Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldezpide iz defentsa, alegatoa.

Garai hartan guztien ahotan zebiltzan Aldezpideak: apologia eta profeziazko liburuak, unibertsoko gizon bakoitzaren egintzak betiko aldeztu eta etorkizunerako jakinbide miragarririk gordetzen zutenak beren baitan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Milaka jende gutiziatsuak han joan ziren, beren jaiotzako hexagono amultsua utzi eta eskaileretan gora oldarrean, beren Aldezpidea aurkitzeko asmo ustelaren deira lasterka.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Aldezpideak, izan, badira (nik bi ikusi ditut etorkizunari dagozkionak, agian irudimen huts ez diren bi pertsonarenak), baina bilatzaileei ez zitzaien gogoratzen gizon batek berea, edo berearen aldaera maltzurren bat, aurkitzeko duen posibilitatea zerotzat jo daitekeela noski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus