Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderagarri izond aldera daitekeena, konparagarria.

Erregelaren orokortasun hertsia ere ez da erregela enpirikoen berekitasuna, izan ere, hauek indukzioaren bitartez orokortasun alderagarria baino ezin dute lortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 68. orr.

Agirre ez da alderagarria beste politikariekin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Bere papera hemen alderagarria da Mendebaldeko Eliza Katolikoak Hungaria, Polonia eta Eskandinavia Mendebaldeko Kristandadearen orbitara erakartzen jokaturiko paperarekin, eta Ekialdeko Eliza Ortodoxoak Zibilizazio Kristau Ortodoxoaren kimua Errusiako lurrean landatzen jokatu zuenarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Erlijio nagusi baten bizitasun iraunkorra, garai batean Mendebaldeko larba-gizarte bati bere krisalida eman ziona, nabarmen falta izandako elementua zen gainerantzean alderagarria zen egoera helenikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Nik, beraz, esanahi hedatu honetan erabiliko dut "absolutu" hitza, eta alderagarria edo ikuspegi berezian baliogarria denari kontrajarriz besterik ez; izan ere, azken hau baldintzetara murrizten da, hark, ordea, murriztapenik gabe balio du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus