Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderantzikatze iz alderantziz gertatzea.

Kameraren ikuspuntua alderantzikatze hori dela interesgarria: kamera ustez berez ikusgai den horretan kokatzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

Bi gizarte islamikoek, Arabiko eta Iranikoak, Mendebaldeko eta Errusiako gizarteen agindupeko lurraldeetatik munduko beste alde batzuetara lehorrez iristeko bide guztiak itxi zituzten, baina zortearen alderantzikatze harrigarria, Islamaren kalterako, zegoen gertatzeko zorian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Zorien alderantzikatze politiko eta ekonomiko honen ondorioetako bat zera izan zen: aurrerantzean, alde bakoitzak itxura jasangaitza aurkeztu zuela bestearen begietara. Zirkunstantzia astungarri bat, hamaikagarren mendean, bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus