Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indoeuropar hizkuntzen historiak adibide asko agertzen dizkigu, non herriak beste lurralde batera joan zirenez, herri horien hizkuntzak banandu baitziren hizkuntza familiatik; aldentze horrek ondorio bereziak ekarri bide zituen hizkuntza horien bilakaeran. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.
Ezuste hura ez zen izango hainbestekoa, hobeto ulertuko nuen, baldin eta aldez aurretik Idoiari halako aldentze bat-edo nabaritu izan banio, ni ez onartze bat, edo txortan egiteko gogorik eza, edo nik ahal dakit zer. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.
Vitruvio ez da "errezetalari" bat, baizik eta testuinguru literario-kultural jakin batean txertatzen da koherenteki, komunikazio-modu oso zehatzak erabiliz, eta inolako aldentze akademikorik azaldu gabe, bere obrarekiko inplikazio pertsonal erabatekoa baizik. Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.
56 gizonezko atxilotu dituzte hilabeteotan beren bikotekideei eraso egiteagatik edo jarri zitzaien aldentze agindua hausteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Herria pertsonaien patuari estu-estu atxikirik doa, bai pertsonek bai lurraldeak muga eta aldentze arazoak jasan behar dituzte eta. Berria - Kultura 2006-01-31
Eskualde bi horietan, gainera, 56 gizonezko atxilotu dituzte hilabeteotan beren bikotekideei eraso egiteagatik edo jarri zitzaien aldentze agindua hausteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
eta aldentze (3)