Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderantzikatu, alderantzika(tu), alderantzikatzen (orobat alderantzizkatu g.er.) 1 (orobat alderantzizkatu g.er.) alderantziz gertatu; alderantziz egin.

Horren ondorioz, bira bakar baterainokoa baino ez daiteke izan errotazioa, eta alderantzikatu egin behar da gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Elizaren eta zibilizazioaren paperak alderantzikatu egiten dira orain, eta elizak -lehenago, "sorraldian", bizitasuna zibilizazio zahar batetik lortuak eta, "ernaldian", interregnoko ekaitzen artean itsastatuak- bere sabelean sorturiko zibilizazio berriari ematen dio orain bizitasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Mimesiaren joeraren norabidea aspaldidanik alderantzikatua zegoen, eta, barbaroaren begietara zibilizazioak bere ospeari eutsi ordez, barbaroa da orain ospea daukana zibilizazioaren ordezkariaren begietara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Hizkuntza eta literatura baten arimak heriotzatik altxatzen direnean, bien arteko erlazioa alderantzikatu egiten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.

Gorputza modu honetara egokitzen eta gai egiten duena, nahitaez ona da edo onuragarria, (26. eta 27. Prop. arab.); zenbat eta gehiago Gorputza gai egin baitezake hartarako, hainbat eta onuragarriago; eta, alderantziz, (2. Zat., Prop. ber. arab., hau alderantzikaturik, eta Zat. hon. 26: eta 27. Prop. arab.) gauza bat kaltegarria da, hartarako Gorputzaren gaitasuna tipitzen baldin badu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 453. orr.

2 ibai delta alderantzikatu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ibai delta alderantzikatua, delta maila berezi bat da, non, deltaren mutur estua, itsasertzean sortzen den, eta, zabalena, barnealderago, eta, beraz, gainontzeko deltekiko, mutur bietako tokiak alderantzikatu egiten dira. ETC-entziklopedia   Ibai delta alderantzikatu, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderantzikatu egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus