Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitxia da, ordea, paralogismo transzendentalak itxura aldebakarra soilik sortu izana gure pentsatzearen subjektuaren ideiari dagokionez, eta gainera bertan aurkakoaren baieztapenerako itxura txikienik ere ez aurkitzea arrazoimen-adigaietatik abiatuta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.
Hizkuntzalaritzak fisiologiarekin dituen erlazioak edo lotuneak ez dira aipatu horiek bezain zailak argitzeko: harremana aldebakarra da, zeren, hizkuntzen estudioak hotsen fisiologiari argibideak eskatzen badizkio ere, gero horrek ez baitizkio ematen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Antitetikak, beraz, ez du jarduten inolaz ere baieztapen aldebakarrez, baizik arrazoimen-ezagutza orokorrak hartzen ditu aintzat, baina beraiek elkarrekin duten aurkakotasunari eta beren kausei dagokienez besterik ez.· Pertsona fisiko batek erkidego horrekin modu librean eta aldebakarrekoan duen harremanean oinarritzen da, eta erkidegoko kideen arteko harremanak baino ez ditu hartzen bere baitan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.