Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abestitxo iz adkor abesti xumea.

Aldatu ostatua Estatu Batuetako taberna batengatik, ipini neska ederra barraren atzean [...] eta ospe bertsua ikusiko dugu country kantari baten abestitxo honetan: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Azkenean, nekatu eta logaletu ziren haurrak, eta Joek esan zion Mariari ea ez ote zuen, joan aurretik, abestitxoren bat, abesti zaharretakoren bat, kantatuko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 153. orr.

Hori entzunik eta bertako datuak errepikatzearekin batera, abestitxoren bat tartekatuko zuen, Matxitxakon itsasargiko zaindariarekin telefono deia lotu bitartean Eskuari eragiten zion edozein bozkario-oihu entzuten zuelarik ere, eta bidean aurrera egiten zuen, abestitxoak kantatuz ahopetik eta edozein barre-algara hotsi aurpegi emanez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus