Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazegoen erregeagana jotzerik, hura baitzen ibai guztien iturri eta itsaso, abiaburu eta helmuga. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.
Abiaburua eta jomuga. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 310. orr.
Natura dute abiaburu Juan Txillida Ameztoiren (Donostia, 1956) obrek, alanbrezko kutxa eta estrukturek. Berria - Kultura 2004-09-19
Hiru oinarri horiek dira Ariasen obraren abiaburu. Berria - Kultura 2004-10-07
18/98 sumarioan auzipetutakoen abokatuek diotenez, 75/98 eginbideak 18/98 sumarioaren abiaburu eta oinarri dira, eta informazio hori helaraztea eskatzen diote Zigor Salari. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Eredu hori abiaburu, François Cuzin lagun harturik, kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion. beti dago asmazio bat zientzia-saioen abiaburuan: mundu posible batena, edo mundu posible baten zati batena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Gizaki baten historiako gertakaririk garrantzitsuena ez dela, ez haren garapenaren abiaburuan den ernalkuntza, ez jaiotza, ez ezkontza. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 122. orr.
Ernaldu bako emakume obuluak izan ziren enbrioi horien abiaburua. Berria - Gaiak 2004-12-18
Funtsean, klon bat da, hots, bilduma bat, hainbat motatako zelulena: gihar, nerbio, guruin eta abarretakoak; guztiak ere abiaburuko zelula batek berak -arrautza ernalduak- sortuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Abiaburuko lau printzipio. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Egitasmo berriari begira, hauxe da abiaburuko gogoeta: [...]. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 133. orr.
Ez da aukera "razionala" izaten, barneenean norbera zer den edo zer izan nahi duen, aukera edo postura abiaburuko hori. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.
Gaur egun gisa honetako testu baten itzulpenari heltzeak, beraz, abiaburutik bertatik aukera jakin batzuk egitea eskatzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.
Estimatuko nuen postaletan jarri ohi den abiaburu arrunt hori, "hemen nago lagun talde batekin etorria", "nire lagun Michelle edo Helenarekin" hobeto, edo "enkante batera etorri naiz", beharbada. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 196. orr.
Hainbeste asmo, amets, ekintza, zalaparta, atsegin eta atsekaberen abiaburu apaingarria. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.
Ez al ditugu geure abiaburu ideologikoak zertxobait doitu behar? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Onar dezakegu Ameriketako iraultzak, 1776an, eta Frantziako iraultzak, 1789an, abiaburu guztiz ezberdinak hartu zituztela: hastapenean Frantziako iraultzaren buru agertu ziren legelari, abokat, apez eta apezpikuen artean bazen jende onik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 56. orr.
Balizko abiaburutzat Ibarretxe Planaren hitzaurrea jo zuen. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Latinezko Quid leges, sine moribus zuhur-hitz labur horretan aita Woronieckik aurkitzen zuen Estatuaren eta Nazioaren arteko eztabaidatik ateratzeko abiabururik ziurrena. horrelakoak erdipurdiko abiaburu dira, giza arimaren joan-etorri bihurriez gogoeta handien bidaian hasi nahi izanez gero. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.
Bakoren festa erraldoirako abiaburu ezinbestekoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.
Atzo amaitu zen abiaburu plan honi proposamenak edo zuzenketak egiteko epea. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Hizkuntza plangintzarako oinarriak zehazten dituen Abiaburu Agiria atzo goizeko bileran onartu zuen Gobernu Batzordeak. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
abiaburu agiria (5); abiaburu eta (3); du abiaburu (3); obraren abiaburu (3)