Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldendu, alden(du), aldentzen 1 da ad urrundu, bereizi.

Alden zaitezte talde horretatik, oraintxe bertan suntsitu behar baititu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 209. orr.

Hala, bada, arima beldurrez beteta, garrantzirik handiena hartu behar dion une hartara hurbilduta, ez da lortzen erlijiotik alden dadin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Abadesa gogoeta egitera aldendu zen pixka batean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 114. orr.

Norengandik aldendu zen Jesus?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.

Ez du asko hitz egiten, baina ohiko mezutik aldentzen den jokalari bakarrenetakoa da.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 152. orr.

Ez nago lur jota soilik harengandik aldentzeagatik; nire bakardadea berriz aurkitzeko izu ikaragarria dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 249. orr.

Leihotik aldendu eta telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Abel ikustean mugitu da, eskuin, pagadian sartu eta gailurretik aldentzen den bidexidor garbitik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 15. orr.

Horregatixe saiatu naiz aldentzen, umorea eta nire aldarte ona lagun, denbora osoan goibel eta amorratuta egotetik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 292. orr.

Bere kabuz aldendu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Sarjentua aldendu arte itxaron dut, entzun ez nazan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

Zaudete erne, horretatik inoiz inola alden ez zaitezten inoren irakaspenez edo kontseiluz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1182. orr.

Ez aldendu emazte zentzuzko eta onarengandik, urrea baino dohain baliotsuagoa baita.  Elizen arteko biblia   Si 7,19

-A! -oihu egin eta aldendu egin zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Ideia hauek erakarrita aldendu zen Agustin kristau printzipioetatik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Frantzisko ez zen mundutik aldendu Jainkoarekin topo egiteko: gizartearen baitan, hirien erdian (edo periferian), jendea mugitzen zen bideetan, gizarteko behartsuenen konpainian bizi nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi, haserreturik, aldendu egin zara guregandik.  Elizen arteko biblia   Sal 60,3

Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,11

Zenbat eta aldenduagoak mundutik, orduan eta elkartuagoak zeuden Jainkoarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 477. orr.

Herritik urrunduta, mundutik aldenduta, txakurra zuen lagun bakarra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

2 (forma ez burutuak)

Hildakoak ez dira gure oroitzapenetatik erabat aldentzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Agurea atera zenean, bizargina leihora hurbildu zen, nola aldentzen zen ikustera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 132. orr.

Ez ziren haiengandik aldentzen, ez laino-adarra egunez, ez eta su-adarra gauez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 170. orr.

Zuzien argi salataria aldentzen hasi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 256. orr.

Pixkanaka, euren bideak aldentzen joan ziren, bide nagusitik okertzen diren bidexkak bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 46. orr.

Argia amatatu dut, hori guztia, hau guztia ahanzten saiatu naiz, eta gogoeten iltzeek min gutxiago egiten dute, ur azpian sartu eta aldentzen zarenean bezala, hondarrarekin topo egin aurretik desagertzen den haurren zarata bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 55. orr.

Prozedura hori asko aldentzen da izadiak darabiltzan metodoetatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Nolanahi ere, diskoa ez da aldentzen Muguruzak bere ibilbidean landu duen kontzeptutik: "Espiritua hor dago".  Berria - Kultura   2004-11-11

Orduan iristen dira erabat gizaki maitagarriak izatera, eta aldentzen dira eta urruntzen gauza guztietatik, naturak hauei eranstea nahi duenean eta erants litekeenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Baliabide poetikoak, bestalde, ez dira mintzabide ustez normaletatik urrunago edo hurbilago aldentzen diren mintzabideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Eragile sentigarriak diot, zeren esperientziak erakusten baitu jendeak ez dituela portaera-arau egonkorrak hartzen, ez dela hondamen-lege unibertsaletik aldentzen, unibertso fisiko eta moralean ikusten denez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Gizabanakoaren tranpatik aldentzen ahalegintzen naiz behin eta berriro.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.

Baietz uste izan nuen aurrena, nahikoa zitzaidala nigandik aldentzea gorilaren begiradaz ahazteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 162. orr.

Iruñetik aldentzeak on egin digula uste dut.  Berria - Kirola   2004-12-04

Ez dugu alderdi baten alde edo erlijio baten alde jotzen jakintza-kontu hutsengatik, eta, haietatik aldentzean ere, arrazoiei begiratu gabe egin beharko genuke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Elkarrengandik aldentzera gindoazela pentsatzea ez zirudien ezer askorik axola zitzaionik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 180. orr.

Lehengaien eskariaren (eta, hortaz, prezio erlatiboen) bilakaera kaltegarriak, epe luzera, espezializazio mota horretatik aldentzera eraman zuen, zein bere neurrian, herri ekoizle asko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Istorioak kontatzeko eta, zergatik uka, inguruko nortasun kolektibo maiz itogarritik aldentzeko eta askatzeko zen ariketa, exhibizio keinu errepikatua bilakatu da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

"Indarkeriatik aldentzeko jarrera" erakusteko eskatu diote Batasunari.  Berria - Harian   2006-01-22

3 du ad urrundu, uxatu.

Poliziak airera tiro egin behar izan zuen jendea aldentzeko.  Berria - Mundua   2004-05-23

Bizimodu hori gugandik arrazoi txit egiazkoak alden dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Barkatu oraingo honetan ere nire bekatua eta egiozue erregu zeuen Jainko Jaunari, heriotza-zigor hau alden diezadan.  Elizen arteko biblia   Ir 10,17

Ez gaitzala, bada, ezerk eragotz, ezerk alden, ezerk oztopa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa, urrundu ezpain gaizki-esaleak.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,24

Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik?  Elizen arteko biblia   Erm 8,35

Une batez besoa aldentzea bururatu zitzaidan, baina bertan utzi nuen: esku haren epela behar nuen-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.

Amaiak begirada sutatik aldentzean, Pilar izan zen suari begira jarri zena.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.

Harri honi hazi asko erion behar zaio, edo hazi korronte bat, harri-burdinen artean dagoen airea jo eta aldenduko duena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 449. orr.

Nahiz eta katalogoak, kontseilariaren aurkezpenak, komisarioaren aipuak, denek, azpimarratzen duten emakumea dela, bere mundutik egiten duela egiten duena, berak berehala aldentzen ditu, ostiko batez, interpretazioak.  Berria - Kultura   2004-12-08

Ohitura atsegina, errealitatetik aldentzen zuena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.

Nik, dena den, nahiz eta diesel-motorrak interesatu, neskarengandik ere begirik aldentzen ez: adi-adi ari zaio baptistari entzuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

-Orduan zer egin huen hura aldentzeko?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 48. orr.

Arma tolesgabeak ahotsa murmurio bihurtzea eta aurpegira erortzen zaion adats horail leuna aldentzeko keinu nagi antzekoa, baina zerbaitengatik eraginkorrak gertatzen direnak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 251. orr.

Noizbehinka schnaps nazkagarri hartatik tragokada bat edanez, barrunbeak jaten zizkion izu gorria aldentzeko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 83. orr.

Betorkit Jaunaren zigorra -zigor bat eta bestea-, / heriotzak ez bestek zugandik aldentzen banau!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 94. orr.

Hura dela elkarrengandik aldentzen gaituen behaztopa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 203. orr.

EAJtik aldentzen gaituena da euskal herritarren arteko, eta euskal herritarren eta Espainiaren arteko harremanak zehazteko eredu arras diferentea dugula.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Batasunarekin akordiorik egiteko aukerarik ez genuen bortizkeriak aldentzen gintuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldendu behar (15); aldendu da (16); aldendu egin (71); aldendu egin zen (24); aldendu egiten (12); aldendu eta (86); aldendu gabe (35); aldendu nahi (14); aldendu zen (65); aldendu ziren (22); aldendu zuen (19); aldentzen ari (11); aldentzen da (16); aldentzen den (11); aldentzen ez (12); bat aldendu (13); ere aldendu (11); eta aldendu (19); eta aldendu egin (13); eta aldentzen (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus