Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afrikara joan nintzen gero, bake handian igaro nuen gameluak, gazelak eta arabiar alderraiak hara-hona dabiltzan basamortu lasai handi hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.
Bere senarrak hemen ibili behar zukeen orain, tabernaz taberna arno eta etzaleku bila, holandar alderraiaren antzera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.
Hau bezalako hiri moderno, osasuntsu, ongi antolatuan, zakur alderrai bat ikustea bera ez da ohikoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.
Eskean egiteko gure modu horrek, noski, oraindik ederki nabari du, endemas Fraintzi aldetik, erromes bidea aitzaki, sartutako gizajo itxurako jende talde alderrai, alproja, engainadore haien kutsu negartia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.
Ibilera alderrai moduko hura -gai bakarrekoa eta gartsua baina lotura eta gunerik gabea- oso berezkoa zuen, nonbait. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Kalexka ilun eta estuenak aukeratzen zituen, eta, haietan barrena ausarki zihoala, beraren oin-hotsen inguruan biltzen zen isiltasunak ikaratu egiten zuen, giza irudi isil alderraiek ikaratu egiten zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.
Neure kasa egin nuen ibilbide ekaiztsua, zeru-goiko ilargi alderraiaren gerizpean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.
Zer maitagarrien lurraldea, edozer gauza gertatzen dena, pentsamendu alderraiaren zorabioan! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.
Japoniako azken ipuin kontalari handia -tradizioak erakusten duen izaera alderrai eta bidaiaria gorde zuen azkena- Akinosuke Kwaidan izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 113. orr.
Nor da espiritu alderrai hori? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.
Espiritu alderraia, beste batetik jaurtikia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.
Ezin nituen nire pentsamendu alderraiak bildu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Hiru hegaztien hegada alderraiak desitxuratzen zuen aldian-aldian ilargiaren itxura onkotea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.
Nor da hain auhen bortitzez kexu dena, bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik, entzule harridurak joen gisa? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.
Neu ere zorigaitzaren geziaz zulatua izan nintzela, aspaldi, hain aspaldi ezen orduz geroztik bizitza fragata alderrai bat baino ez baita, suzko legami. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.
Jainkoak ahalmena, jakinduria eta borondatea dauzkala aldarrikatzen dugu, atributu horien bitartez Bera ez dela ezgai, ezjakin, alderrai ez arduragabea adierazi nahirik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.
Musikero herritarrak, alderraiak izan dira betidanik, eta elizako kontu sagaratuetan gaizki ikusiak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.
Otordu horren usaiera datorrena behar du izan, inondik inola, alderrai jende horrek guziak: alemanak, hungaroak, zingaroak, ijitoak, agotak, ikazkileak, kaskarotak edo dena delako eskazaleak, alegia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.
Jai horren usainera bildu den gizajo eskazale tripazai guziaren prototipoan gorpuztu baita, seguru aski ere, bertakoen eta kanpoko alderraien arteko usario eta hizkera nahastea dela medio. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.
Lerroon xedea Alderraien Gidariaren irakurlea irakurketan gidatzea da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Antzina bai izango zela gaueko iluntasuna ilun, beldurgarri, alegiazko izaki ezezagunez, alderrai gaiztoz betea zenean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.
Nire parean alderrai bikote gazte bat dago, txakurtxo eta guzti. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 171. orr.
· "Aberri bila zebilen judu" eta "bukaera tragiko baterantz ihesean ibilitako martin-alderrai" gisa deskribatzen du Joseph Roth. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.
Alderrai zihoan, norarik gabe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.
Alabaina, benetako usoak ari dira gaur alderrai, harlanduzko giharrak airera zabalduta dauzkan eraikin erraldoiaren inguruan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.
Claudek alde egin zuen, postuen artean alderrai, gerriko gorriarekin sabela estuturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.
Ongi konturatu nintzen bazenekiela zerbait horretaz, beste maisu batzuekin ikasirik, baina norarik gabe aurkitzen zinen, alderrai. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 26. orr.
Jende atxilotua, jende egurtua, batetik bestera alderrai. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Inoiz ez zen bere kasa ibili, alderrai, ordura arte; beti Big Joeri orpoz orpo atxikita ibiltzen zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 75. orr.
Altxatu egin zen eta, kamisoia jantzita, alderrai ibili zen logelan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Idia alderrai dabil, norabidea eta usna galduta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.
Elurra bezala airean txiro eta alderrai zebiltzanak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.
Oraingo obra honetan, esan dudan bezala, filosofia ikasi eta egiazko zientziak bereganatu dituenarentzat ari naiz, eta erlijio gauzetan sinetsi arren, horiek inguratzen dituzten hitz eta alegoria ilunengatik, berorien esanguraz alderrai dabilenarentzat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.
Horregatixe dago hau animaz beterik; barkamenik gabe hil zen jendearen alderrai ibiltze huts-hutsa, eta ez baitu lortuko barkamen hori inola ere, are gutxiago gutaz baliaturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.
Bi lagunak egun nagi alderrai haren gozamena dastatzen hasiak ziren, eguzkia ozta-ozta baino agertzen ez zen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.
Herbeheretar alderraia ala herbeheretar hegalaria, mamu ontzi bat da, mundu osoan aski ezaguna den kondaira batean agertzen dena, bereziki itsas giroan, itsasgizon, marinel eta arrantzaleen artean hedatua. ETC-entziklopedia Herbeheretar alderraia, Wikipedia
Bat-batean, odol koloreko eta masta beltzeko itsasontzia hurbilduko zaio eta bertatik herbeheretar alderraia jaitsiko da, itsasoan alderrai ibiltzera kondenatutako gizona, alegia. ETC-prentsa Berria, 2006-09-03
Herbeheretar alderraia ere deitzen diote, ia-ia munduaren punta guztietan ibili delako lanean. ETC-prentsa Berria, 2008-06-10
Diasporak barreiatutako judu sefarditarrak berriz ere diaspora bidea hartu behar izan zuten, berriz ere Europan zehar non kokatu ezinik ibili judu alderraien eran. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 145. orr.
Judu alderraia sentitu zara, erbeste batetik irteten ari zinelakoan beste erbeste are izugarriagoan sartuta. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.
alderrai bat (4); alderrai eta (6); alderrai ibili (11); alderrai ibili zen (8); alderrai ibiltzen (8); alderrai ibiltzen zen (3); alderrai ibiltzera (3); alderrai zebilen (6); alderraien gidaria (4); artean alderrai (3); barrena alderrai (5); eta alderrai (5); holandar alderraia (4); holandar alderraiaren (3); zakur alderrai (3); zakur alderrai bat (3)