Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldeztu (ETCn 1.894 agerraldi), aldez(tu), aldezten 1 du ad norbaiten edo zerbaiten alde egin, norbait edo zerbait defendatu.

Adimenaren egoitza garuna zela aldeztu zuen lehenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Zer esan, ordea, Mendebaldean, inolako bortxarik gabe, beren bizitza, beren askatasuna, beren ogibidea galtzeko inolako beldurrik gabe, gezur eta kontraesan nolabait josiok suhartasun neurrizgaineko batez aldeztu zituztenez?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Letra perfektoa zen, profil zehatzekoa; ortografia, Andrés Bello-k aldeztu zuen tankerakoa: y ordez i, g ordez j.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Auzian dauden bi parteetako ezein ez du aldeztu nahi, kontzienteki bederen, beltzak eta zuriak, kasu honetan mairuak eta kristauak, koloreen arabera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.

XIX. mendean, Courbet baten errealismoak, edo, argiago, inpresionismoak, "ikusten dena" margotu behar zelako ideia aldeztu nahi izan zuen (edo "ikusten den bezalaxe" margotu).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Gizarteko toki nagusien banaketak ere oso liskar bortitzak pizten zituen, eta senarrek, emazteak aldeztu nahirik, zaldunen denborako asmo handientsuak egosten zituzten batzuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Adimenaren egoitza garuna zela aldeztu zuen lehenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Sutsu aldeztu zuen ezezko botoa 2003ko uztailaren 6an, uharteko erakundeen bidea aldatu nahi zuen erreferendumean.  Berria - Mundua   2004-04-06

2 (era burutugabea)

Ikusten duzunean auzibidea amaitzera doala eta epaileak, eragozpenik gabe, laster erabakiko duela, ez saiatu zeure burua zuritzen edo aldezten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 501. orr.

Horren guztiaren kontra, gizatasunaren zentzua, gizatasunaren bilaketa aldezten du Saint-Exupéryk, eta bere pilotu esperientzian, elkartasunean bizi izandako arriskuaren esperientziak ematen duen batasunean aurkitzen du gizatasun hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 11. orr.

Halaz guztiz, asmo oneko hainbat jendek uste du ezen, dagoeneko eskura ditugun ezaguera eta trebetasunekin, banakoaren eskubideak aldezten dituen gizarte baten baitan, posible dela, printzipioz, gure ondorengoen etorkizuna hobetzea zenbait neurri baliatuz, hala nola elkartze kontrolatu edo "aholkatu"zko sistema bat ezarriz edo bikote bakoitzari baimenduriko haur kopurua doituz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

Borges ez da pertsona bat, ez eta pertsonaia bat ere, literatur kategoria bat baizik, edo, akaso berak guztiz begi onez ikusiko ez lukeen tropo topiko batez esateko, literatura bat (idazlearen inpertsonaltasuna aldezten baitzuen, bat zen harentzat Literatura).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.

Gizon batek mailegutan hartzen duenean, bere alde egindako legea bera du oztopo: lege horrek bere kontra ditu bai aldezten duena eta bai kondenatzen duena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Merkantilismoak printzearen zerbitzura zegoen merkataritza-klasearen interesak aldezten zituen; ekonomia politiko klasikoak -Ingalaterran garatu zen, eta Ricardo du ordezkari nagusia -, nazioarteko optimumari buruzko hausnarketez jantzirik, britainiar kapitalismoaren interesak aldezten ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Lyotarden liburuan estetika zehatz bat aldezten da, "figural"-aren estetika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Fotogenia oso salgai bakana da haren iritzian ere; estetika bat definitzen du, Epsteinek aldezten duen estetika bera hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

1702an argitaratu zuen A Mechanical Account of Poisons (Pozoien esplikazio mekanikoa) liburuaren hasieran, zera aldezten zuen: matematika ikertzeak erakutsiko ziela medikuei nola konpondu medikuntzako arazo ezin konponduzkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Hipotesi zentzugabe bat, agerian inork ere aldezten ez bazuen ere, denek onartzen zutena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Hala ere, dioena baino gehiago (eta gutxiago) dioen neurrian, prest nengoke hogeita hamasei letra dituen eta ez dituen ahapaldi horien poematasuna aldezteko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Diru-agintariek erasotako parekotasuna aldezteko egindako ahaleginak, izan ere, espekulazioa elikatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Gobernuak bere burua aldezten du, eta badu zerbait arrazoi, esanez Ramon Baez Figueroak besteratutako 2.200 milioi dolarri (herri aurrekontuaren %66) Estatuak aurre egin behar izan zionean erne zela krisia.  Berria - Mundua   2004-05-16

EAren lan ildoa eredutzat izanik, Ibarretxeren Plana sutsu aldezten du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldezten du (4); aldezten zuen (4); aldeztu nahi (3); aldeztu zuen (8); interesak aldezten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus