Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderatze 1 iz konparatzea.

Zeren arabera burutu daiteke alderatze hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Zaita, erdeinu aire bat begitartean, aho zabalik geratu zen, eta ez soil-soilik bere burua Jada baino hobea jotzen zuelako, baina harekin alderatze hutsa birao barkaezina zitzaiolako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.

Gaztelania alderatze-erreferentzia egokia dugu, idatziaren eta ahoskeraren arteko tartea erlatiboki txikia izanda ere (cf. ingelesa), garbi erakusten baitu ortografiaren historia luzeagoak dakarren letraren eta hotsaren arteko urrutiratzea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

2 urruntzea.

Arriskurik gabeko jokaldi batean zortea aldeko izan zuen Chelseako Gudjohnnsenek, eta Arsenaleko Leman atezainaren alderatze txar bat ondo baliatu eta bere taldea aurreratu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus