Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderaketa 1 iz alderatzea, erkatzea.

1769an egin zen sanskritoaren eta latinaren konjugazioen arteko lehen alderaketa berriro eguneratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Alderaketa emandako botoen ehunekoekin eginez gero, hamahiru puntukoa da aldea: %63,2 baiezko Hego Euskal Herrian, %76,6 Espainiako Estatuan.  Berria - Harian   2005-02-22

Erkaketa horiei dagokienez, egin daitezkeen alderaketak ezin konta ahalekoak badira ere, datu foniko eta psikiko iraunkor batzuek mugatuak datozkigu; datu horiek zedarritzen duten esparruaren barnean osatu behar da hizkuntza osoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 235. orr.

Eskualde bereko herrialdeen arteko alderaketak egiterakoan, nekez esan daiteke betidanik beregain izan direnak kolonia izan direnak baino hobeto daudenik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Neurriez eta formez hartzen ditugun ustezko iritziak ez du inolako balio absoluturik, organo baten ahalmenak eta geure buruarekin egiten dugun alderaketak baizik ez baitute erabakitzen hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 247. orr.

Orduan izan nuen alderaketa egiteko parada.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 142. orr.

Egun, alderaketok egiteko neurri aproposa izan daiteke lasterketako itzuli azkarrena.  Berria - Kirola   2004-03-23

Hasieran maxima logiko batek agintzen du itxurazko ezberdintasun hori modu ahalbait zabalenean gutxitzea alderaketaren bitartez ezkutuko identitateak aurkituz eta aztertuz ea irudimena kontzientziarekin lotuta gogoramena, asmamena, bereizmena eta agian adimena eta arrazoimena ere ez ote den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Halako oinarri-esakuneak ez die ezein lege ezartzen objektuei, eta ez du barnebiltzen inolaz ere haiek oro harrezko objektu gisa ezagutzeko eta determinatzeko ahalgarritasunaren oinarririk, baizik eta gure adimenaren hornigaia kudeatzeko lege subjektiboa besterik ez da, bere adigaien alderaketaren bitartez beren erabilera orokorra beren kopuru ahalbait txikienean biltzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 142. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi bikoteen arteko alderaketarik onena aurrez aurre jokatuta ikusten da, baina hori gertatu bitartean aurreko bi jardunaldietan utzitako emaitzei erreparatu beharko zaie.  Berria - Kirola   2004-01-13

Hausnarketa logikoa alderaketa soila dela esan daiteke, izan ere, bertan errepresentazio jakinak zein indar ezagutzaileri egokitzen ote zaizkion kontuaz abstraitzen da osorik, eta errepresentaziook, hainbestez, beren egoitzaren arabera gogamenean homogeneoak balira bezala tratatu behar dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Ikuspuntua jaialdiaren barruan zinema japoniarraren inguruan argitaratu den liburuan alderaketa ugari egiten dira Europan eta Japonian egiten den dokumentalen artean.  Berria - Kultura   2006-02-21

Gehien jota kontzeptuak eratzeko arauak alderaketa sistematiko baten bidez erka daitezke eskualde bataren eta bestearen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

Oso inportantea da, beraz, lekuko guztiak akusatuarekin erkatzea, horrela alderaketa ez dadin arbitrarioa izan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Bera izan zela "nire guru", "nire bizitza aldarazi zuen gizona", hunkipen eta bizipen pertsonalak blaitutako esaldien bidez, besteekiko alderaketaz lortzen dena baino askoz ere efektu laudagarriagoa eta benetakoagoa lortuz.  Berria - Kultura   2004-02-17

Errugbia asko aldatu da eta ezin da benetako alderaketa bat egin.  Berria - Kirola   2004-06-19

3 (hitz elkartuetan)

Arrazoi honegatik, badirudi aipatutako adigaiei alderaketa-adigaiak deitu beharko geniekeela (conceptus comparationis).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Garizuma bezain luze, azaltzen da edozein konparazio botatzeko orduan, lehenagoko idazkietan, ze orain bestelako alderaketa-punttuak hartzen baitira askozaz errazago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Gertakarien data-alderaketak baietsi egiten baitzuen irizpide hori.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderaketa bat (3); alderaketa eginez (3); alderaketa egiteko (3); alderaketaren bitartez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus