Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aldeano iz herrixka batean jaio edo bizi den pertsona.
Alde batera uzten ditut, kalkulu horretan, gaztetako ikastetxean egin behar izandako ahaleginak ez ziezadaten aldeanoaren estigma ezarri; azken batean, ez dago hezteko modu gozorik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 59. orr.
-Etxaldeetan bizi diren aldeanoek dena horrela hitz egiten dute haien artean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 139. orr.
Euskaldun listoetarik listoenen ofizioa, orduan, euskaldunok zein garen tontoak eta lapikoak, kulturgabeko aldeanoak eta fanatikoak, predikatzea bilakatu da, botere modu ofizial guztien bozgorailuen arrazoizkotasun indartsuarekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.