Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran antzemandako joera positiboak alderanztu egin direla atzera. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.
Horrelaxe islatzen da irudia ispilutik ispilura, eta ezker ageri zena eskuin bilakatzen, berriro alderanzten eta lehenera itzultzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 249. orr.
Haien artean Kal-m-aren zientzia hau sortu zen, eta halako baiespen batzuk onartzen hasi ziren, beren sineskerarako mesedegarriak, baina beren erlijiorako oinarriak alderanzten zituzten iritziak, aldiz, errefusatzen zituzten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 183. orr.
Gortesia bilakatu baita, hitzaldiko agurra eta lehen hitzak euskaraz egitea eta beste guztia -gaia- erdaraz, pentsatu nuen errito hori alderanztea, gaztelaniaz sarrera eginez eta hitzaldia euskaraz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 10. orr.
Bidezko baita zatiren batzuk gehitzea edo alderanztea edo baturatik zerbait, fitsa bada ere, kentzea, gogoa aldatu edo beste edozein substantziari eragin guran dabilenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.
Zein da gure askatasun maila egungo degradazio dinamikak edo hauetara garamatzaten antolamendu egiturak alderanzteko unean? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.