Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauzaren izatea, ordea, bere hautemapenaren aurretik ere ezagut daiteke alderagarriki a priori, baldin eta hautemapen batzuekin soilik elkartzen bada bere (analogien) elkarlotura enpirikoaren oinarri-esakuneen arabera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.
Sentsuen objektuen existentziarik ezin daitekeenez osoki a priori ezagutu, baina bai alderagarriki a priori jadanik emandako izate bati dagokionez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 119. orr.
Materiaz ezagutzen dugun bakarra hartueman hutsak dira (bere barneko determinazioak deitzen diegunak alderagarriki baino ez dira barnekoak); baina hartueman hauen artean beregainak eta iraunkorrak direnak ere badaude, eta horien bidez ematen zaigu objektu determinatua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 135. orr.