Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldikada iz denboraldia.

Aldikada horren azken bi urteotan (1803-1804) onetsitako hogeita hamasei lege bildu ziren, buruen-buruenik, Kode Zibil berrira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Aldikada horietan gauza asko gertatzen ziren Egipton.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Erabakia hartuta, Mister Martinen bizimoduaz gogoratuta, uda hasierako egun baten alde egin nuen pisutik inori agur esan barik, eta kalean beste aldikada bat emateko prestatu nintzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 111. orr.

Berrogeitaka urte zituenean gaixorik egon zela osaba aldikada batez, gripea-edo, eta ohetik kalenturaz altxatu zen batean su eman ziola bagoiari.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 136. orr.

Aldikada batzuetan ezin eskuzabalago sentitzen zen eta orduan adiskideak bere etxeko terrazara gonbidatzen zituen; jaten eta edaten ematen zien, eta ondorenean haxixa erretzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

· Estatu bat gobernatzen duenak, profeta baldin bada Jainkoaren atributu horiek eredutzat hartu beharra dauka, honetara horrelako egintzak harengandik neurriz eta zuzenbidearen arabera jalgi daitezen, eta ez grina hutsaren aldikadaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus