Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Badakit -gaitza, alditxarra, zorabioa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 246. orr.
Van Daan andrearentzat gehiegi izan zen hori: papera baino zuriago, ia ondoezak emanda geratu zen bere sofan, eta tentsio horrek gehiago iraun izan balu alditxarrak emango ziokeen bertan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.
-On Camillo, alditxarrak eman al dio? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.
Alditxarra laster iragan zaio, baina, beste ezertarako tarterik utzi gabe, lehenengo hotzikarak astindu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 125. orr.
Pagatzen ez zuten bezero batzuen aitzakiaz liskarra izan zuen gure amarekin, eta, azkenean, ipurdiko min handiak jota gure amak alditxarra izan zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.
Ez dugu alditxarra pasarazi diogun hark azkazalei hozka egiteak duen traszendentzia ulertzen, ez dugu disgustua eman diogun neskatilaren begirada lurrerantz eroriaren ilusio suntsitua bere benetako neurrian atzematen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.