Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldenarazi, aldenaraz(i), aldenarazten du ad aldentzera, urruntzera behartu.

Atean ez duela nahi argi adierazi dion arren, Carlosek ezin du neska aldenarazi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 208. orr.

Bazen kapitulu hartan anaia bat Jaunari otoitzean eskatu ohi ziona ez ziezaiotela Lombardiako heretikoek fedea hondatu, ezta alemanen ankerkeriak fedetik aldenarazi ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.

Bat-batean, ordea, neskak besoak zurrundu eta berarengandik aldenarazi zuen mutila.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Inor ez daiteke beste norbaitez erabat jabetu eta lagun bat gainerako guztiengandik aldenarazi, bihotzean harra sentitu gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Jokabide txarretik aldenaraziko zaituzte eta hitz maltzurrekoengandik.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,12

-Technology... -esan zuen orduan, eta ez, emakumeei entzuten ohitua nagoen bezala, ezjakintasun soilarengatik, burla modura baizik: horrek ez ninduen aldenarazi, dena den, tresnaskaren desmuntaketa-lanetik; jakin nahi nuen zergatik ez zebilen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus