Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldekide 1 izond poligonoez mintzatuz, hiru aldeak berdinak dituena.

Gehienetan isoszele; aldekide, gutxi batzuetan.  ETC-prentsa   Berria, 2013-12-03

Orduan, horixe da dioena esaten duenean "galdetzen baldin badugu koadratura zer den", hots beste alde luzeagoaren berdina den karratua alegia, definizio hori "angeluzuzena dela" esateari egokitzen zaiola, hau da angelu zuzenen azalera "aldekidea dela", hau da alde guztiak berdinak dituena, etab.  ETC-literatura, saiakera   Tomas Akinokoaren lan hautatuak I, Tomas Akinokoa (Julen Kalzada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

2 hiruki aldekide

Argi bat piztu zitzaion hiruki aldekidea demostratu zuen lehenengoari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

3 poligono aldekide (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Artean unibertsitateko ikasle zela, 17 aldeko poligono aldekidea egitea lortu zuen, erregela eta konpasa erabiliz. ETC-entziklopedia   Carl Friedrich Gauss, Wikipedia

Geometrian, poligono aldeberdina edo poligono aldekidea alde guztiak berdinak dituena da. ETC-entziklopedia   Poligono aldeberdin, Wikipedia

4 triangelu aldekide

Eta bereiz daitezke nolanahiko triangelua, triangelu isoszelea, triangelu aldekidea eta triangelu angeluzuzena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Berdin gustatzen zitzaizkidan hirurak, eta beraiekin nengoenean triangelu aldekide baten erdian bezala sentitzen nintzen, zein erpinetara jo ez nekiela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegiak triangelu aldekide (3); triangelu aldekide (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus