Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pazkoa iritsi zen: udalerriko eta auzo herrietako handi-mandi guztiak egoitzan bildurik zeudela, Peppone izerdi galantak ari zen botatzen azaltzeko diputatu alderdikideek oso ondo egin zutela 7garren artikuluari baietza eman ziotenean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.
Eta nik ere ez nian usteko horretxetan ikusiko nuenik gure lehen herritarra, alkate alderdikidea... Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Eta non zeuden, baina, bostehun edo mila tribunakide, alderdikide, herrikide haiek guztiak? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 140. orr.
"Zilegi da oso liburu batek Imanol Murua bezalako gizon baten eredua jasotzea; bai politikari, bai alderdikide gisa, baina pertsona bezala bereziki", hasi zen Garaikoetxea. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Paisley baino baikorrago agertu zen haren alderdikide Peter Robinson. Berria - Harian 2005-09-27
Xedapenaren gurasoetako batek, Sanzen alderdikide Del Burgok, ordea, berean jarraitzen du. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Bermeoko alderdikideak, "erratuta zaude" esanaz erantzun zion Erraztiri, Goienetxearen arabera. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Likudeko alderdikide eta enpresaburu David Appeli 1999an negozioetan legez kanpo laguntzea leporatzen diote Sharoni. Berria - Mundua 2004-03-30
Bere senarra bai, alderdikidea da, bere familia tradizioz izan da, baina zuhurtziaz jokatu beharrean arazotik at utzi genuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 146. orr.
Denek badakigu aspaldian etsairik haundiena dela zure ondoan duzun "adiskidea", bereziki alderdikidea delarik. Herria 2004-02-26
Idazleak eta euskara zerabilten alderdikide gehienak batasunaren aldekoak izan arren, eta nahiz eta batasunaren beharra eta batasunaren onurak zuzen eta egoki erakutsi -Eleizalderen eta Belaustegigoitiaren txostenetan, bereziki-, aurka agertu zen Alderdi Jeltzalearen zuzendaritza. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 98. orr.
Baina alderdikide hauen iritziak gorabehera, euskararen batasunaren aurkakoa izan zen EAJren jarrera ofiziala. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 95. orr.
-Alderdikideok, herritarrok! -oihukatu zuen Pepponek-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 142. orr.
Gero, halako batean, Peppone alderdikidea heldu zen bere estatu nagusiaz lagundurik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.
Eskuko eskailera bana erabili behar da solairu batetik bestera igotzeko: ikusten al duzu, ene alderdikide, kanpaitokiko ezkerreko leiho handi hartatik ateratzen den hori? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Alderdikideen %40 emakumeak izan behar dutela esan duen lehen taldea izan gara. Berria - Mundua 2006-04-14
Rodriguez Zapaterok alderdikideen sostengua duela jakinarazi zuen. Berria - Mundua 2006-01-22
Bushen alderdikideek kontrolatzen dute Kongresua, baina atondu duten txostenak notarik txarrena eman dio Gobernuari "nazioa babesteari dagokionez". Berria - Mundua 2006-02-16
Atzo goizeko Zapateroren mintzaldiak, baina, bere alderdikideak asebete zituen. Berria - Harian 2005-05-12
Halaber, bilerara "espiritu eraikitzaileaz eta zuhurtziaz" joango dela esan zien Raxoik alderdikideei. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Foro berean, hitz gutxi batzuk izan zituen UMPko buru Nicolas Sarkozyk bere alderdikidearentzat: CPErekin "sendo" jokatu behar dela uste du, "baina gehiegikeria eta zurruntasunik gabe". Berria - Ekonomia 2006-03-15
Horietako berrogei Oposizioko Alderdikide izendatu zituen eta bere Lehen Ministroari agindu zion haiei erakusteko erregearen edozein erabakiri aurka egiteko eginbeharra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.
Gero bakoitxa joan daite bere lagünekin edo alderdikideekin biltzera, alderdi güzietako abertzaleer beitoa gure kümitü hau. Herria 2003-04-17
Deus ez obratzeko gutiziarik ez eta, edozein alderdikideren lehia politiko pertsonalen jostailu bilakatzen ginen, hizkuntzaren bizi hasperen zalantzakorraren bizkar. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 119. orr.
Oskarrek ez du zehazki gogoratzen zergatik hasi zen joaten; zerbait komentatuko zion, ziurrenik, alderdikide ohiren batek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.
Unitàn alderdikide zintzoak zaudek, baina literaturazaleak dituk denak, kultura duen jendea, eta beti filosofia handiak egiten ditiztek baina garrantzia kentzen zietek gauza hauei, herria ez aztoratzeko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.
-Justiziak egin ditu krimenari buruzko bere ikerketak -azaldu zuen Pepponek patxadaz-, eta erabaki du berorrek karabineroen buruari idatziz pasatu zion bertsioa ez datorrela bat alderdikide erasotuek federazioari emandakoarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 247. orr.
Hainbat adituren arabera, muturreko alderdikideengana zuzendu da eurodiputatua euren sostengua jasotzeko. Berria - Mundua 2004-10-13
Egungo zuzendaritzarekin pozik ez dagoen alderdikide talde batek, tartean, Maria Gracia Iribarren eta Fernando Puras legebiltzarkideak, Carlos Chivite proposatu du PSNko idazkaritzarako. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
alderdikide bat (5); alderdikide batzuek (4); alderdikide batzuen (3); alderdikide batzuk (4); alderdikide eta (12); alderdikide gehiago (3); alderdikide guzien (3); alderdikide guztiei (3); alderdikideak ez (3); alderdikideei esan (3); alderdikideei esan zien (3); alderdikideekin batera (3); alderdikideekin erretiratze (3); alderdikideekin erretiratze plana (3); alderdikideen artean (6); alderdikideen aurrean (4); alderdikideen iritzia (3); bere alderdikide (7); bere alderdikideak (5); bere alderdikideei (7); bere alderdikideek (3); bere alderdikideen (5); beste alderdikide (6); eskatu zien alderdikideei (3); eta alderdikide (4); eta alderdikideak (3); haren alderdikide (3); likudeko alderdikideekin erretiratze (3); peppone alderdikidea (4); peppone alderdikideak (4); zenbait alderdikideren (3); zien alderdikideei (4)