Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderdikoi izond alderdi baten interesen eta helburuen mendeko dena.

Confebaskek salatu du "alderdikoia" dela ELAk lan merkatuaz egindako txostena.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Ruche jaunari, alderdikoia baitzen, azken horiek besterik ez zitzaizkion interesatzen; zeinek bere izena zuten: Hipokrates Kiosekoa, Teodoro Zirenekoa, Filolaos, Arkitas Tarentokoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Heu haiz hire lagun hurkoaren aurkako gerra dakarren gaiztoa, eta dena gizon alderdikoi baten harropuzkeria ergelagatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Ezagutzen den erorikorik nabarmenena Tarsoko Pablo harena izan zen, txaketero gisa gogorki maiseatu izan dutena gure egunkari alderdikoi zenbaitek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 97. orr.

Aldi berean, "gizartetik sortutako ekitaldi pluralak ekitaldi alderdikoi ez bilakatzeko" antolaketa "guztion artean adostea" ezinbestekoa dela ohartarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Hor jokabide alderdikoi dolügarria agertü düe, alde batetik hastean paperean batarzün batetara "Public et Privé tous ensemble" dei egiten düe, eta gero bestetik egintzan parte hartü düenak, CNT eta LAB bezala, bazter etxekitzen dütüe.  Herria   2003-06-26

Biltzar Nagusietako talde politikoei egoeraren "zeharkako erantzukizuna" izatea leporatu die, "borroka alderdikoien ondorioz" ez dituztelako asetzen landako pertsonen beharrak.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Orain alderdi politikoak asko kezkatzen nauen joko alderdikoi bat egiten saiatzen ari dira, hau da, protagonismo kuota bat exijitzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko lokarriak ahultzen dituzte interes alderdikoi hutsek.  Berria - Harian   2005-09-04

Txit aitzitik, arrazen teoriak jada oso politizatuak zeuden testuinguruan dihardu, eta modu alderdikoi deliberatuan jardun ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

Gertakarien indarrez, lege berri horiek aurrekoen aurkako, eta aurrekoekiko alderdikoi eta desegileak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

Valentziera independentea eta erabat bestelako ortografiarekin proposatzen dute, betiere interpretazio alderdikoi, ez-zientifiko eta kontraesankor batetik.  Berria - Mundua   2004-11-27

Lee Jordani kosta egiten zitzaion alderdikoi ez izatea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 170. orr.

Bildumek nagusi den ikuspegia sendotzen dute gehientsuenetan, eta poesiaren kasuan -garai bateko ospea galduxea duten beste hainbat esparrutan bezala- ikuspegi hori alderdikoia eta inkisitoriala izaten da, mugak eta hierarkiak ezartzera oso emana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus