Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrisku 1 iz ezbehar edo kalteren bat gertatzeko mentura; norbaiten edo zerbaiten izatasunari edo osotasunari eraso diezaiokeen gauza, eta hortik segitzen den egoera..

Grossmanek galdegin zion ea atxilotuko ote zuten, edo halako arriskurik ba ote zuen berak, liburua idazteagatik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 69. orr.

Bide horretatik jarraituz gero erotuko zela esan zion, eta geralekua uzteaz gain, tren-estaziotik ahalik eta gehien urrundu behar zuela aholkatu zion Almak, trenen batetik jaitsitako inor hartzeko arriskua gutxienera murrizteko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Errauste plantek zer arrisku dute?  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Udak aurrera segitu zuen, lagun maiteok, eta izan zuen heroiak patxada hartzeko denborarik, hasiera bateko milaka arriskuak etxekotuta.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 108. orr.

Sartu aurretik, nobatoetako batek esan zuen eraikineko lehen solairuko lurreko zurajeak su hartu zuela, dena erortzeko arriskua zegoela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

Arriskuaren labanaren gainean dantzan, egunak eta egunak urpean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

-Hor beti izanen diagu arrisku haundiagoa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Aurkitze-prozedura izan beharrean ebaluaketazkoa den gure helburu apalagoak, biribilkeria ustelaren arriskua deuseztatzen du goian jorratutako adibide guztietan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.

Bihar ere erosteko arriskua hartu beharko dut, baina tira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Egin beste horrenbeste bigarren zatian, hots, begira ez edukitzearen onurak eta ekoizpenak; baita, alderantziz ere, ez edukitzeak berak dituen nekeak eta arriskuak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 113. orr.

Zauria irekitzeko arriskua ekiditeko ezin zuen orain kaxarik altxatu edo baratzean luzaroan lan egin.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Bidaia kronikak gogoaren arabera idazteak geroa du arrisku.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

Aterpea erreta zegoela esaten zuen, eta bertan geratuz gero erortzeko arrisku handia zegoela.     «Bizia lo», 2003 - 145. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Smithers andrea sartu zenean aurpegia aztertu nion, ikaratuta, arrisku-seinaleren baten bila, baina berak deus gertatu ez balitz bezala jokatzen zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 205. orr.

Motorrak, gainerako hirurak, ondo zihoazen: erortzeko arrisku-zantzurik ez behintzat eta, ikusi nuenez, ongi eusten genion goiari; kostaldea ere han behean ageri zen, lanbro artean, gero aintzira moduko bat, eta harantzaxeago zingira batzuk.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Zuk zeuk jo zenuen arrisku-kanpaia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 157. orr.

Arrisku-keinua da; izan ere, ortzimugan, txapel goibel baten barrena ageri baita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.

Horra, bada, nola erakusten zigun Anaia Martinek, gaiztakeriak itxura asko hartu arren, izatez bat besterik ez dela, eta pornografia eta komunismoa, gazteok genituen bi arriskurik beldurgarrienak, txanpon bakarraren bi alderdiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 118. orr.

Kontuan hartzen badugu jarduera ekonomikoa ziurgabetasun eta arrisku esparru batean garatzen dela, aurreko horien osagarri gisako laugarren printzipio bat sar genezake: zuhurtzia printzipioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekaitz giroa zetorrela, kontuz ibili behar zenekoa, alegia, goizean garbi antza zen arren ekaitz-arriskua zela?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.

Bestalde, zeren eta adieraztea eta finkatzea zer neurritako amoina behar den izpirituko sariarentzat ez du simonia arrisku gehiago izaten promesa orokor batek sari nabarmen batentzat izan behar duen baino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Uholde-arriskua handiagoa izan ohi da -zioen Mitxelenak- euri asko denbora laburrean egiten badu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Gero distrituko administrazioak, tundrako bizimoduak neskatilarentzat zekartzakeen osasun arriskuak zirela eta, barnetegian sartzea erabaki zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 282. orr.

4 arrisku biologiko

- Grezia: Larrialdi plan zorrotza eratu dute, 2004ko Olinpiar Jokoetako arrisku biologikoen planean oinarrituta.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Maiatzaren erdialdera arte itxaron behar arrisku biologikoa amaitutzat eman daitekeen jakiteko.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

5 arrisku egoera iz arriskuren bat dakarren egoera; bereziki, gizarteko talde zaurgarrienen osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen duen egoera, zaintza- eta babes-neurri bereziak eskatzen dituena.

Arrisku-egoera hori ezin duk gehiago jasan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 214. orr.

«Bizikidetzarako arrisku egoerak eragin eta Espainia noraezean jarri duzu», ohartarazi zion Zapaterori.  Berria - Harian   2005-05-12

Biharamuneko pilula arrisku egoera batean hartzeko pentsatuta dago: babesik gabeko harreman sexuala izan bada, edo kondoia apurtu bada, edo barruan geratu bada...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.

Gainera, arrisku egoeratarako konponbideak ez dituzte agertzen.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

6 arrisku faktore iz pertsona baten ezaugarria edo egoera, eritasun edo osasun arazo jakin bat izateko arriskua areagotzen duena.

Saihestu behar diren arrisku faktoreen artean arriskutsuena tabakismoa dela gogorarazi dute, eta neurri gehiago hartu behar direla tabakoaren kontsumoa kontrolatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Kanpo faktoreek dute eraginik handiena, arrisku faktoreek.  Berria - Gaiak   2006-03-16

7 arrisku finantzario (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Arrisku finantzarioa, ekonomian, gertaera kaltegarri baten eta bere ondorioen probabilitatea dira.  ETC-entziklopedia   Arrisku finantzario, Wikipedia

Halaber, kooperatibetan langileek ere arrisku finantzarioak hartzen dituztenez, batzuetan frakasatuz beste edozein enpresa bezala, kooperatiben garapena ziurtatzeko legedia aproposa jarri behar dela zioen Europako Parlamentuak.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-03-21

Bi kasuetan "One stop shopping" ideia kudeatu nahi da, baina bigarrenak arrisku finantzario gutxiago dauzka.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Arrisku ekonomikoa -inbertsio-proiektuaren esplotazioagatik sortzen dena - eta arrisku finantzarioa -inbertsio-proiektuaren finantzapenagatik sortzen dena- bereizi ondoren, gai honetan zehar inbertio-proiektuen arrisku ekonomikoa aztertuko dugu soilik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan, Alaitz Mendizabal, Amaia Urkiola, Juan Felix Jauregi-Arraburu, Imanol Basterretxea, Maider Aldaz, UEU, 2003

8 arrisku handiko kirol

Gero jakin nuen idaztea arrisku handiko kirol bat dela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Arrisku bat bermaturik dagoenean, arriskuaren ondorioz gerta daitekeen kaltea gertatzeko probabilitatea handitu egiten omen da, arretaz aritzeko interesa murrizten baita (esaterako, arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Bidegorririk gabe eta ohiturarik gabe, arrisku handiko kirola da Dohan txirrindularitza.  Berria - Kirola   2006-02-07

9 arrisku ikur (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arrisku ikurrak edo arrisku piktogramak merkantzien, subtantzien, lekuen edo objektuen arrisku mezu bat transmititzen duten marrazki figuratibo edo sinbolikoak dira, korronte elektrikoa, pozoia eta erradioaktibitatea barne, egoera desberdinetan.  ETC-entziklopedia   Arrisku ikur, Wikipedia

Denak txineraz daude, eta ez ditut ulertzen, baina batek suge baten marrazkia dauka arrisku ikur handi batekin. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-30

10 arrisku kapital

Kooperatiben Federazioak arrisku kapitaleko sozietate bat sortu nahi du.  Berria - Ekonomia   2006-04-06

2004ean inbertsioak egin dituzte higiezinetan Invelur, kasu, Madrilgo autobideetan, arrisku kapitaleko funtsetan Baring, baita haize-energiako azpiegituretan ere.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

11 arrisku-kirol

Bideoa, telebista, bideokamera, ordenagailua, auto berria, mikrouhinak, airezko labea, hozkailua, argazki makina, proiektorea, mendiko bizikleta, sei kasko diferente -pilotan aritzekoa, bizikletan ibiltzekoa, eskalatzekoa, rafting egitekoa, motorrean ibiltzekoa, parapente egitekoa- zein makina bat arrisku-kiroletan aritzeko material espezializazio handikoa...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

12 arrisku larrian

Horretaz gain, ehunka intsektu, zizare eta armiarma espezie ere desagertzeko arrisku larrian daude.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Izan ere, bere ustetan bonba atomikoa garatzeko bidea irekiko luke horrek eta, hartara, mundu osoko segurtasuna "arrisku larrian» egongo litzateke.  Berria - Mundua   2006-01-14

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen, bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Inoiz gertatzen baita zerutik itsasora zutabea bezalakoa jaistea, zeinaren inguruan haizearen putzek astinduriko urek suminki dirakiten, eta kalapita hartan harrapaturiko ontziak, kolpaturik, arrisku larrian aurkitzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.

Baina hire nagusiak ezer berririk ikasi ez badu, orduan arrisku larrian egongo haiz, hi eta gainerako zerbi.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

Gizakiarena da? ora eta fauna basatiaren eta beronen habitataren ondarea babesteko eta zentzuz administratzeko erantzukizun berezia, hainbat faktorek bat egin dutelarik gaur egun arrisku larrian dagoen kasuetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.

Are eta kontu handiagoz, kontuan harturik kultura-aniztasuna -zeinak are paper handiagoa jokatu baitu gizadiaren garapenean aniztasun genetikoak berak baino- arrisku larrian dagoela gaur egun, industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Izan ere, Parsifalen atzetik abiatu zenez geroztik arrisku larrian egon zen bere bizia behin baino gehiagotan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 240. orr.

Bihotzak azaldu zionez, mutilak aitari ostutako pistola ezkutatu egin zion halako batean, harekin zauritzeko arrisku larrian baitzebilen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 183. orr.

1. Marinel batzuk hondora joateko arrisku larrian aurkitzen ziren, Barlettako portutik hamar miliatara; ekaitza izugarri indartsu jotzen ari zen, eta bizitza salbatzeko ere zalantzaz, aingurak bota zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

13 arrisku moral

Arrisku moralaren aldeko sutsuak dira hauek: eutsi diezaiola norberak bereari nazioarteko finantza merkatuetan, eta norberarena izan dadila erantzukizun osoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.

