Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldioro (29 agerraldi; orobat aldiero 15 agerraldi) adlag aldi oro, aldi guztietan.

Bakea ematen duen Jainkoak eman diezazuela bakea aldioro eta era guztietan.  Elizen arteko biblia   2 Ts 3,16

Sei aldiz jarri zion etxea; eta, aldioro, bahituran utzi zituen andreak altzariak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 232. orr.

Esan den bezala, osasuntsu eta sendo garenok aldioro garizumako janariak hartzen ditugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Ez dakite argi zer egin moila, kanal, garabi, tximinia eta bestelako aurriekin, baina borroka partikularrari eusteko arrazoi bat gehiago ematen diete aldioro.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 82. orr.

Zure aginduak etsaiak baino zuhurrago egiten nau, neurekin baitut aldioro.  Elizen arteko biblia   Sal 119,98

Ernegazio halakoan ospa egiten zuen aldioro, sekula itzuliko ez zelako mehatxua egiten zion emazteari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Hortik dator giza Izpirituak, Naturaren ordena arruntetik abiatuz gauzak hautematen dituen aldioro, ez duela ez bere buruaren ez bere Gorputzaren ez kanpoko gorputzen ezagutza egokirik izaten baina bakarrik ezagutza nahasi eta murriztailea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 185. orr.

Topatzen ninduten aldioro, naturaltasun handiz, nire zeregin zentzugabeari buruz mintzatzen ziren, ez asmo adarjolerik gabe.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.

Atsoak On Camillo aurkitzen zuen aldioro mehatxu egiten zion makilaz eta oihuka esaten apaiz boltxebikeentzat ere badagoela Jaungoiko bat. egunaren joanak aitzakiak eman aldiero dutxatzen nintzen hona ekarri ninduten arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Bazirudien aldiero iritziz aldatu eta berriro hegatzen zirela, zeren, bere ustez, bele zaharra, bele aita, Joseph zaharra deitzen zion, izakera gogaikarri eta bihurrikoa baitzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuen aldioro (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus