Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderantzi 1 iz nagusia edo berezkoa ez den aldea.

Gauza guztiek ba omen dute beren aldea eta alderantzia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.

Alderantzia ere ez da ulertzen, nola atzo, autore horiexetakoren batzuen ustez bederen (ez baita aspaldi, "postmodernoenak" beraiek agertzen zirela), balioen erlatibismoak justu indarkeria haren kontra balio nahi zuen, beraiek uste zutenez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.

Minutu gutxiren buruan, zocoa kaletxo huts, koloregabeen segida bihurtu zen, azpikoz gora jarri balute bezala, alderantzia agerian zuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Ulertzen zuen nola zeuden elkartuak musikaren zatiak, bariazio bat beste baten alderantzia zela, hainbat ahots, doinu bati jarraitu ondoren, kanon edo fuga batean elkar zitezkeela, eta, are gehiago, bera ere gai zen fuga sinple bat taxutzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Hirugarren interpretazio horri (errefusaezina baiteritzot) ez dakit ausart naitekeen laugarren bat gaineratzera, Pierre Menard-en apaltasun ia jainkozkoarekin txit ongi ezkontzen dena: berak gogokoen zituenen alderantzi petoa ziren ideiak zabaltzeko joera etsi zein ironikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.

(Gaitzerizpen hori, derragun parentesi artean, Valéry-ri buruz benetan zuen aburuaren alderantzi doi-doia da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.

Horren alderantzian, asperdura da gizakiaren aztarnarik hilgarriena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.

2 alderantziz adlag ohi denaren edo adierazi denaren kontrako moduan.

Alderantziz, 1996tik 2001era, sei aldiz jarraian Fortune aldizkariak AEBetako enpresa berritzaileena tituluarekin saritu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

Liburua alderantziz atxikitzen baituzu!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 11. orr.

Emakumeengan alderantziz gertatzen da.  Berria - Kultura   2006-04-30

Orain, ordea, alderantziz da: errealitateak imitatzen du fikzioa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 153. orr.

Mugimendua alderantziz doa: berrogeitamar bat langile erretretan sartzearekin ez dira ordezkatuak izanen eta Angeluko lantegian 1040 langile izanen dira orotara.  Herria   2003-08-14

Ideia batek zenbat-eta intensio eskasagoa, orduan-eta estensio handiagoa du, eta, alderantziz, intensioa ugariagoa eta estensioa urriagoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Kopernikoren teoriaren eta hipotesiaren arabera, Lurra Eguzkiaren inguruan ibiltzen da, eta ez alderantziz -ordu arte uste zen bezala-.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Alderantziz izan balitz, zu ez zinatekeen ohartuko, baina Ximurra bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Don Pepe Manterola, alderantziz, orain agurtu dudan jaun horren iloba dena, liberala duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.

Gertatuko da ezen lehen eskuin zena orain ezker izango dela eta, alderantziz, ezkerra eskuin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 249. orr.

Arkeologiak alderantziz jokatzen du: historiaren pazientziak luzatu dituen hari guztien korapiloak askatzea bilatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Ikasi dut ere alderantziz bertze mugimendu bat badela mundu huntan, Jesus, Jainkoaren profetak sortu duena eta haren dizipuluek zabaldu dutena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

Orain Unamuno alderantziz argudiatzen topatzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 137. orr.

Ez zuen kontra egin; alderantziz, ikaragarri gustatu zitzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

Ez dugu inoiz besteen gain egoterik irrikatu behar; alderantziz, gizaki ororen morroi eta mendeko behar dugu izan Jainkoarengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 102. orr.

Urrialdirik bada (benetakoa nahiz aurrez ikusia), prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko, alderantziz, erreserbak metaraziko ditu, urritasunari aurrea hartzeko nahiz espekulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Erlijioaren Filosofia, diziplina legez hartuta, nahiko berria da, ez da historia luzekoa, alderantziz, duela mende gutxi sortutakoa da, XVIII. mendean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

Zenbat eta perfekzio gehiago baitu gauza batek, hainbat eta gehiago du egiten eta hainbat gutiago pairatzen; eta, alderantziz, zenbat eta eraginkorrago baita, hainbat eta beteginago da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 589. orr.

Baina, alderantziz, halako horrek zerbait egin baldin badu besteak Tristuraz hunkitzen dituela irudikatzen duena, Tristuraz kontenplatuko du bere burua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.

Giza arima bakoitza substantzia bat da alabaina, nahiz alderantziz edozein substantzia ez den giza arima.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Lehen Txekian zerbait falta bazen, Eslovakiak eskaintzen zuen, eta alderantziz.  Berria - Mundua   2004-04-28

Ikurrak tradizioaren legea besterik ezagutzen ez badu, arbitrarioa delako da, eta alderantziz ere, arbitrarioa izan daiteke, tradizioan oinarritzen delako, hain zuzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Uda guztia maitasun istorioak irakurtzen pasatu nuen, eta liburu guztietan eskema berbera errepikatzen zela konturatu nintzen: neskak aurkitzen du mutila (edo alderantziz) eta oztopo bat dago; eta oztopo hori gainditzen da edo ez baina oztoporik gabeko maitasun istoriorik ez dago.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 44. orr.

Denborarekin jabeek beren zakurren antza hartzen dute, edo alderantziz, igualtsu da.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Autoan izandako istripuak apoplexia eragin ziola uste zuen (edo alderantziz, istripuaren eragilea apoplexia izan zela), eta beldur zen ez ote zuen halako batean berriro ere apoplexiak joko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Batetik alderanzketa da: zeozer alderantziz edo hankazgoratua dabilelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.

Egintza gaiztoa da, ez legeak debekatzen duelako, alderantziz baizik; hain zuzen, gaiztoa delako debekatzen du legeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 105. orr.

"Gerrako denborak gogoratzera" hari eman zion erantzun murritzak ez zuen, noski, txoferraren jakin-mina ase; alderantziz, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Ez zuen bertzeak baino zailduagoa ematen gerlaren langintzan, izatekotan alderantziz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Orduan, erregeak esan zuen: -Beraz, batak dio berea duela bizi dena eta bestearena hildakoa; besteak, berriz, alderantziz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 64. orr.

Maitemina hondo-hondoraino sartu zitzaidan, baina igoera baten gailur gisa, ezen ez lehen urratsetik; nik urte batzuk lehenago uste nuenaren alderantziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

3 alderantziz proportzional

Fluxu horren lastertasuna distantziaren alderantziz proportzionala da (hurbil dauden gauzak bizkorrago mugitzen direla ematen du), eta distantzia horri buruzko informazioa ematen du, horrenbestez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

4 alderantzizko izlag ohi denaren edo adierazi denaren kontrako modukoa.

Alderantzizko piramide baten forma osatzen zuten irudiaren azpiko hizkiek, nortzuk parte hartuko zuten iragartzen zutenak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 137. orr.

Alderantzizko kasua, alegia erradikalaren elementu bat atzizkiari eranstea, askoz sarriagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.

Alderantzizko iritziak aditu ziren GAD Aliantza Demokratiko Handia zentroko eta ezkerreko oposizioko indarrek Milanen egin zuten elkarretaratzean.  Berria - Mundua   2004-12-12

Inork esango du premia ekonomikoak eragindako jarrera dela, baina ni nago alderantzizko logika baten gurpilak ibilarazten duela jokabide hori: lana bera da -lan fisikoa, jakina- helburu, etekina baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Badirudi estatu baten masak bere osatzaileen sentiberatasunaren alderantzizko proportzioan egon behar duela, zeren eta bestela, bata eta bestea handitzen badira, lege onak delituak oztopatu nahian hasten direnean, sortu duten onuran bertan aurkituko baitute eragozpena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

Alderantzizko ordena ere onartzen du zenbaitetan euskarak, baina ez dirudi hori denik berezko joera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.

Alderantzizko bidea ere har genezake: euskaratik erdarara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 169. orr.

Prozac, izan, bedeinkazio bat izan da tourettedun askorentzat, nahiz eta batzuentzat erabat eragingabea izan, eta beste batzuei, berriz, justu alderantzizko ondorioak eragin: urduritasuna, obsesioak eta amorrazioa areagotu dizkie.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Jerarkia iraultzen delako itxurak egin urtean behin, justu alderantzizko eragina sortzeko: jerarkia ofiziala sendotu zeremonia alai errukarri itxurakoz, gaztetxo alkatetu horrek engoitik bere bizi guzian, umetako alkate izate gogoangarri huraxe irrika itsuz bila dezan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 68. orr.

Berehala, prozesua alderantzizko norabidean gertatuko da: irudi akustikoaren bidalketa fisiologikoa gertatuko da, belarritik burmuinera; burmuinean, azkenik, irudi honen elkarketa psikikoa, dagokion kontzeptuarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Operatik abiaturik, Bulebar Handietan gora jo zuten, automobilen zirkulazioaren alderantzizko noranzkoan, Saint-Martin ateraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

Kasu honetan hautatze-murrizketa berberak aurkitzen ditugu, baina alderantzizko hurrenkeran. Hego Euskal Herrian alderdi sozialista eta PPren artean antzeko harremanak daude (Nafarroan alderantzizko korrelazioa baldin badute ere).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.

Batzuetan elurrak bideak ixten ditu, eta, irratiko lokutoreek esaten duten bezala, "kaos bat" bihurtzen da dena, hots, kosmosaren, bizimodu ordenatuaren alderantzizko zerbait Galera sakon baten sentsazioa -ikustea desatsegin eta higuingarri izatea-, hain larria izanik buruko lesioa izan eta hurrengo hilabeteetan, geroztik desagertu edo alderantzizko bihurtzen ari bide zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

5 alderantzizko barra (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

1960an Bob Bemmerrek sortua, batez ere informatikan erabiltzen den ikurra da alderantzizko barra (ingelesez, "backslash"). Puntuazio zeinu bezala erabiltzen den barra arruntaren ispiluko irudia da (----). ETC-entziklopedia   Alderantzizko barra, Wikipedia

Hori dela-eta, Pythonek alderantzizko barra ( karakterea) duten konstanteak sortu ditu (C lengoaiarenak ere halaxe dira), 2.2. taulan ikus daitezke batzuk. ETC-zientzia, zuzenbidea   Python programazio-lengoaia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2016

6 alderantzizko elementu (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Permutazio-matrizeen taldeko elementu bakoitzeko alderantzizko elementua bakoitzari dagokion matrize iraulia da. ETC-entziklopedia   Permutazio-matrize, Wikipedia

Aljebran, multzoan definitutako eragiketa biderketa denean, alderantzizko elementua elementu baten simetrikoa da; elementuaren alderantzizko elementua da hau betetzen badu: ETC-entziklopedia   Alderantzizko elementu, Wikipedia

7 alderantzizko funtzio (corpusean ez dago; ETCn 77 agerraldi)

Matematikan, "f (x) " funtzio baten alderantzizko funtzioa, "f-1 (x) " izendatzen dena, B Irudi (matematika) irudi-multzo bateko edozein elementuri A iturburu-multzoko elementu bat, eta bakarra, esleitzen dion arau orokorra da. ETC-entziklopedia   Alderantzizko funtzio, Wikipedia

Guk alderantzizko funtzioa eman nahi diogu, trena bisitariei azalpenak emateko erabiliko dugu? ETC-prentsa   Berria, 2013-10-23

Peter Bergerrentzat (Berger, 1971), boterearen legitimizatzeaz gain, erlijioak alderantzizko funtzioa bete dezake anitzetan: boterearen erlatibizatzea, bere zinezko neurria oroitaraziz, hau da, gizonen eraikuntza bat dela eta bertzerik ez. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 159 zbk., 2007 - martxoa-apirila

Baina zenbait iturriren bidez jakin izan da kapitalismo aurreratu bateko hezkuntzak alderantzizko funtzioa betetzen duela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan, Inaki Karrera, UEU, 2003

Azalera partikulen tamainaren alderantzizko funtzio denez, zenbat eta txikiagoak izan partikulak, orduan eta azkarrago disolbatuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Hau da, aurreko adierazpenaren alderantzizko funtzioa da, aurrekoari falta zaizkion biderketa kanoniko guztiak baititu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010

Ingurumen-narriadurak harreman zuzena du sistema ekonomikoak darabilen bizigabeko energiaren potentziarekin; eta alderantzizko funtzioa du efizientzia metabolikoarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonomia eta iraunkortasuna, Iker Etxano Gandariasbeitia, UEU, 2015

Eragiketa ezeraikitzaileen artean eragiketa suntsitzaileak bereiz daitezke, zeinak edozein eragiketa eraikitzaile ez-konstanteren (gutxienez parametro bat duten eragiketa eraikitzaileen) alderantzizko funtzioak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2016

Erabilera indibidualaren goi-muga zehazteko funtzioa, erabilera isotropiakoaren alderantzizko funtzioa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-normalizazioa, Miren Lore Erriondo, Xabier Isasi, EHU/UPV, 2017

8 alderantzizko funtzio trigonometriko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Badira hiru notazio arrunt alderantzizko funtzio trigonometrikoak adierazteko. ETC-entziklopedia   Zerrenda: Alderantzizko funtzio trigonometrikoen integralak, Wikipedia

9 alderantzizko ibai delta (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Geomorfologian, alderantzizko ibai deltaETC-entziklopedia   Alderantzizko (argipena) Wikipedia

10 alderantzizko ingeniaritza (corpusean ez dago; ETCn 36 agerraldi)

Alderantzizko ingeniaritza (edo "Back engineering"), prozesu bat da non objektua erauzten den eta bere diseinua, arkitektura edo objektuaren ezagutza erauzteko ezagutza ematen den. ETC-entziklopedia   Alderantzizko ingeniaritza, Wikipedia

Alor hauetan aplika daiteke alderantzizko ingeniaritza: ingeniaritza mekanikoa, ingeniaritza elektronikoa, software ingeniaritza, ingeniaritza kimikoa, eta sistemen biologian. ETC-entziklopedia   Alderantzizko ingeniaritza, Wikipedia

Alderantzizko ingeniaritza esaten zaio horri. ETC-literatura, saiakera   Gogoaren elkartea, Marvin Minsky (Itziar Laka), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

11 alderantzizko itzulpen (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Alderantzizko itzulpena itzultzaileak bere jatorrizko hizkuntzan idatzitako testu bat (iturri testua) bigarren hizkuntzara itzultzen duenean (helburu testua) gertatzen den itzulpen mota da. ETC-entziklopedia   Alderantzizko itzulpena, Wikipedia

Alderantzizko itzulpen literarioaren eta zuzenekoaren hastapenetarako tresna bat da liburua, itzulpengintzako ikasleentzako gida bat. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-18

Horietako bi aztertuko dira segidan: alderantzizko itzulpena eta polirribosomen prezipitatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Hizkuntza-erkidego orok eskubidea du, zuzeneko edo alderantzizko itzulpenerako baliabide guztiak eskura izateko, baliabide horiek adierazpen honetan jasotako eskubideen egikaritza bermatzen duten neurrian. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-Zuzenbidea: Testu-bilduma euskaraz, (Euskaltzaindia), IVAP/IZO, 2007

Batzuetan alderantzizko itzulpena behar da, alegia, Ethernet helbidea jakinda IP helbidea lortu, eta horretarako RARP -alderantzizko ARP- protokoloa dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

Edo bestela alderantzizko itzulpenak egiten dituzte euskaldunek, euskaratik euren ama hizkuntza ez den ingelesera, adibidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal literatura itzulia, Elizabete Manterola Agirrezabalaga, EHU, 2014

12 alderantzizko matrize (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Alderantzizko matrize zatituaren teoremaren arabera, berriz, honela adieraz daiteke jatorri-ordenatuaren bariantza: ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Ax=b itxurako problemen kasuan, A Alderantzizko matrize matrize singularra edo ia singularra bada, A matrizea balio singularren deskonposaketaren bidez hiru matrizeren biderketa gisa adierazten da. ETC-entziklopedia   Ekuazio linealetako sistema, Wikipedia

13 alderantzizko poloniar notazio (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Matematikan, alderantzizko poloniar notazioa, atzizki notazioa, idazkera poloniar alderantzizkoa edo postfixu bidezko notazioa datuak sartzeko metodo aljebraiko alternatibo bat da. ETC-entziklopedia   Alderantzizko poloniar notazio, Wikipedia

14 alderantzizko sublimazio (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Teoriak dio planetak planetesimalen akrezio bidez eratu zirela eta, aldi berean, planetesimalak kondentsazio bidez eratutako partikulen akrezio bidez eratu zirela (zehazkiago, alderantzizko sublimazio bidez). ETC-entziklopedia   Akrezio, Wikipedia

Sublimazioa solidotik gasera igarotzean datza eta alderantzizko sublimazioa gasetik solidora. ETC-entziklopedia   Fase aldaketa, Wikipedia

Atmosferak ura kondentsazio bidez (euria eta ihintza) edo alderantzizko sublimazio bidez (elurra eta izotz zuria) gal dezake. ETC-entziklopedia   Uraren zikloa, Wikipedia

15 alderantzizko transkriptasa (corpusean ez dago; ETCn 76 agerraldi)

Alderantzizko transkriptasa edo erretrotranskriptasa RNA mendeko DNA polimerasa da, transkripzio genetikoaren alderantzizko prozesua burutzen duena. ETC-entziklopedia   Alderantzizko transkriptasa, Wikipedia

Birusaren RNAren DNA-kopia bat sintetizatzen da birusaren alderantzizko transkriptasa entzimaren bidez (erretrobirus guztien bereizgarri den prozesua), eta DNA hori zelula ostalariaren DNAn integratzen da integrasa entzimaren ekintzaren bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Ostalariaren zelulan sartzean, birusak berak duen alderantzizko transkriptasa entzimaren bidez RNA molekula helize bikoitzeko DNA molekulan bihurtzen du. ETC-entziklopedia   Giza Immunoeskasiaren Birusa, Wikipedia

RNA mezulariaren itzulpena zitoplasman, non proteina birikoak ekoitzi eta metatzen diren, horien artean alderantzizko transkriptasaETC-entziklopedia   Harizpi bikoitzeko erretrotranskribatutako DNA birus, Wikipedia

Barne estalkiaren barruan ARNz gain, alderantzizko transkriptasa deritzan entzima dago; hau da erretrobirus bat definitzen duena eta haren erreplikaziorako ezinbestekoa dena. ETC-entziklopedia   Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea, Wikipedia

Birus hauek funtsezko entzima baten jabeak dira: alderantzizko transkriptasaETC-entziklopedia   RNA birus, Wikipedia

16 alderantzizko zenbaki (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Matematikan, "x" zenbaki baten alderantzizko zenbakia 1? "x" edo "x"? 1 adierazitako beste zenbaki bat da, zeina bider "x" eginez gero bat 1 ematen duen. ETC-entziklopedia   Alderantzizko zenbaki, Wikipedia

17 biderketarekiko alderantzizko modular (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

bbZ multzoko elementu guztiek ez dute alderantzizkorik, ezta bbZ-n multzoko guztiek Biderketarekiko alderantzizko modular alderantzizko modularrik ere. ETC-entziklopedia   Aritmetika modular, Wikipedia

Biderketarekiko alderantzizko modularra aritmetika modularrareko eragiketa bat da. ETC-entziklopedia   Biderketarekiko_ alderantzizko modular, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus