi-doia izan nuen besaulki batera heltzeko parada, eta alditxartu nintzen kordea galtzeraino. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.
Medikuek kendua izango zioten, inondik ere, zaurituaren gelan sartzen zirenak zirraraz alditxartu ez zitezen, zinez gauza hitsa baitzen, izan ere, esku hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.
Enrieta hain zen zoriontsu bere semea sendo eta salbu ikustean, non emozioarengatik abantzu alditxartu baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 294. orr.
Alditxartu behar nuela iruditu zitzaidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 407. orr.
Alditxarturik zegoen, egonezinik, hutsune larria sumatzen zuen bihotzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.
Erran didate alditxarturik egon zarela, eta zure osasunak kezkaturik nauka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 281. orr.
Erran didate alditxarturik egon zarela, eta zure osasunak kezkaturik nauka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 281. orr.
Amorruak alditxartuta zeukan Karlos. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.
Alditxartuta utzi ninduen eszenak, eta kalera irten nintzen gela ezagutzeko betarik hartu gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 272. orr.
Zalantzak, bestalde, nahikoa alditxartu ninduen, egia esan behar baldin bada. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.
Zumarragako aldean jotzera prestatzen ginen soinujoleoi hasi zituan apaiz alditxartuak infernuko hauspoa jotzen genuela esaten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.
Loro alditxartu bat zeukan pausaturik esku zauri gabean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
alditxartu nintzen (3); alditxartzeko zorian (3); alditxartzeko zorian (3)