Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grezia arkaikoko lehenengo eskulturak idoloak ziren, jainkotasunaren zentzumenezko agerpenak balira bezala sortuak eta gurtuak (agerpen hori jainkotasunaren beraren aldean osagabea eta harekin alderaezina bazen ere). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.
Zorte ona izan zuen, letxuaren kukuiluko hosto ezin samurragoak egokitu zitzaizkion, kukuiluetan biltzen dira, eta hau denek ez dakiten egia da, goizaren freskotasun alderaezina, ihintza, langarra, dena gauza bera da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.
Solasaldi luzea izango dut Bombadilekin: nire denbora osoan zehar izan ditudan solasaldiekin alderaezina. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 344. orr.
Maria Barbalek, bi norabideetako emigrazio, erran gabe doa alderaezinak biak, erakusten dizkigu Calle Bolivia-n: Andaluziara joandako kataluniar burgesena eta langile soil moduan Bartzelonara etorri ziren andaluziarrena. Berria - Kultura 2004-09-08
Ezberdintasunak desegiten ditu oroimenak, eta alderaezin guziak berdintzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.