Jakina, arrisku moralean ere klaseak daude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

Arrisku moral hori (moral hazard) handiagoa da gaur egun, bankuek gero eta gehiago beren kontura esku hartzen baitute finantza-merkatuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

14 arrisku orotako aseguru (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Adibidez, ez dauka zentzurik urte dezente dituen auto batekin arrisku orotako asegurua kontratatzeak eta, berri batekin, berriz, ia ezer babesten ez duen bat.  ETC-prentsa   Berria, 2007-06-16

Furgonetak bi urte baino pixka bat gehiago daukanez, arrisku orotako asegurua kontratatuta izan arren, aseguru-etxeak ez digu furgoneta bat emango.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-09-21

Ibilgailuak bi urte baino gutxiago baditu, arrisku orotako asegurua eskatzen dute.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-05-11

"Une honetan, gainera, arrisku orotako asegurua frankiziarekin eskaintzen dugun bakarrak gara merkatuan", gaineratu du Urrutiak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-05-16

15 arrisku prima

Operazioak arrisku prima handiarazi diola uste dute eta bi egunotan gogotik zigortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

16 arrisku sari (corpusean ez dago; ETCn 679 agerraldi)

Finantzetan, arrisku-saria inbertsio bat egin eta hori ez berreskuratzeagatik eskatzen den errentagarritasun gehigarria da.  ETC-entziklopedia   Arrisku-sari, Wikipedia

Bada, aztertu beharko genukeela bisitariei arrisku sari bat emateko aukera, konboian ateratzen direlarik.  ETC-literatura, saiakera   Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011

Jaitsi egin dela aspaldiko partez arrisku sariarekin batera.  ETC-literatura, saiakera   Herensuge gorriaren urtea, Eneko Aizpurua, Erein, 2013

Kezka hori handitzeak arrisku-sarien gorakada eragin du, praktikatzen diren interes-tasak igoaraziz eta estatuak kinka-larrian jarriz, geroz eta zailtasun handiagoak dituztelako beraien zorra finantza-merkatuen bidez diruztatzeko.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 199 zbk., 2013 - azaroa_ abendua

Ibilian, dezente Kokkinias gehiago azaleratu zitzaion Atenasen bertan, amuarrain tripazgorakoz bete zen arte erreskatez, arrisku sariz eta murrizketaz pozoitutako erreka.  ETC-literatura, saiakera   Apirila, Iñigo Aranbarri, Susa, 2014

Nazioarteko merkatuetan emango den konfiantza galera arrisku-sarietan islatuko da.  ETC-prentsa   Berria, 2003-12-20

NDFko zuzendari nagusiak, baina, beste aukera batzuk hobesten ditu: bankuei arrisku sariak ordainaraztea edo funts bereziak sortzea.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-12

Arrisku-sariak eta funtsak.  ETC-prentsa   Berria, 2009-11-10

Bonoen finantzazio kostua merkatzeaz gain, bono horien gaineko arrisku sariak ere behera egin zuen EBZren gobernu kontseiluaz geroztik.  ETC-prentsa   Berria, 2010-12-03

Kreditu merkatuetan, berriz, Espainiaren zor publikoaren gaineko arrisku sariak behera egin du, eta Greziako krisia gori-gori jarri zen garaitik (maiatzetik) mailarik apalena lortu du.  ETC-prentsa   Berria, 2010-07-27

Espainiaren arrisku saria 236 punturaino iritsi da, historiako kopururik handiena.  ETC-prentsa   Berria, 2010-11-24

Arrisku-saria zor publiko ezberdinen arteko errentagarritasun aldea da, merkatuen presio horren termometroa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia ea Kataluniako prozesuetatik, Askoren artean, UEU, 2017

Urtarrilaren 2an, arrisku-saria 100 puntuetatik behera kokatu zen, 2010etik lehen aldiz. ETC-entziklopedia   2015 Espainian, Wikipedia

17 arrisku seinale

Sentsazio haiek guztiak aztertu nituen arrisku seinaleren baten bila.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.

Etzaten hasia zen eguzkia mutilaren bihotzak lehenbiziko arrisku-seinalea igarri zuenean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.

Argi geratu zenean beren interes guztia bata bestearentzat zela, Denver aldentzen hasi zen jolasetik, baina begira egoten zen, erne, Maitearentzat arrisku seinaleren bat ikusiko ote.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 323. orr.

Motor-hotsak zakartu egiten dira, arrisku-seinaleak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

Hori arrisku seinalea da, eta bankuko langile guztiek beti erreparatzen diote ea piztuta dagoen sartu nahi dutenean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 78. orr.

Smithers andrea sartu zenean aurpegia aztertu nion, ikaratuta, arrisku-seinaleren baten bila, baina berak deus gertatu ez balitz bezala jokatzen zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 205. orr.

18 arrisku talde iz eritasun edo osasun arazo jakin bat izateko arriskua duen pertsona taldea.

Bikotekide finkorik ez dugunean, baztertu egin behar dugu arrisku taldeen inguruko pentsamendu hori, eta oso kontuan izan ez dagoela arrisku talderik baizik eta arrisku jokabideak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.

«Nire seme-alabak ez daude arrisku taldeetan».  Berria - Harian   2005-04-15

19 arrisku txiki

Bestalde, telega bezain sendoa da eta ez zailagoa konpontzen, eta, gainera, arrisku txikiagoa du atzeko alde guztia bide nagusietan galdurik lagatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Beraz, historia txiki batekin mito handi bat asmatzen da, esango genuke R. Aronekin, historiako etsai guztiei aitzi arrisku txikiarekin garaipen handia erraz lortzeko hori bezalakorik ez baitago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Dena den, adostasuna lortuko dela iritzi zion: "Orain abenduan baino arrisku txikiagoa dago porrot egiteko».  Berria - Mundua   2004-05-19

Teoria horren arabera, haurtzaroan infekzio asko izaten dituzten haurrek alergiak izateko arrisku txikiagoa dute.  Berria - Gaiak   2004-05-02

20 arriskuan adlag arrisku egoeran.

- Telemako: ez duk denbora gehiago ibili behar etxetik kanpo, ondasunak utzirik, ezkongai harro horiek dena suntsitzeko arriskuan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 107. orr.

Apirilaren 3an, Amnesty International-ek Lularen gobernuaren kontra egin salaketaren berri ematen zuen: "Indigenak arriskuan".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

21 arriskuan egon

Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da balea urdina.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Emakumearen osasuna arriskuan dagoenean: emakumearen osasun fisikoa edo psikologikoa arriskuan badago aborta daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Arriskuan dagoen beste espeziea, hizkuntza da, euskara.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 125. orr.

Besoak nire bizkar gainean zeuzkan eta amiltzeko arriskuan nengoela esan zitekeen, ez baitzuen ni askatzeko batere asmorik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

-Hemen arriskuan gaudek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Lizarra-Garaziko su-etena arriskuan zegoela eta Renon kongresu bat antolatzeko ideia genuen, egoerari nazioarteko oihartzuna emateko asmoz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.

Behin, ontzia hondoratzeko arriskuan zegoelarik eta marinel guztiak izu-laborriaren atakan, inork ez bezalako kemena erakutsi zuen beltzak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.

Eta zintzurrean gora birlak hantzen sentitzen nituen, gutako bakoitza "horrela ürrentzeko" arriskuan zegoelako funtsaren funtsean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

-Lege bat bazegok: ez duk lapurtuko... baina, laguna arriskuan dagoenean, laguna salbatzea duk lege guztien gaineko lege...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 104. orr.

Edota ohorea galtzeraino bortxatua izateko arriskuan dagoen gizonak edo emakumeak, ahal badu, erasoaldia jasan aurretik erasotzailea hiltzea baimentzen duen araua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.

Bestalde, arriskuan nengoela iruditzen zitzaion beti, noizean behin Leone atxilotzen zutelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 186. orr.

Conraden gorpurik ez nuen ikusi, baina itxura guztien arabera, haiekin batera hila zen... Ez zaitut xehetasun gehiagorekin aspertu nahi, maite, ez oraingo zure egoeran... Arriskuan nengoela eta, ezkutaturik egon nintzen pentsio merke batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 160. orr.

Demokraziaren eta errepublikaren balioak arriskuan zeudela argudiatuta, Demoek bortxakeriarik eza aktiboaren filosofian oinarritutako ekintza ikusgarriak egiteko delibero sendoa hartu zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.

Beraz, jakin ezazu xehetasun guztiz arazo horren berri, oi errege, eta zaindu gure herrialdea, arriskuan dagoen gure nazioa, denei eskaintzen diezun onginahi zabal horrekin.  Elizen arteko biblia   2 M 14,9

22 arriskuan ipini

Ez dago esan beharrik inondik ere ezin zuela bere ohorea eta izen ona arriskuan ipini.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

-Barka nazak, lagun, neroni bezalaxe erotzeko arriskuan ipini haut-eta, munduan zaldun ibiltariak badirena eta izan direna, burua nahasteraino sinestaraziz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.

Eta ez dugu kalerik egiten, ez dugu garen soinezko maitagogo bizitza galtzen edo arriskuan ipintzen, zaindu eta gorde baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 78. orr.

Errepasatu egin behar da dena, arriskuan ipiniko gaituen, salatuko gaituen ezer, batez ere euskarazko ezer ez daramagula ziur egoteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.

Xake taulan ez genuke peoi bat defendatu behar, horretarako, erregina arriskuan ipiniz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Gavardek arriskuan ipintzen zuen bere gantza, zimitza bezain zapal bukatuko zuen azkenerako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 295. orr.

23 arriskuan izan

Gizakia beti arriskuan dela eta biologikoki ere maitasuna derrigorrezkoa duela, hortxe tolestu dut orri izkina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 302. orr.

Jaungoikoa goretsi behar dugu, bekatari eta dohakabe izateko arriskuan diren izakiei ere izatea eman dielako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 153. orr.

Oraingoz ez dirudi Gasteizko artista, obra dagoeneko oparo baten jabe bada ere, errazkeriaren eta inertziaren mendean erortzeko arriskuan denik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 88. orr.

Gure aita sutan jarri zen jakin zuenean Alberto atxilotua zegoela eta Gerra Kontseilura pasatzeko arriskuan zela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 133. orr.

Aldez aurretik hartua zuen xede zintzoari guztiz atxikia kausitu nuen arren, oroitarazi niolarik bere ukoaz zure itzulera zorionekoari trabarik ezartzeko, eta orobat probidentziaren erabaki urrikalkorrei, aldez edo moldez, uko egiteko arriskuan zela, onartu du zure ikustaldia, baldin azkenekoa bada, eta manatu dit berebat iragar diezazudan ezen etxean izanen dela datorren ortzegunean, hilaren 28an.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

-Ardiekin mendian ibiltzen nintzenean, hiltzeko arriskuan izaten ziren aziendak sugeren batekin topo eginez gero.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 78. orr.

Jaidura handiz nabil horretan, oinazerik krudelenaren mende geratzeko arriskuan bainaiz; ergelen barreen mendean, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Politika aldetik haizea batere ez zen Elizaren alde, are gutiago Elizako eskolen alde eta fraileak kanporatuak izateko arriskuan ziren.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 56. orr.

Liburuetako orrialdeen artean, Jakobek beste orri batzuk sartzen zizkidan; banekien, ongi jakin ere, haietako orri bakar bat harrapatuz gero, bizia arriskuan izango nuela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 82. orr.

Sri Lankako bake prozesua arriskuan izan da azken hilabeteotan, Kumaratungak hiru ministro kanporatu eta Legebiltzarra bertan behera utzi ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-07

Alitalia porrot egiteko arriskuan da, lan gatazka amaitu ezean.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Kanpoan geratzeko arriskuan dira orain.  Berria - Kirola   2004-01-25

Eisnerrentzat kezkarako motibo larria zen, Emanuelek adierazi duenez, Jeb Bushek Disneyri eskaintzen dizkion erraztasunak arriskuan izatea.  Berria - Kultura   2004-05-06

24 arriskuan jarri

Hitz potoloak edo bete-antxekoak gure esaldietan erortzen diren bakoitzean beren esanahi ofizialaren gantzak urtzeko arriskuan jartzen direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Zergatik hasiko gara ba txalupa hau kulunkarazten eta iraultzeko arriskuan jartzen, geure buruari buruhausteak ematen?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.

Aitaren bizia arriskuan jar dezakezu horrelakoak kantatzen badituzu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.

Ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen, merkatuak higatu zituena, eta eragile asko arriskuan jarri zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Arriskuan jarriko ote zaitudan beldur naiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 265. orr.

Beren buruak jartzen dituzte arriskuan.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,18

Langile frontea ez bazen indartzen, organizazioa bera jarriko zen arriskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Arriskuan jarri nahi gintuen, hiltzera gindoazela pentsa genezan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 239. orr.

25 arriskuen prebentzio

Lan Arriskuen Prebentziorako Legea, 10 urte betetzear denean, ez dela eraginkorra salatu du LABek.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Irakaskuntzan lan arriskuen prebentzioari garrantzia gutxi ematen zaiola ohartuta, gai horren inguruan antolatu du EILAS sindikatuak aurtengo udako ikastaroa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Onuragarria izanagatik ere, Nazioarteko Erregulazioaren Bankuaren gidaritzapean abian jarri den arriskuen prebentzioa, oraingoz, oso aurrerapauso txikia da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Izena eman zuen ingelesezko klaseetara, eta erne egoten zen Funtzionarioen Eskolak zer eskainiko, bere adimena esperientzia berrietara zabaltzeko, Europako Batasuna dela edo Lan Arriskuen Prebentzioa dela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

26 arriskutan adlag arriskuan.

Baziren aberats okitu batzuk oinarririk gabe dirua arriskutan ezin jarri zezaketela esan ziotenak; probak egin eta arrakasta izan ondoren ez zuketela eragozpenik izango ehuneko berrogeita hamarrean dirua emateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 262. orr.

27 arriskutan egon

Baina hausturaz hitz egiten ari natzaizu dagoeneko; eta ez dakizu oraindik zein bidez erdietsi dudan eskubide hori; irakur ezazu bada, eta ikus zer nolako arriskutan dagoen zintzotasuna, saiatzen delarik eromena laguntzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 407. orr.

Gonzalezek ez zekien zakur hark dohain berezi bat zuela: arriskutan zeuden katuak salbatzekoa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 106. orr.

Lege horiek konbinaketa erdi-enpiriko, erdi-intuiziozkoak dira, izatez, eta, muga horien barruan, aski zehatzak ematen dute, salbu eta sakontasunari buruzko informazio bat ematen deneko, arriskutan daudela bertatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Babes politikoa eskatu dute Frantzian, Turkiara egotziz gero beren bizia arriskutan dagoela argudiaturik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Itsas portuetan, non gizakiak mila arriskutan baitaude, eta urruneko klimetan bizi edo hiltzera baitoaz, emakume baino gizonezko gutxiago dago; hala ere, beste leku batzuetan baino haur gehiago ikusten dira han.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Aita, Civitavecchiako kartzelan, itsu gelditzeko arriskutan zegoen trakoma zela eta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.

Maisuak: Zer esaten du emakume batek arriskutan dagoenean?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 217. orr.

28 arriskutan ipini

Berak Azkue uretatik ateratzeko bizia arriskutan ipintzen zuen bitartean, beste batek burutan lapurretan egiteko pentsamendua zeukan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

29 arriskutan izan

Esopok dio, Enarak eta txoriak alegian, mihura sortu bezain agudo ulertu zuela enarak arriskutan zirela hegaztiak, eta, txori guztiak inguruan bildurik, arteak ebakitzeko aholkatu ziela, haietan sortzen baitzen mihura, edo, hori ezinezko bazuten, gizonen artera joan zitezela babes bila eta erregutu ziezaietela ez baliatzeko mihuraren ahalmena beraiek harrapatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Gertatzen da norberak beti, beti, bere jokabidea zaintzen badu, memento batez, berdin memento labur batez, gogoa laxatzen zaizula, ahanzten zauzula arriskutan zarela eta kasu egin behar duzula, eta aski da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 208. orr.

Baina orain gauzak urrunago doaz, POS aldaketa xedea gelditua izaiteko arriskutan dela diote batzuek eta besteek.  Herria   2001-02-22

Ahalak mugatuak izanez, apez eskasia izateko arriskutan zela Euskal Herria.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 111. orr.

30 arriskutan jarri

Hasteko, neure burua Dancenyri buruz arriskutan jartzea zelako; eta hura izanagatik neska ttipi harekin balia nezakeen arrazoi bakarra, zu eta bion artean baziren bertze anitz gehiago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Orain fabrika ere arriskutan jarri du!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

Haren asmoa, dakigunez, Tomskera iristea zen beste gatibuen artean nahasirik, horrela hiri garrantzitsu horretara sartuko baitzen haren alderrietan hara eta hona zebiltzan aitzindari tatariarren atzaparretan erortzeko arriskutan jarri gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.

Inolako arriskutan jarriko zaituen ezer ez iezadazu idatzi...  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 31. orr.

Eta egiaz miresgarria da pertsona horiek, beren bizia arriskutan jarriz, besteei lagundu eta salbatzeko egiten duten lan prestu eta sakrifikatua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

"Arren, ez zaitez nigatik arriskutan jar.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 61. orr.

Berriz ere arriskutan jarri behar al nuen neure burua -aspaldi hartan egin bezalaxe- ondorioak ebazteko garaian?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

Txalupa-ertzera makurtzen zenean eta gorpuari heldu, txalupa balantzaka hasi eta iraultzeko arriskutan jartzen zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 164. orr.

Neure Bizitza Berria arriskutan jarri gabe, nola erakutsi neu nintzela balentriaren egilea?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 186. orr.

31 arriskuz kanpo

Irribarre egin eta tente jarri da, harro, zorionak jasotzeko prest, eta arriskuz kanpo dagoen honetan, gurasoen aurpegia aztertu du, pasatako kezkaren aztarna bila.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Fredegario ez da sartzen orduan egin ziren abenikoen xehetasunetan; baina erregeak berretsi egin zituen bere gutunen bidez, eta Austrasia arriskuz kanpo geratu zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.

Aments bat ote? Ala aintzinbeldur bat? Xahubide hortan, ez gira arriskuz kanpo.  Herria   2004-07-05

32 bizi arrisku (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Arrisku bizian zaudek, bizi arriskutik gertuago igarotzen den egun bakoitzeko.  ETC-literatura, saiakera   Bazterrekoak, Xabier Aldai, Susa, 2000

Plazatik alde egin behar zuela, zubitik hurbil egotea hertsiki debekatuta zegoelako eta "bizi arriskua" zegoelako, horrela egin ezean.  ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Ez dago espirituaren gauzetan ez nekerik, ez zaharkitzerik, ez bizi-arriskurik, ezta mundu-difamatzaile denik ere, haren arteak isilpean babestu ez duenik.  ETC-literatura, saiakera   Wagner afera / Nietzsche Wagnerren kontra, Friedrich Nietzsche (Unai Casas), EHU - Limes bilduma, 2010

Izan ere, presoak bihotzekoa izan duenean ere, familiak ez du inolako informaziorik jaso, "nahiz eta euren senitartekoak bizi arrisku nabarmena izan duen".  ETC-prentsa   Berria, 2010-01-10

Zappinari esker, iruditu zitzaidan apokalipsia etxeratua nuela bizi-arriskurik gabe, munduko hizkuntzetan emana gainera.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-16

Oso larri dago baina, Michol Gonzalez Gurutzetako Ospitaleko mediku zuzendariak azaldu zuenez, atzo ez zuen ematen bizi arriskurik zuenik.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-20

Kolektibo hori kondenatuko genuke muturreko kalteberatasun, desoreka eta bizi arrisku handiko egoera batera.  ETC-prentsa   Berria, 2018-03-24

Nahiz eta mekanismoak ezberdinak izan, erreakzio anafilaktoideak klinikoki ia ezin dira bereizi anafilaktikoengandik eta bizi arrisku berbera daukate.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Indikazioak: bizi-arriskuko kasuetan soilik erabili behar da: shock anafilaktikoan, asma-krisian eta bihotz-gelditzean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa, Sendoa Ballesteros / Irrintzi Fernandez, EHU/UPV, 2017

Triajeak bizi arriskua eta konplikaziorik ez agertzea du helburu. ETC-entziklopedia   Triaje, Wikipedia

33 bizi arriskuan (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Aitaren heriotza goiztiarra, Canetti bera bizi arriskuan jarri zuen istripua, Lehen Mundu Gerrako sarraskiak, eta abar.  ETC-literatura, saiakera   Mihia aske, Elias Canetti (Ibon Uribarri), Erein / Igela, 2013

Egundoko arinen abiatu nintzen kanpainako arropa jantzi eta nire Cetmea hartzen, bizi arriskuan sartzen ahal nintzelako pozak zoratzen.  ETC-literatura, saiakera   Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirre, Susa, 2016

CCOO sindikatuko osasun idazkari Jesus Uzkudunek salatu zuen basoan lanean ari direnentzat ez dagoela prebentzio neurririk, eta bizi arriskuan jarduten dutela, oso baldintza txarretan.  ETC-prentsa   Berria, 2007-04-18

Jacqueline Caniguan Azkintuwe egunkari maputxeko editoreak azaldu duenez, maputxeena "bizi arriskuan dagoen kultura da".  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-27

Benetan, ez dut ulertzen, bizi-arriskuan ibiltzen direlako.  ETC-prentsa   Berria, 2011-08-24

Orain arte ez da inor arrisku bizian, bizi arriskuan, egon, nahiz eta presio psikologiko salaketa zenbait izan den. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-19

34 bizia galtzeko arrisku

Gauza guztiz sakratuetara hurbiltzean bizia galtzeko arriskua dutenez gero, egizue honela, hil ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Zen 4,19

Historia horretan Bibliaren kontrabandoak izan duen garrantzia jaso beharko da: higanotek, inkisidoreen atzaparretan bizia galtzeko arriskuz, Bibliak pasatzen zituzten Baionako portutik Pasaiara.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Ez du bizia galtzeko arriskurik; baina beldur handia dago ez dela berriro bere senera itzuliko; errudunaren arrastorik ez da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Ez zen alabaina politikan sartuko, hain nekez zurkaizten zitzaion bizia galtzeko arriskuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Segurtasuna dute helburu, egunero bizia galtzeko arriskuan egoten baitira.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Entzutearena egiteaz batera, arazorik gabe pentsa zezakeen gizonak, esate baterako, Scheherazade ugari dagoela munduan, batik bat ospitale, zoroetxe eta itxarongeletan, baina gehienetan ez dutela beren istorio tristeekin inor liluratzerik lortzen, ezta eguna argitu orduko bizia galtzeko arriskuari ihes egiterik ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.

35 biziaren arriskuan iz hiltzeko arriskua. ik arrisku 10.

Denbora luze da beha dagoenarentzat, bereziki biziaren arriskuan zeudelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

Ezlekurik bihurrienetan, legez kanpotik, askoren biziaren arriskuan eta pozez zoratzen ikusten ohitu eta gero, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Lekuko batek erranak badu beste bizirik eta indarrik, bereziki bere biziaren arriskuan ibili delarik.  Herria   2001-08-09

36 heriotza arrisku iz hiltzeko arriskua. ik arrisku 9.

Gertatu zenaren arrazoia aita Frantziskoganako mespretxua eta haren semeenganako gorrotoa zenez, alaba oso larri gaixotu zen, heriotza arriskuraino gaixotu ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 446. orr.

Berak atera ninduen, eta aterako nau aurrerantzean ere, horrelako heriotza-arriskutik; berarengan dut jarria itxaropena, eta onik aterako nau hemendik aurrera ere.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,10

Komisariatik atera eta hik aipatutako hamalau hilabete, bi aste eta bost egunak heriotza-arriskuan pasa nitian nik, traidorea eta salatzailea omen nintzelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 450. orr.

37 hiltzeko arrisku

Izan ere, bitartean, Federicoren soldatako diru apurrak denak bisitetan xahututa, goseak hiltzeko arriskuan ere baginen, ezin jakin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 88. orr.

Harry Potter Hogwartsera itzultzen bada, hiltzeko arriskuan jarriko da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Basoko izpirituak etorri zitzaizkion burura, une bat lehenago guardak "basoko zarata mutuak" deitu zituen haiek: hildakoa topatu zuen goizean eta, haren gorpuaren bila zihoala, berriz, norbait hiltzeko arriskuan egon zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 144. orr.

'Bizi dena hiltzeko arriskuan dago bazkaldu orduko, eta bazkaldu ondoren ere bai,' ekingo dio Bobbik bere umore beltzari, 'beraz hobe lasai bazkaltzea'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 197. orr.

Galdetzen badigute: baldin eta, desleialkeriaren bidez, berehala hiltzeko arriskutik gizon bat libra ahal baledi, bere izana atxikitzeko arauak ez ote lioke aginduko, garbiki, desleial izatea?  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 507. orr.

Eta nahi banuen han egin nezakeela lo, hotel batean ostatu hartuz gero neure burua hiltzeko arriskua bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Bai, adiskide ederra, badut nire eskolume horren senarrak oinordekorik gabe hiltzeko arriskurik ez dukeelako lehen zantzua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 381. orr.

Banaketa-operazioa egin ezean hiltzeko arrisku handia dute biek; banaketa-operazioa egiten bada, ostera, bietatik ahulena hilko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 381. orr.

Baina onartzen duten une berean, hiltzeko arriskuan egonen litzateke Eres herria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Ama ondoan izanda ere, kumeen erdiek bi urte bete aurretik hiltzeko arriskua dute.  Berria - Harian   2005-04-10

Cavailles-ek, ordea, bataila-zelaian hiltzeko arriskua hartzen zuen artean, Logika bat idazteari ekin zion, eta idatzi gabeko Etika bat eskaini zigun horrela.  Berria - Kultura   2004-04-14

Elurra ere kendu zioten gainetik, baina laster estali zen berriro, eta maitagarriak konturatu ziren hotzez hiltzeko arriskuan zegoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

-Ardiekin mendian ibiltzen nintzenean, hiltzeko arriskuan izaten ziren aziendak sugeren batekin topo eginez gero.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 78. orr.

38 kanpo arrisku

Kanpo-arriskuen kezkarik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

39 kapital arrisku

Hala berrikuntza hedatzea nola enpresa taldeak sortzea helburu duten politikak finantzatzeko kapital-arriskuak funtzio erabakigarria izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

1979-an bultzatu dugu gain gainetik Herrikoa, kapital arrisku sozietatea holako lanaren egiteko.  Herria   2001-08-02

40 lan arrisku iz langile batek laneko istripu bat edo lanaren ondorio den eritasun edo gaitzen bat izateko duen arriskua.

Irakaskuntzan lan arriskuen prebentzioari garrantzia gutxi ematen zaiola ohartuta, gai horren inguruan antolatu du EILAS sindikatuak aurtengo udako ikastaroa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Hildako langilea «eskarmendu handikoa» zela azpimarratu zuen diputatuak, bere hitzetan, lan arriskuen prebentzioari buruzko formakuntza baitzuen.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

41 laneko arrisku iz langile batek laneko istripu bat edo lanaren ondorio den eritasun edo gaitzen bat izateko duen arriskua.

Laneko arriskuak saihesteko liburuxka argitaratu berri du Osalanek .  Berria - Ekonomia   2004-04-15

42 uholde arrisku

Baionako Herriko Etxeak uholde arriskua iragarri zuen astelehen gauerako.  Berria - Harian   2005-12-07

Uholde-arriskua handiagoa izan ohi da -zioen Mitxelenak- euri asko denbora laburrean egiten badu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

arrisku bat (40); arrisku bizian (27); arrisku eta guzti (11); arrisku gehiago (23); arrisku gehien (13); arrisku gutxi (12); arrisku gutxiago (19); arrisku guztiak (11); arrisku handia (114); arrisku handia dago (17); arrisku handiagoa (110); arrisku handiagoa dute (48); arrisku handiagoa dutela (12); arrisku handiak (21); arrisku handian (22); arrisku handiena (15); arrisku handiko (31); arrisku handirik (29); arrisku hori (80); arrisku horiek (16); arrisku horren (14); arrisku larria (13); arrisku larrian (28); arriskuak arrisku (13); egiteko arrisku (14); erortzeko arrisku (11); galtzeko arrisku (18); garatzeko arrisku (17); garatzeko arrisku handiagoa (14); izateko arrisku (38); izateko arrisku handiagoa (16); zer arrisku (18)

arriskua areagotzen (11); arriskua badago (11); arriskua dago (99); arriskua dagoela (74); arriskua dagoelako (13); arriskua dela (11); arriskua du (32); arriskua duela (19); arriskua dute (33); arriskua egon (21); arriskua handia (25); arriskua handiagoa (18); arriskua handitu (14); arriskua handitzen (30); arriskua hartu (25); arriskua ikusi (11); arriskua ikusten (18); arriskua izan (14); arriskua izango (14); arriskua oso (19); arriskua sortzeko (16); arriskua sortzen (12); arriskua zegoela (25); arriskua zegoen (15); benetako arriskua (11); bihurtzeko arriskua (19); desagertzeko arriskua (16); duen arriskua (19); egiteko arriskua (72); erortzeko arriskua (20); galtzeko arriskua (59); garatzeko arriskua (27); gelditzeko arriskua (27); geratzeko arriskua (22); gertatzeko arriskua (26); hartzeko arriskua (11); hiltzeko arriskua (16); ihes egiteko arriskua (27); izateko arriskua (136); izateko arriskua handitzen (14); kutsatzeko arriskua (23); minbizia izateko arriskua (15); pizteko arriskua (12); sortzeko arriskua (17); uzteko arriskua (11); zabaltzeko arriskua (11)

arriskuak arrisku (13); arriskuak hartzen (11); arriskuak saihesteko (12)

arriskuan diren (18); arriskuan egon (38); arriskuan ikusi (13); arriskuan jar (49); arriskuan jarri (115); arriskuan jarri gabe (14); arriskuan jarriko (52); arriskuan jarriz (19); arriskuan jartzea (35); arriskuan jartzeko (12); arriskuan jartzen (121); batasuna arriskuan (11); bizia arriskuan (63); bizia arriskuan jarri (15); biziak arriskuan (11); bizitza arriskuan (37); burua arriskuan (14); desagertzeko arriskuan (33); egiteko arriskuan (13); erortzeko arriskuan (12); galtzeko arriskuan (56); geratzeko arriskuan (13); hiltzeko arriskuan (24); izateko arriskuan (18); osasuna arriskuan (18); segurtasuna arriskuan (20)

arriskuaren aurrean (15); arriskuaren berri (11)

arriskuari aurre (13)

arriskuaz ohartarazi (45)

arriskuei aurre (13)

arriskuen berri (13); arriskuen prebentziorako (11); lan arriskuen (27)

arriskurik ez (112); arriskurik gabe (70); arriskurik gabeko (14); arriskurik handiena (24); arriskurik hartu (20); egiteko arriskurik ez (11); ez dago arriskurik (22); inolako arriskurik (30); inongo arriskurik (13)

arriskutik kanpo (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus